Archive | Biziberritze ekonomikoaren Bidean

XXV Maddalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Euskara arloak

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kultura 2012-03-16 | 1

Errenteriako Udalako Euskara Departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 25. edizioa izango da. Parte hartzeko baldintzak Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta […]

Orereta abesbatzaren ahotsak Katalunian entzungo dira bihar

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-03-16 | 0

Orereta abesbatzak kontzertu bat eskainiko du bihar Kataluniako Manlleu hiriko Roca del Museo del Ter auditorioan   bertako Coral de l’Escola de Música de Manlleu abesbatzarekin batera hartu-eman musikal baten markoan. Orereta abesbatzak 12 eta 18 urte bitarteko 60 abeslari gazte eramango ditu, Imanol Elizasu zuzendaritzapean egongo direnak. Manlleuko  Abesbatza Buia Reixache zuzendariaren batutaren aginduetara egongo dira. Talde […]

Mari Carmen Marquezen familiaren aldeko 2.500 errenteriarren sinadurak helarazi dizkiote Kutxabanki

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Bizitzeko espazioak | Udal komunikabidea 2012-03-15 | 2

Errenteriako Langabetuen Asanbladak eta Kaleratzeak STOP kolektiboak Mari Carmen Marquezen familiaren aldeko 2.500 errenteriarren sinadurak helarazi dizkiote Kutxabanki. Beraun auzoko familia hau bere etxebizitza galtzeko zorian dago erakunde finantzari honekin duen hipoteka ezin duelako ordaindu. Kaleratuak izaten badira ere, zorrak ordaintzen jarraitu beharko dute. Herri Bizian Marquezekin egindako elkarrizketa bat ikusi dezakezute bere kasuari buruz […]

Hiriguneko azoka ibiltarian postuak aldi baterako esleitzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2012-03-14 | 0

Errenteriako hiriguneko Azoka ibiltarian postuak aldi baterako adjudikatzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak. 2012ko martxoaren 2an ospatutako Gobernu Batzarraren akordioz Errenteriako erdialdeko merkatu txikiko saltokiak denboraldi baterako esleitzeko deialdia onartu zen eta baita ere deialdi horretarako Baldintza Agiriak ere. Ezartzen da 15 egun naturaleko epea, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, lehiaketan parte […]

Irrien Lagunak ekimen parte hartzaileak harrera ederra izan du Oarsoaldean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea 2012-03-12 | 0

Irrien Lagunak egitasmo herrikoi, hezitzaile eta parte hartzailearen aurkezpena burutu dute azken asteotan Oarsoaldeko udalerrietan eta, ekimen honen bultzatzaileek (Irrien Lagunak Kluba eta Sorguneak Ikertegia) ondorengo balorazioa egin dute jendartean izan duen harreraz: “Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren aurkezpenek oso erantzun ona jaso dute herritarren partetik. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen azken bi asteetan egin dira […]

Emakumeek eta berdintasunak markatuko dute Errenteriako martxoko kultur agenda

Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-03-05 | 0

Emakumeen eta berdintasunaren inguruko ekitaldi eta ekimenek martxoko kultur agenda markatuko dute Errenterian. Hasteko, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak Emakumeen Eguna, martxoak 8, ospatzeko antolatu dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Egun horretan, arratsaldeko 17:00tatik aurrera, auzoetako emakume elkarteek urtero burutzen duten dantzaz eta humorez beteriko jaialdia ospatzeari ekingo diote Galtzarabordako udal polikiroldegian. Ondoren, martxoaren 10ean, II Mariasun Landa […]

‘Hostoak’ ikuskizun arrakastatsua Errenterian ikusteko sarrerak salgai daude

Kultura 2012-03-02 | 0

Donosti, Iruña eta Baionako eszenatoki nagusietatik pasa eta gero, OREKA TX taldea, AMAREN ALABAK abeslari taldea eta KUKAI dantza konpainiak ‘Hostoak’ ikuskizun arrakastatsua Errenterian eskainiko dute martxoaren 18an. Emanaldia Galtzarabordako Udal Kiroldegian izango da arratsaldeko 18:30tan eta sarrerak jada erosi daitezke Oreretako Harkaitza eta Landare tabernetan, Xenpelar Kulturdendan, Barrabarra.eu webgunean eta, martxoaren 6tik aurrera, Errenteria Hiria […]

‘Irrien Lagunak’ egitasmo herrikoiaren aurkezpena egin dute Errenterian

Bidearen Bidean | Euskara | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea | Partehartzea 2012-03-01 | 1

Hemen duzute Oarsoaldean martxan jarriko den “Irrien Lagunak” ekimen herrikoiaren aurkezpenaren bideoa. Sorguneak ikertegiak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bultzatutako proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzailea dugu. Bideoan lehen eskuko informazioa aurkituko duzute Porrotxen eskutik, baina gehiago jakin nahi baduzute, Herri Bizian proiektu honen xehetasunak orain dela egun batzuk aurreratu genizkizuen.

Langabetuek bilera “positiboa” izan dute alkatearekin eta autofinantziatuko direla jakinarazi dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-03-01 | 0

Errenteriako Langabetuen Asanbladaren ordezkaritza bat Julen Mendoza alkatearekin bildu zen atzo beren egoerari buruz hitz egiteko eta eskakizun batzuk mahai gainean jartzeko. Rafa Lorente asanbladaren kideak azaldu duenez, langabetuek egoitz bat izateko lokal baten beharrari buruz eta garraio publikoetan deskontuak izateko aukerari buruz hitz egin dute eta bilkura “positiboa” izan da eta giro onean burutu […]