Archive | Berdintasuna

Maitzak 17

Maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Berdintasuna 2020-05-12 | 0

Datorren igandean, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteriako LGTBI+ Mahaiak egitaraua prestatu du astebururako, ostiralean hasita. Egitaraua: Maiatzak 15, 18:00etan: Zuzenekoa Instagramen, @lgtbi.mahaia kontuan: Bullying lgtbi-fobikoa EAE-ko ikastetxeetan. Enara Larrain eta Irati Ugarterekin. Euskaraz. Maiatzak 16, 18:00etan: Zuzenekoa Instagramen, @lgtbi.mahaia kontuan: Homosexualitatearen despenalizazioa, 40 urte geroago. Julen Zabala eta Gracia Trujillorekin. […]

Eskola Feministako irakasleen testigantza

Eskola feminista dinamizatzen duten irakasleen testigantza, testuinguru honetan emakumeen arteko sareak balioan jarriz

Berdintasuna 2020-05-04 | 0

Osasun krisiaren ondorioz, Eskola Feministaren aurrez aurreko jarduera modu presentzialean eten bazen ere, ez du bere jarduera bertan behera utzi. Eskola Feministak modu birtualean martxan jarraitzen du ikasleen eta irakasleen artean sortutako sareei esker eta egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunari esker. Errenteriako Udalak nabarmendu nahi du Emakumeen Etxearen eta Eskola Feministaren inguruan sortu diren babeserako, zaintzarako […]

Aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira

Aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira

Berdintasuna 2020-03-24 | 0

Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, eta Emakumeen Etxeko aurrez aurreko zerbitzuak eten arren, aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da eta horretarako, interesdunek  ZU! zerbitzura deitu beharko dute  9:00etatik 17:00ak arte edo emakumeenetxea@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi. Zerbitzu biek haien ohiko ordutegia mantenduko dute: Orientabide […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

MARTXOAK 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Errenteriako talde politiko guztien artean adostutako adierazpen Instituzionala

Berdintasuna | Udal komunikabidea 2020-03-06 | 0

1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen “grebak” oroitzen ditu, historian zehar gure eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte. Hala ere, emakumeon borroken garaia ez da amaitu. Urtetan mobilizazio […]

20200302_132048

Martxoaren 8ko ekimenek hilabete osoa hartuko dute

Berdintasuna 2020-03-02 | 0

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat emakume taldek eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute. Martxoaren 5ean hasita eta hilabete osoan zehar, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin. Bi aipamen berezi […]

Eskola feministaren 2020ko udaberriko programazioa

Eskola Feministaren 5 tailer berri egongo dira udaberrian Emakumeen Etxean

Berdintasuna 2020-02-21 | 0

Udalak martxoa eta ekaina bitarterako antolatutako Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du. Urrian eman zitzaion hasiera eskolaren seigarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro, tailer eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, martxoa eta ekaina bitarterako bost tailer berri proposatzen dira: – Berdintasunetik maitatzea tailerra: Helburua da maitasunari buruz barneratu ditugun mito eta tranpak argitzea, eta beste […]

Kabaret Festaren aurkezpena

Niessen Kulturguneak ateak irekiko dizkio kabaretari

Berdintasuna | Kultura 2020-02-11 | 0

Kabaret Festa antolatu dute LGTBI+ Mahaiak eta Errenteriako Udalak Niessen kulturgunean otsailaren 14an, 20:00etan. Iazko ekainean Errenteriako LGTBI+ pertsonen errealitateei buruzko diagnostikoa aurkeztu zen eta geroztik herriko LGTBI+ Mahaia biltzen ari da. Orain arte egin den lana sozializatzeko eta Mahaia bera jendaurrean aurkezteko kabaret-festa formatuko ekitaldia antolatzea erabaki da. Izan ere, diagnostiko horretan agertzen diren […]

Emakumeen Etxea, 2020ko otsaileko programazioa_h

Irantzu Varelak irekiko du otsaileko Emakumeen Etxeko programazioa

Berdintasuna | Kultura 2020-02-04 | 0

Emakumeen Etxeak ‘San Valentineko eromen kontsumista’ lelopean hitzaldia emango du Irantzu Varelak, otsailak 6ean, 18:00etan. SETEM Hegohaizea – Baloreen faktoriak antolatutako hitzaldi honetan, galdera batzuk planteatuko ditu Varelak: Nork egiten du kutxa otsailaren 14ko “maitasun erakustaldi” guztiekin? Jostailu erotiko bat eros dezakegu, eta, aldi berean, ekonomia solidarioaren alde egin? Zer maitasun eredu saltzen digute Coca […]