Errenteriako Udalak argazkien egileei eskerrak emateko ekitaldia antolatu du datorren azaroaren 4an, arratsaldeko 17:30ean Beraungo Koldo Mitxelena institutuan. Hain zuzen ere, ‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai izango da ikastetxeko kanpoko aldean. Maiatzaren 21ean ospatzen den Kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren harira, konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak dira. Aurtengo uztailean, Gabierrota pasealekuan […]
