Archive | Berdintasuna

Komunikazioa feminismotik eraldatzen-h

Komunikazioa feminismotik nola eraldatu aztertuko dute ostegunean Emakumeen Etxean

Berdintasuna 2019-05-27 | 0

Sentitu al duzu inoiz orokortzat eta normaltzat ematen den umorea, iruditegia eta harremanentzako erak ez zaituztela ordezkatzen, ez zarela bertan eroso sentitzen? Pentsatu al duzu inoiz ez zarela bakarrik ama, bikote edo alaba? Beste rolak eta lekuak dituzula, izan nahi dituzula, aukera eta asma ditzakezula? Akaso erreferenteak faltan dituzula? Kontziente al zara irudiak eta hitzak […]

2019 Emakumeok martxan erakusketa kartela-h

Ikasturte honetan emakumeen elkarteetan landutakoa, erakusketa batean ikusgai

Berdintasuna | Kultura 2019-05-24 | 0

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, Errenteriako Udalarekin batera, 2018-2019 ikasturtean zehar egin dituzten lanen erakusketa antolatu dute, Emakumeok martxan, ahalduntzerako bidean lelorarekin, maiatzaren 27tik 31ra, 17:00etatik 20:00etara. Datozenak, ikasturtean zehar egin dutena jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Era berean, Eraldaketa Feministarako Eskolan landutakoa ere bere lekua izango du egun […]

Berdintasun Politika Publikoak-h

Asteazkenean ‘Berdintasun Politika Publikoak’ mahai-ingurua egongo da, alderdi nagusietako ordezkariekin

Berdintasuna 2019-05-13 | 0

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusiek ‘Berdintasun Politika Publikoak’ mahai-ingurua egingo dute. Aizpea Otaegi izango da EH Bilduko ordezkaria, Goizane Alvarez PSE-EEkoa, Maite Gartzia Elkarrekin Podemosekoa, Elixabete Murua EAJkoa eta David Lumbreras PPkoa. Hitzordua datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 15ean, 18:00etan, Emakumeen Etxean. Gaiaren hariari jarraituz, besteak beste, alderdiek berdintasun politiketan […]

EE_MAIATZA-h

Egitarau zabala egongo da maiatzean Emakumeen Etxean

Berdintasuna | Kultura 2019-05-03 | 0

Errenteriako Emakumeen Etxeak hainbat ekintza antolatu ditu hilabete honetarako: Alde batetik, maiatzaren 9an Emakumeak eta pentsioak mahai-ingurua antolatu dute, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, emakumeek beraien lan ibilbidean zehar hartzen dituzten erabakiek pentsioetan zer eragin daukaten aztertuko da edo pentsioetan ematen den genero arrakala azalduko da, besteak beste. Gaia hiru ikuspegi ezberdinetatik landuko da: pentsionisten, sindikalgintzaren eta […]

Azalean-logo-h

Bihar AZALEAN udal sexu aholkularitza zerbitzua Emakumeen Etxean emango dute

Berdintasuna 2019-04-10 | 0

Bihar arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Emakumeen Etxean emango dute AZALEAN udal sexu Aholkularitza zerbitzua. Izan ere, zerbitzu hori bertan ere emango dute hemendik aurrera hilabetearen 2. ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, zitarik gabe, edo edozein unetan, WhatsApp bidez eta telefonoz, 617 420 730 zenbakira deituz zein azalean@errenteria.eus emailera idatziz. Horretaz gain, Emakumearen Etxearen arduradunek gogorarazi nahi dute […]

Emakumeen etxea udaberria-h

Eskola Feministarako udaberrirako 3 ikastaro berri Emakumeen Etxean

Berdintasuna 2019-03-29 | 0

Apirila eta ekaina bitarterako antolatutako Eskola Feminista aurkeztu du Errenteriako Udalak. Urrian eman zitzaion hasiera eskolaren bostgarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, apirila eta ekaina bitarterako hiru ikastaro berri proposatzen dira: – Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea. Era […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen erakunde adierazpena, asteartean emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Berdintasuna 2019-03-28 | 0

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, martxoak 26; Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta, zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. […]

Emakumeen etxea_02

Emakumeen Etxearen festa egongo da larunbatean

Berdintasuna 2019-03-21 | 0

Emakumeen Etxeko Batzarrak emakumeen etxearen proiektua ezagutarazteko festa eguna antolatu du datorren martxoaren 23an, larunbatean. Horretarako, hurrengo ekimenak antolatu dira: 17.30ean mahai-ingurua. Emakumeen Etxearen proiektuaren aurkezpena egingo da. Bertan, azken urteetako ibilbidea eta proiektuaren garapena kontatuko dute parte-hartze prozesuan parte hartu zuten emakumeek. Bitartean, horren kontaketa grafikoa Mercedes Corretge ilustratzaileak bilduko du. Eta bukatzeko, Virgina […]

Emakumeen etxea_01-H

Emakumeen Etxeko ate irekien jardunaldia egingo dute datorren asteazkenean

Berdintasuna | Erdigunea 2019-03-15 | 0

Emakumeen Etxeko ate irekien jardunaldia egingo dute datorren asteazkenean, martxoaren 20an, arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara. Hori dela eta, bereziki erdiguneko bizilagunei gonbidapena luzatu nahi diete Emakumeen Etxeko aurkezpenera hurbil daitezen. Gainera, jardunaldi horren baitan, Emakumeen Etxeko Batzarrak proiektuaren aurkezpena eskainiko du arratsaldeko 18.00etan.