Archive | Kultura

01.-Cartel Semana Cultural Errenteria 2013

Galiziako XXIV. astea datorren asteartetik aurrera

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-21 | 0

Ekainaren 25etik ekainaren 30era, Galiziako 24. aste kulturala, folklorikoa eta gastronomikoa izango da Errenterian. Ekitaldiaren programa zabala bezain askotarikoa izango da: asteartetik ostegunera hitzaldi zikloa antolatu dute galegoz. Jaialdi folkloriko eta gastroomikoari berriz, ostiralean emango zaio hasiera Gamon Zumardian. Egitaraua: Ekainaren 25, asteartea 19:00etan, Reina Aretoan, Xose Antonio Vilaboa Barreiro Herrialde Etxeen Gipuzkoako Federazioko Lehendakariaren  […]

Udal ordezkariek San Juan bezperako soka-dantzan parte hartuko dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-06-20 | 0

Urtero legez, datorren igandean gaueko 22.00etan, San Juan bezperan, soka-dantza dantzatuko du Ereintza taldeak Herriko plazan. Aurtengoan, ordea, berritasun bat erantsi diote ikuskizunari, izan ere, udal ordezkariak izago baitituzte dantza-lagun. Soka-dantzak balio sinbolikoa du: udal antolaketan berdintasun sozialaren alegoria da. Bi muturretan sokatik edo eskuetatik tira egiten duten dantzariak, gizarte guztietan dauden indar kontrajarrien adibide […]

Publikoari gorroto

“Publikoari gorroto” antzezlanak itxiko du aurtengo Eztena

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-16 | 0

Lau egunetan zehar dantza eta antzerkiari lotutako hainbat ikuskizun ekarri ditu Eztenak Errenteriara, eta gaurkoa du azken eguna. 18:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko Entsegu gelan, Iragan Perfektua dantza-performanzea eskainiko du Horman Poster taldeak. 19:30ean, bertako Auditorioan, Huts teatroaren Publikoari gorroto obra izango da ikusgai. Bi emanaldietarako sarrera doakoa da.  

Sormen laborategia

Kaleak astinduz hasiko da Eztenaren gaurko egitaraua

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-14 | 0

Arratsaldeko 18:00etan dantza garaikideari lotutako hiru ikuskizun izango dira gaur Herriko plazan hasi, eta Elizako kaletik, Torrekuan amaitu arte: Compañía de Danza Urbanaren Slowww, Izaskun Lapazaren Periodos eta Eneko Balerdiren Banaka. 19:30ean, berriz, sormen laborategia egingo dute Mikelazulon sormen prozesuan dauden lanen emanaldiekin. Gilkitxaro, Saioa Royo eta  Kabia dira parte hartuko duten sortzaileak.

Mercat de las flors_ argazkia

Lekuonan gauzatu nahi duten proiektuarentzako ereduak ezagutu dituzte Mendozak eta Lopez de Etxezarretak Bartzelonan

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-14 | 0

Julen Mendoza Errenteriako Alkateak eta Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak Bartzelonara bidaia egin dute, Jon Maya dantzari eta koreografoak lagunduta, “Mercats de las flors”, “El Graner” eta “Fabra i Coats” proiektuak gertutik ezagutzeko. Hiru egitasmo hauek Udalak Lekuonan gauzatu nahi duen proiektuarentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan, izan ere, erreferente baitira dantza eta […]

eureka_ cartel 15 de junio

Eureka dantza taldearen erakustaldia bihar

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-14 | 0

Eureka taldeak dantza erakustaldia egingo du bihar, hilaren 15ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Oliber Nestra koreografoak zuzendutako bi saio eskainiko dituzte bertan: 17:00etan lehendabizikoa eta 19:00etan bigarrena. Sarrerak 4 euroko prezioa du eta lehenago, Pontika kaleko 10. zenbakiaren atzealdean erreserbatu ditzake hala nahi duenak.  

Zer duzu Amy

“A mano” txotxongilo ikuskizunak zabalduko du gaur Eztena jaialdia

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-06-13 | 0

Eztena antzerki eta dantza jaialdia zabalduz, El Patio talde errioxarrak A mano haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean. Bi saio egingo dituzte Mikelazulo Kultur Elkartean: 17:00etan izango da lehena, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua eta 20:30ean bigarrena, kasu honetan publiko helduari begira. Gijoneko FETEN eta Festival de Titelles de Lleidan antzezlan onenaren sariak eskuratu […]