Archive | Bizitzeko espazioak

Mari Carmen Márquez: “Krisia niretzat bizitza guztirako da”

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean 2012-03-06 | 3

Mari Carmen Márquez eta bere familia bolada latz bat bizitzen ari dira. Beraungo familia hau etxebizitza galtzear dago hipoteka ezin izan dutelako ordaindu. Mari Carmenen gurasoak oso adinduak dira eta osasun arazoak dituzte gainera. Alaba, bere gurasoen hipoteka ordaintzen saiatu eta gero, 180.000 euroko zorrarekin geratuko da. Udalbatzarrak bere familiaren kaleratzearen kontrako mozio bat onartu […]

Garabiak Pasaiako badian

Errenteriako Udalak Pasaiako kanpoko portuaren ingurumen eragin negatiboaren izendapena eskatu du

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-01-31 | 1

Julen Mendoza Errenteriako alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txosten Berraztertuari, baita bi agiriak atzera botatzeko eskaera egin ere, eta egungo barne portuan ingurumen alorreko neurri ugari ezartzea proposatu du, Erabilgarri dauden Hobekuntza Teknikak erabiliz, eta, era berean, jarduteko garaian Bilbo eta Baionako portuekin osagarritasuna bilatzea. Bere alegazioan, Udalerriko […]

Ehunka bizilagunek bere babesa adierazi diote bere etxea galtzeko zorian dagoen Beraungo familiari

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Partehartzea 2012-01-23 | 0

Ehunka bizilagunek  Beraun auzoan burututako kalejira batetan hartu zuten parte atzo Mª Carmen Marquez eta bere ahaideei, etxea erakunde finantzari baten menpe galtzeko arriskuan bizi direnak, bere babesa adierazi eta bizi duten egoera larria salatzeko. Erakunde ugari ere batu ziren mobilizaziora: Stop Deshaucios plataforma, Erlontzi Emakume Erakundea, Oarso babes taldea eta Beraungo Bizilagun Elarteak martxan […]

Prentsaurrekoa Pasaiako Udalean II

Pasaiako portuan kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko eskatu dute

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Oarsoaldea 2012-01-09 | 0

Donostia, Lezo, Pasaia eta Errenteriako udalek Pasaiako Portuan sortzen den kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko bilera bat burutuko dute gaur eta 2000. urtean sortutako Erakundearteko Lantaldea martxan jartzearen alde egingo dute instituzioen elkarlana sustatzeko. Pasaiako udaletxean pasa den abenduaren 26an egindako agerraldian Julen Mendoza (Errenteria), Juan Karlos Izagirre (Donostia) eta Amaia Agirregabiria (Pasaia) alkateak kezkaturik agertu […]

Udalak San Marko zabortegia ixteko bigarren fasea onetsi du

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean 2012-01-04 | 0

Errenteriako Udalak bere onespena eman dio San Marko zabortegia itxi eta berreskuratzeko proiektuaren bigarren faseari, azpiegitura honen behin-betiko klausura eta ingurugiro naturalaren onbideratze lanak has daitezen. Udalaren baimenak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kontseilariordetzak egindako eskaerari erantzuten dio, azken hauxe baita zabortegia ixteko beharrezkoak diren fase ezberdinak bideratzeko ardura duen erakundea. Zabortegi hau 1970. hamarkadan jarri zuten […]