Archive | Udal antolamendua

20120608_113746

Udal Gobernuak urtebete: “Politika egiteko modua aldatzen ari gara”

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Udal antolamendua 2012-06-08 | 0

Udal Gobernuko kideek legegintzaldiko lehen urtean egin duten lanaren balantzea helarazi dute goizean Merkatuzarren egin duten agerraldian. Julen Mendoza alkateak azpimarratu duenez, “elkarrizketa eta herritarren parte hartzea” izan dira legegintzaldi hasiera honetako ardatzak, eta “herria eskenatoki berri batera eramateko lehen pausoak” eman direla adierazi du. Zentzu honetan, herritarren parte hartze mailaren kalitatea eta kopurua baloratu […]

PSEko zinegotzi berria eta hezkuntza murrizketen inguruko eztabaida udalbatzarran

Udal antolamendua 2012-04-27 | 0

Apirileko udalbatzarra asteartean izan beharrean, ohikoa den bezala, atzo ospatu zen, ostegunean. Arratsaldeko 18:30ean hasi zen saioa, aurreko bilkurak baino laburrago izan zena. Bederatzi puntu zeuden gai-ordenean, gehienak izapide administratibo hutsak. Hemen duzue gai-ordenaren dokumentua ikusgai. Puntu nagusiak Altxu kalearen izendapena, Irakaskuntzaren kalitatearen inguruan Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako mozioa eta Juan Carlos Merinoren ordezko izango den Isaac […]

Altxu kalea, Irakaskuntzaren kalitatea eta Isaac Palencia zinegotzi berria Udalbatzarrean

Udal antolamendua 2012-04-25 | 0

Normalean astearteetan egiten bada ere, ostegunarekin izango da apirileko Udalbatzarra. Honela, 18:30ean hasiko da eta bederatzi puntu izango ditu, tartean Altxu kalearen izendapena, Irakaskuntzaren kalitatearen inguruan Errenteriako Ezkerrak aurkeztuko duen mozioa eta Juan Carlos Merinoren ordezko izango den Isaac Palenciaren izendapena. Hemen duzue gai-ordenaren dokumentua ikusgai. Ohiko moduan, Herribiziak jarraipen zabala eskainiko dio Udalbatzarrari.

Martxoaren 27ko Udalbatzarrean jorratuko den gai-zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-03-23 | 0

Hemen duzute martxoaren 27an, asteartea, 18:30tan burutuko den ohiko Udalbatzarrean jorratuko den gai-zerrenda: GAI ZERRENDA 1. Udalbatzak 2012ko urtarrilaren 31n eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (134 zk.tik 236 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (313 zk.tik 464 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. 2011ko aurrekontuaren […]

Ostiraleko Tokiko Gobernu Batzarraren gai zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-03-14 | 0

Hona hemen martxoaren 16an, goizeko 08:00etan Errenteriako Udaletxean egingo den Tokiko Gobernu Batzarraren gai zerrenda: GAI ZERRENDA 1. Gobernu Batzarrak 2012ko martxoaren 2an eginiko aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Pablo Iglesias Etorbidea, 13 – R.Mª Azkue, 14 J.U.eko E.U.1.zkiko Hiri Antolemanduko Plan Berezia. Hasierako onarpena eman aurretik kontu ematea.  

Prebentzio teknikari berria kontratatzeko deialdia ireki du Udalak

Bidearen Bidean | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-03-08 | 0

Errenteriako Udaleko Giza Baliabideen Sailak jakinarazi duenez, deialdi honen xedea prebentzio teknikari lanpostua denboraldi batez betzea da, hots, lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte. Baldintzak (besteak beste): • 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea. • Honako titulua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak […]

Zintzilik irratiak atal informatibo berri bat jarri du martxan udalbatzarren inguruan

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal antolamendua 2012-03-06 | 0

Zintzilik irratiko Erretegia informatiboetan atal berri bat ireki dute hileroko azken asteazkenean burutuko dena aurreko egunean egiten ohi den udalbatzaren inguruan eztabaidatzeko. Horretarako, udal korporazioko norbaitekin solasaldi bat antolatuko dute. Pasa den asteazkenean Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia izan zen elkarrizketatua. Saio honetan Errenteriako Ezkerreko zinegotziari Mari Carmen Markezen familiaren kaleratzearen aurka aurkeztutako mozioaz galdetu […]

Biharko Tokiko Gobernu Batzarrak jorratuko duen gai ordena

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-03-01 | 0

Bihar Errenteriako Udaletxean Tokiko Gobernu Batzarrean ondorengo puntuak erabakiko dituzte: GAI ZERRENDA  1. Gobernu Batzarrak 2012ko otsailaren 3an eginiko aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Proposamena: Prebentzio teknikari lanpostua denboraldi batez betetzeko deialdi irekia. Deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena. 3. Proposamena: Ingurugiroko goi-mailako teknikari lanpostua, zerbitzu-eginkizunen bidez, denboraldi batez betetzeko deialdi murriztua. Deialdiaren oinarriak onartzeko […]