Hurrengo asteartean, abuztuak 30, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 5. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 13:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek […]
