Archive | Kirola

kiroldegia

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da garbiketa eta mantenimendu lanengatik

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-29 | 0

Urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15era, biak barne. Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Bai Kaputxinoetako estali gabeko igerilekuak, bai Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian […]

Ereintza open

Asteburuan jokatuko dituzte Ereintza Open Tenis Txapelketako finalak

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-19 | 0

Ekainaren 1ean hasi zen Ereintza elkarteak ATG ( Gipuzkoako tenislari afizionatuak ) eta Errenteriako Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatutako II Errenteriako Ereintza Open Tenis Txapelketa. Partida guztiak Beraungo erabilera anitzeko pistan jokatu dituzte eta asteburu honetan, finalak jokatuz emango diote amaiera txapelketari. 32 tenislarik hartu dute parte guztira, 8 multzotan antolatuta.  Talde bereko jokalari bakoitzak partida bat […]

Fanderia Pilotalekua

Ostegunean egingo dute Fanderiako Udal Pilotalekuan orduak alokatzeko zozketa

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-15 | 0

Unai Unsuain Errenteriako Udal Kirol Patronatuko Presidentek, Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela jakinarazi du. Zozketa hau datorren 2013-2014 denboraldiari dagokio, hau da, 2013eko irailaren 1etik 2014ko irailaren 1era artekoari. Aipatu zozketa datorren uztailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 20:45ean burutuko da, Fanderiako Pilotalekuan bertan eta alokatzeko aukera izateko ezinbestekoa izango da zozketara bertaratzea. Taldea […]

urdaburu

Lizarrustitik Otzaurtera, Urdaburuk antolatuta

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-10 | 0

Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 13. etapa antolatu du uztailaren 20rako. Ibilbidea Lizarrustiko gainetik Otzaurteko gainera egingo dute eta bidean Irumugarrieta, Intxusburu eta Balankaleku gailurretatik eta Etxegarateko gainetik pasako da. Zeharkaldia, denera 6 ordu  eta erdikoa izango da. Irteera Zumardiko autobus geltokitik egingo dute 7:30ean. Izena emateko Urdaburu Elkarteak Juan de Olazabal […]

Busti zaitez

Esklerosi Anizkoitzaren aldeko “Busti zaitez” kanpaina Errenterian

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-08 | 0

Datorren igandean, hilak 14, ADEMGIk, Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak, “Busti Zaitez” kanpainaren 16. edizioa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoko 80 igerileku eta hondartzatan. Horietako bat izango da, beste behin, Fanderiako Udal Igerilekua. Antolatzaileen esanetan, kanpaina ekintza solidarioa da eta asmoa jendeak gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen alde igeri egitea da. “Bustitzen” diren pertsona guztiek egiaztagiria […]

[Eguneratua] Bihar zabalduko dute Kaputxinoetako igerilekua

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-07 | 0

[Eguneraketa] Arazo teknikoak direla medio, ezingo dute gaur zabaldu Kaputxinoetako Udal Igerilekua, azkenean. Kirol Patronatuak datozen orduotan emango du gai honi buruzko informazio gehiago. Barkatu eragozpenak. Bihar, hilak 8,  zabalduko dute Kaputxinoetako Udal Igerilekua. Instalazioa  martxan jartzeko lanak direla eta, atzeratu egin da irekiera. Udal Kirol Patronatuak, bestalde,  harpidedunei zein erabiltzaile guztiei, oro har, gogorarazi nahi die […]

urdaburu

Artzaintzaren bidearen 4. etapa eta Pirineora bidaia egingo ditu Urdaburuk

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-07-03 | 0

Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 4. etapa egingo du datorren uztailaren 7an, Barazarretik Gorbeiako parketxera. Ibilbidean zehar Gorosteta (1260), Ipergorta (1235) eta Usategieta (1187) mendiak igoko dituzte. Guztira 6 ordu inguruko ibilbidea izango da: 22 kilometroko luzera egingo dute eta 900 metro igoko dituzte. Autobusa Iztietako autobus geltokitik irtengo da 7:00etan. Izena eman […]