Añarberen egungo egoeratik abiatuz, bere etorkizuna hobetu eta ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako onddoen aberastasuna ezagutzea eta bizidun hauen bizi baldintzak nolakoak diren jakitea. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Sailak eta Errenteriko Udalak, 2007. urtean Añarbeko onddoei buruz egindako ikerketari jarraipena eman nahi zaio. Ikerketa horretan 219 espezie katalogatu ziren; horietatik 77 espezie Gipuzkoan aipatu gabekoak, […]
