Archive | Komertzioa

Erdi Arora bueltatuko da Errenteria asteburu honetan

Komertzioa | Kultura 2012-09-21 | 1

Erdi Aroko Azokaren hamargarren aldia ospatuko da Errenterian larunbat eta igandean, Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatuta. Urtero bezala, garai haietako apaingarriz eta artisau postuz beteko da herria. Aurten 70 postu izango dira guztira, iazko kopuru bera. Postuez gain, hainbat tailer burutuko dira gai ezberdinen inguruan: egurrezko jokoak, garaiko ogibideak, buztinak, egurrezko kateak edo beira puztekoa. Beste […]

Eskulangintza tailerrak izango dira Zumardiko astelehenetako merkatuan

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2012-05-13 | 0

Errenteriako Zumardian astelehenero burutzen den merkatuak erakargarri berri bat izango du maiatzean, bertan eskulangilangintza tailerrak eskainiko baitituzte ibilbide luzeko artisauek. Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotzi delegatuak jakinarazi duenez, ekimen honen helburua eskulangintzari balorea ematea da eta, aldi berean, merkatuaren erakargarritasuna handitzea eskaintza komertzialaz haratago doan jarduera baten bitartez. Eskuz egindako hainbat produktu erosi eta nola […]

Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatua Errenterian burutuko da igandean 82 posturekin

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Komertzioa 2012-03-23 | 0

San Markoseko Mankomunitateak bultzatutako Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatua Zumardian ospatuko da igandean 10.00tatik 14.00tara. Ekimen honen bostgarren edizioa da hau eta hondakinen sorrera murriztu eta prebenitzea du helburu. Mankomunitateak azaldu duenez, 73 pertsonek eman dute izena postu bat izateko igandean, hauetatik 14 errenteriakoak, eta hurrengo erakunde eta ikastetxeak ere animatu dira: Illimani erakundea, MIAUKA, Intxaurtxiki […]

Hiriguneko azoka ibiltarian postuak aldi baterako esleitzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2012-03-14 | 0

Errenteriako hiriguneko Azoka ibiltarian postuak aldi baterako adjudikatzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak. 2012ko martxoaren 2an ospatutako Gobernu Batzarraren akordioz Errenteriako erdialdeko merkatu txikiko saltokiak denboraldi baterako esleitzeko deialdia onartu zen eta baita ere deialdi horretarako Baldintza Agiriak ere. Ezartzen da 15 egun naturaleko epea, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, lehiaketan parte […]

Zumardiko merkatua berregituratuko du Udalak herriko komertzioari bultzada berri bat emateko

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2012-02-09 | 1

Errenteriako Zumardian astelehenero burutzen den merkatuaren berregituraketa egiteko lanean ari da Udala. Aldaketa honek postu gehiago egotea, garbitasuna hobetu eta merkatu berari bultzada bat emateko asmoa du. Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotziak azaldu duenez, berregituraketaren helburua “saltzaile eta erosleek baldintza hobeak izatea” da eta merkatuari “ahalik eta balore handiena” ematea da. Izan ere, Txaskoren hitzetan, […]

DSC_0010

Errenteriako Udalak Niessen Merkatal Guneko arduradunei gardentasuna eskatu die

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Gardentasuna | Komertzioa 2012-01-27 | 0

Errenteriako Udalean ordezkatutako Bildu, EAJ/PNV, PP eta Errenteriako Ezkerra talde politikoek Murias Center 4 SAren arduradunei gardentasuna eskatu diete gaur Niessen Merkataritza Gunean kokatutako lokala alokatzeko negoziaketen inguruan, ez baitute oraindik Eroski eta enpresa honek sinatu duten akordioaren berri izan. Aipaturiko talde politikoek prentsaurreko bat antolatu dute gaur enpresaren aldetik jasaten ari diren informazio ezak […]