Archive | Komertzioa

Talka Bulegoaren aurkezpena

Errenteriako Udalak Talka Bulegoa jarri du abian

Komertzioa | Kultura | Sareak | Udal komunikabidea 2021-04-23 | 0

• Ekimen berri honen bidez, Udalak Errenteriako enpresa-ehuna mantendu nahi du, pandemiak eragindako talka ekonomikoari aurre eginez • Udal bulego honen bidez laguntza eman nahi zaie egoera zailean dauden negozioei edo haien etorkizunaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza behar dutenei Bizi dugun testuinguru berri honetan, funtsezkoa da udalerriko enpresa, negozio eta pertsona autonomoei laguntzeko ekintzak bultzatzea, enpresek […]

Ostalarien lana balioan jartzeko kanpaina aurkeztu du Bizi Errenteriak

Komertzioa 2020-12-17 | 0

Errenteriako Udalak, COVID-19ren ondorio ekonomikoei aurre egiteko sortutako Talka- eta Suspertze- Planaren baitako Bizi Errenteria programaren barruan, ostalaritzaren lana balioesteko kanpaina aurkeztu du. Aurkezpena Aizpea Otaegi alkateak, Lekuzarra tabernako Itsaso Garayarrek eta Manuel garagardotegiko Javi Garciak egin dute, azken honen tabernan. Apirilaz geroztik askotarikoak dira Bizi Errenteria ekimenak abiatu dituen ekintzak: bi erosketa-bonu kanpaina eta […]

Bonuen 2. kanpaina

Aste honetan banatuko dituzte Bizi Errenteria ekimeneko bigarren kanpainako erosketa bonuak

Komertzioa 2020-11-30 | 0

Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira; jasotzen direnetik urtarrilaren 31ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 € edo gehiagoko erosketan 5 €ko hobaria eskuratuko da. Lehenengo bonu kanpainan 235 establezimendutan erabili ahal izan ziren bonuak, eta kopuru hori handitu aldera, Udalak dei egin die atxiki ez ziren establezimenduei orain atxiki daitezen. Udalak 461.620 € bideratu ditu kanpaina […]

IMG_1913

% 0 interesean mikrokredituak Udalaren eta Errenterian bulegoa duten 4 finantza-entitateren eskutik

eUdala | Komertzioa | Merkataritza 2020-11-12 | 0

Iñigo Araneta, Moises Alvarez eta Ainhoa Ibarburu, Euskadiko Kutxako, BBVAko Kutxabankeko Errenteriako bulegoetako zuzendariak, hurrenez hurren, Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotzia eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea Rural Kutxa, Euskadiko Kutxa, Kutxabank eta BBVA finantza-entitateek Udalarekin elkarlanean % 0 interesean eskura daitezkeen 5.000 eurora arteko maileguak eskaintzen ari dira. Dirulaguntza hau eskuragai dago jadanik. Joan […]

Zerbitzuak_kartel orokorra

Zerbitzuetako establezimenduak izango dira Bizi Errenteriaren dinamizazioaren protagonistak ondorengo asteotan

Komertzioa 2020-10-12 | 0

13 establezimenduk hartu dute parte eta deskontu edo promozio eskaintza zabala izango dira eskuragarri. “Deskontu berriak, aukera anitz!” lelopean partehartzen duten establezimenduek kartel bat izango dute identifikazio modura eta behin erosketa bat eginez gero deskontu bonuak banatuko dira, bezeroen fidelizazioa indartzeko. Bizi Errenteria egitasmoa eta dinamizazioa Errenteriako Udalak eratutako Talka eta Suspertze Planaren parte da. […]

Bizi_logoa

Bizi Errenteria egitasmoak osasun eta edertasun establezimenduen dinamizazioa indartuko du ondorengo bi asteetan

Komertzioa 2020-09-22 | 0

Bizi Errenteria egitasmoarekin bat egin dute Errenteriako 235 merkatari, ostalari eta enpresari txikik, eta horietatik 50 dira Osasun eta edertasunari dagozkion establezimenduak. Dinamizazioak 6 plan ditu eta osasuna eta edertasunari hirugarrena dagokio, aurretik denak eta kultura, aisia eta formakuntzari zegokion dinamizazioa bultzatu zen. Salmenta gurutzatua bultzatuko da oraingo honetan Errenteriako osasun eta edertasun esparruan lan […]

#BiziErrenteriakoDendak, uztailaren 28, 29 eta 30ean herriko dendak ezagutzeko aukera

Komertzioa 2020-07-27 | 0

Bizi Errenteria programaren dinamizazioaren baitan, arropa, osagarri, zapata, etxerako osagarri, loredenda eta belar-dendetako dendariek euren salgaiak kalean, establezimendu bakoitzaren kanpoaldean, erakusteko aukera izango dute hiru egun horietan. Aldi berean, abian jarri da ‘Bizi Errenteria esperientzia gastronomikoa, 2×1 eskaintza’ eta horri dagozkion 1300 tiketak bezeroei banatuko zaizkie aipatu denda horietan. Herriko 220 establezimendutik gora egin dute […]

9-irakurtzeak jantziago egiten zaitu_redes

‘Irakurtzeak jantziago egiten zaitu’ lelopean ospatuko da Liburuaren Eguna bihar

Komertzioa | Kultura 2020-07-22 | 0

●      Bizi Errenteria programaren dinamizazioaren baitan, Errenteriako 4 liburudendek euren liburuak erakusgai izango dituzte herriko bestelako 15 dendatan. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, Liburuaren Eguna ohi bezala apirilaren 23an ospatu beharrean, uztailaren 23 ostegunean izango da. Aurtengoan, Errenterian liburudendek herriko bestelako dendekin elkarlanean ospatuko dute eguna: liburuak euren erakusleihoetan ikusgai izateaz gain, arropa, osagarri, dekorazio, optika, […]

DSC_7059

Abian da ‘Bizi Errenteria’ programaren baitako erosketa bonuen kanpaina

Komertzioa 2020-07-16 | 0

Bonuak Bizi Errenteria programara atxikitako 200 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal dira, uztailaren 15etik irailaren 15era. 30 €-tik gorako erosketatan 10 €-ko hobaria ematen du Errenteriako Udalak herritarrei euren etxeetara bidalitako bonu bakoitzak. Bonu kanpaina abiatzearekin batera hasiko dira, halaber, dinamizazio ekintzak; esaterako, uztailaren 23an Liburuaren Eguna ospatzeko lankidetzan jardungo dute herriko liburu dendek eta […]