Archive | Etorkizunaren Bidean

Talde guztietako zinegotziak eta udal teknikariak parte-hartzea sustatzeko tailerretan elkarrekin ari dira

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea 2012-01-26 | 0

Errenterian urtarrilaren 25ean burututako udal parte-hartze tailerrei buruzko irudiak eta Elhuyar erakundeko antolatzaileei egindako elkarrizketa. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz.    

Udalak eta herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egiten dute

Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua 2012-01-17 | 1

Errenterian auzo batzarren prozesu partehartzaileari buruzko balantze positiboa egin zuten atzo burututako bilera batetan Udaleko ordezkariek eta auzo elkarteetako hainbat ordezkarik. Hirigintza Zinegotzia Luisma Diezek azaldu duenez,  jendeak jarrera proaktiboa erakutsi du bileran eta modu egokian hartu du parte. Herritar partehartzaileen arabera bileraren giroa egokia izan da eta aurrerapausoak eman dira udal kudeaketa herritarrei zabaltzeko […]

IMG_0517

Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea | Plan estrategikoa 2011-12-23 | 0

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak: “Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea Sarrera: Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei […]

Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-22 | 0

Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea. Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda,  Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. […]

Udal aurrekontuen proposamena: Plan Estrategikoa ardatz

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-15 | 0

Datorren abenduaren 20ko Udal Batzan onartua izateko aurkeztuko den 2012rako Udal aurrekontuak Plan Estrategikoa izango du oinarri. Urte honetan abian jarriko den proiektu zabal honi Udalak berebiziko garrantzia aitortzen dio, eta horrek isla izango du aurrekontuetan. Plan Estrategikoa: 165.000 € Honi lotuta, Udal Planean azaltzen den bezala, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berplanteatu behar da 2012an. […]

Zinegotziak Herri Biziaren aurkezpenean

Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-13 | 0

Ezkerretik eskuinera: Maite Peña (EAJ), Asier Mujika (Bildu), José Manuel Herzog (PP), Julen Mendoza (Bildu), Unai Unsuain (Bildu), Jon Txasko (Bildu), Irune Balentziaga (Bildu), Jose Manuel Ferradas (Errenteriako Ezkerra), Garazi Lopez de Etxezarreta (Bildu), Luisma Diez (Bildu) eta Alazne Korta (Bildu)

Merkatuzar beteta

350 agente baino gehiago Udal Planaren aurkezpenean

Etorkizunaren Bidean | Herri Biziaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-13 | 0

Eskualdeko udaletako ordezkariak: Oiartzungo alkate Aiora Pérez de San Román, Lezoko alkate Ainhoa Zabalo, Pasaiako alkateorde Juanra Cano, eta Donostiako lehen alkateorde Josu Ruiz. Horiez gain, Errenteriako alkate ohi Sabino Olaizola eta Adrián Lopez Villegas. Gainera, bertan izan dira ere Gipuzkoako Ingurumena eta Lurralde Antolaketa diputatu Juan Carlos Alduntzin eta Berrikuntza diputatu eta Zuzendari Oskar […]

Bidean Goaz

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Etorkizunaren Bidean | Herri Biziaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-12 | 0

Errenteriako eta eskualdeko 350 agentek hartu dute parte Errenteriako Udal Gobernuak herriari Udal Plana aurkezteko Merkatuzar aretoan antolatutako ekitaldian. Goizeko 11:30ean hasi, eta ordubete pasatxo iraun duen aurkezpenean kolore eta izaera guztietako norbanako eta eragileak elkartu dira: politikoak, herrigintzakoak, hezkuntza eta euskarari lotuak, gazteak, enpresa eta finantza mundukoak nahiz eskualdeko eta Gipuzkoa mailako herri erakundeak. […]