Archive | Komertzioa

DEF_trazatua

Enpleguaren kalitateari buruzko inkestaren ondorioak aurkeztuko ditu OlatuKoopek gaur

Komertzioa 2017-03-17 | 0

Inkestaren ondorioak aurkeztu eta eredu berri baterako gakoak landuko ditu OlatuKoopek martxoaren 17an Orereta-Errenterian Lan munduko baldintzen eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri zuen martxan OlatuKoopek urtarrilean, Aztiker Ikergunearen laguntzarekin. Ostiral honetan, martxoaren 17an, emaitzak aurkeztu eta eredu berri baterako gakoak landuko ditu Orereta-Errenterian. Inkesta, otsailaren 13ra arte, 16 urtetik gorako langile euskaldunek erantzuteko […]

bigarren eskuko gauzen azoka

Bigarren eskuko azoka izango da larunbatean Koldo Mitxelenan

Komertzioa | Solidarioa 2017-03-02 | 0

Larunbat honetan, martxoak 4an, bigarren eskuko objektuen azoka izango da. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte izango da merkatua. Oraingo honetan, gainera,  merkatua Koldo Mitxelena ikastetxean eta ondoko kaleetan kokatuko da lehen aldiz. Mercado Estacional Kultur Elkarteak antolatu du neguko azoka hau. Urtaro Azokaren antolatzaileek merkatura etortzera gonbidatu dituzte hiritarrak.Eskola barruan artisau postuak izango dira eta […]

jornadas

Enpresen gizarte erantzunkizunari buruzko jardunardunaldiak izango dira bihar

Bienestar social | Komertzioa | Ongizatea 2017-03-01 | 0

Enpresen Gizarte Erantzukizunak eta enpresen arteko sareek dakartzaten onurez jarduteko jardunaldia izango da bihar, martxoaren 2an. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara Oiartzungo Lanbarren industriagunean dagoen Salto Systems enpresan. Hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresen arteko elkarlana eta sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira. Hauen gakoak aztertuko dira jardunaldian, Oarsoaldeko espazio […]

PERCO merkataritza

Herriko merkataritza suspertzeko plana abian jarriko du Udalak

Komertzioa 2017-02-10 | 0

Merkataritza arloan erakarpen estrategia bat garatzeko beharra dauka Errenteriak bizi den testuinguruan bizi delako. Horretarako, Merkataritza Berrindartzeko Plana (PERCO) aurkeztu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Herritarrek erosketak herrian bertan egin ditzaten sustatzea bilatuko du plan honek, Julen Mendoza alkateak esan duen gisan “herria ondo badoa, onurak herritar guztientzat izango baitira”. Hurrengo astean herritar eta dendarien […]

Nesplora EUSK sare sozialak (2)

Errealitate birtuala probatzeko aukera izango da Torrekuan

Komertzioa | Oarsoaldea 2017-02-02 | 0

Habian! Teknologiak errealitate birtualaren bidez esperientzia batean murgiltzeko aukera emango du. Izena eman eta Torrekuara bisita egin beharko da horretarako. Esperientzia neurozientziaren ikerketarako erabiliko da. 16 urtetik gorako edozein pertsonak probatu dezake esperientzia, horretarako komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatzi edo 943494129 telefonora deitu (Enpresa Txikiei Laguntza Sailaz galdetu). Nesplora Nesplora enpresa teknologikoarekin lankidetzan, ariketa honetan parte hartzen […]

banner-KoopFabrikaEUSK

KoopFabrika, ekintzailetza sozialerako programa, martxan jarriko da bihar

Jasangarritasuna | Komertzioa 2017-01-31 | 0

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, Oarsoaldean eskaintzen den lehena. Formakuntza, saretzerako laguntza eta proiektuen jarraipena eskaintzen ditu. Beste eskualdeetako aurrekari eta esperientzietatik abiatuta jauzia eman eta aurten hiru  eskualdetan burutuko da programa modu bateratuan: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean estreinakoz. Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. […]

sortzaileen mugikortasunerako programa

Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da

Komertzioa | Oarsoaldea 2017-01-20 | 0

Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da 2017ko otsailaren 17ra arte. Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du xede. Proiektu honen bidez, parte-hartzaileek eta bazkide diren erakundeek topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak josi, ideiak lotu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatu ahal izateko.

hazilan

Lana bilatu nahi duten gazteentzat Hazilan ekimena martxan jarri da

Komertzioa | Oarsoaldea 2017-01-12 | 0

Abian da eskualdeko gazte eta enpresei bideratutako Hazilan egitasmoaren hirugarren edizioa 20 eta 35 urte bitarteko adina duten pertsonei bideratua egongo da, Lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituztenentzat. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Egitasmoaren helburua […]

DSC_0023

Auzolanean ari diren eskualdeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa | Oarsoaldea 2016-11-25 | 0

Gure kulturaren oinarri diren Auzolana eta Herrigintza Oarsoaldean bultzatzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eta herritarren artean IN–FUSIOAK egitasmoa jarri da martxan. Jexux Leonetek, Oarsoaldearen lehendakaria eta Oiartzungo alkateak denak adierazi duenez, Foru Aldundiko partaidetzazko aurrekontuen dinamiketan jaiotako ideia da eta auzolana suspertzea du helburu, eskualdeko elkarte eta eragileak saretuz. Auzolana gure kulturaren ekiteko, antolatzeko eta […]