Archive | Ingurumena

ekoaktibo

Udala herriko supermerkatuekin bilduko da Hondakinen Udal-Ordenantza berria osatzen hasteko

Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-05-06 | 0

1997. urtean onartu zuen Errenteriako Udalak Zaborren eta hiri-hondakinen bilketarako Ordenantza. Ordutik hona aldaketa eta hobekuntza ugari izan dira hondakinen udal-errealitatean. Besteak beste, bosgarren edukiontziaren ezarpena etxebizitzetan sortutako biohondakinaren gaikako bilketarako, eta auzo eta etxeko konpostajearen abiatzea. Egoera honen aurrean, hondakinen kudeaketa berriari erantzuna emango dion Hiri-hondakinen Udal-ordenantza berri baten osaketarako, ordea, Udalak gizarte- eta ekonomia-eragileekin […]

KonpostaFesta1

Larunbat honetan Konpostaren I. Festa izango da Agustinetako gunean

Agustinak | Auzolana | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-05-04 | 0

Konposta ateratzear dagoela aitzakia hartuta, Konpostaren I. Festa antolatu du Errenteriako Udalak maiatzaren 7an. Hitzordua Agustinetako konpostagunean, 11:00etan, izango dela aurreratu du Jose Cruz Legorburuk, Udaleko Ingurumen-zinegotziak. Bertan, konposta nola atera ikusi eta nola erabili daitekeen erakusteaz gain, gaiarekin lotuta egon daitezkeen zalantzak argitzeko baliagarri izango da. Horretaz gain, ateratzen den konposta erabiltzaileen artean banatuko […]

ListorretaBulegoa

Aiako Harriko Parke Naturaleko Listorreta-Barrengoloiako Udako informazio-bulegoa zabalik

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-05-03 | 0

Asteburu honetan Aiako Harriko Parke Naturalean eta babes Bereziko Eremuan aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako Informazio Bulegoak bere ateak irekiko ditu. Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta Parke Naturaleko bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute,  hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, Aizpitarteko haitzulo prehistorikoak, Añarbeko Baso-Erreserba, flora eta fauna mehatxatuak, […]

lore eta landareen feria

Lore eta landareen feria izango da larunbatean

Ingurumena 2016-04-28 | 0

Larunbatean, apirilak 30ean, Errenteriako VIII. Lore eta landareen feria berezia burutuko da. Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatu dute larunbateko feria. Errenteriako Xabier Olaskoaga plaza lore zein landare mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Gipuzkoako lore eta landare ekoizle-profesional nagusiak bilduko dira, 130,5 m2-ko erakusketa izango delarik. Feria goizeko 9:00etan […]

errauskailua zabalkarbi bizkaia

Errauskailuaren aurkako bilera izango da gaur Merkatuzarran

Ingurumena 2016-04-28 | 0

Gaur arratsaldean, apirilak 28, Gipuzkoako Errauskailuaren aurkako eta osasunaren aldeko batzordearen bilera izango Errenteriako Merkatuzarreko gela balioanitzetan. Batzorde honek jakinarazi duenez hurrengo hilabetetan ekimen ugari izango dira eta haien berri emango dute gaurko bileran. “Errauskailuaren osasun eraginak Errenteriaraino iritsiko dira eta SAn Markoko transferentzia plantara hondakin gehiago” ekarriko dituztela jakinarazi du batzordeak. Haiekin harremanetan jarri […]

Argiteria300

Auzoetako argiak berritzen ari da Udala IDAEren finantziazioaren laguntzaz

Agustinak | Alaberga | Energia | Ingurumena | Jasangarritasuna | Kaputxinoak 2016-04-27 | 0

Errenteriako Udalari 430.200 euroko mailegu itzulgarria eman dio IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) hirigune historikoko, eta Kaputxinoak, Alaberga Goikoa eta Agustinak auzoetako argiak berritzeko, kaleko argi-instalazioak berritzeko IDAEk deitutako laguntza-programaren baitan. Mailegu itzulgarriaren ezaugarria da Udalak ekarpen ekonomiko hori jasoko duela eta 10 urtean itzuli behar duela, interesik gabe. Hartara, argiak aldatuta lortuko diren […]

San Marko

San Marko eguna ospatuko da datorren igandean

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Zamalbide 2016-04-18 | 0

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 24an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino. Egitaraua: 9:30ean: San Markorako Igoera Krosa. 10:00etatik 14:00etara:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat. 10:00etan:  VII. […]