Archive | Kirola

Deskontuak izango dira Udal Kiroldegietan urteko azken lauhilekorako

Kirola 2012-08-31 | 0

Serviocio SL enpresak Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen ditu Errenterian eta 2012ko azken lauhilekorako harpidedun berriak erakartzeko “Metamorfosis” izeneko kanpaina jarri du abian, oporraldiaren ondoren herritarrak aktibatzeko xedearekin. Serviociokoek azaldu dutenaren arabera, irailean harpidetza egiten dutenek matrikula osoaren deskontua izango dute, nahiz eta alde hori Serviocio S.L.ren gain izango den. Gisa horretan, […]

Udal kirol zerbitzuek BEZaren igoera jasango dute irailetik aurrera

Kirola 2012-08-30 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraiki Errenteriako udal kirol instalazioetan eskaintzen diren kirol zerbitzuak irailaren 1etik aurrera %21eko BEZarekin fakturatuko direla, egungo %8koarekin fakturatu ordez. Iraileko kuotak abuztuaren amaieran fakturatuko dira, egungo %8ko BEZarekin.  

Mikel Odriozolak 42. postuan amaitu zuen 50 kilometroko martxa proba olinpikoa

Kirola 2012-08-13 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarrak Londreseko Joko Olinpikoetako 50 kilometroko martxa proban parte hartu  zuen larunbatean. Nahiz eta ondo hasi proba gogor hau, errenteriarra 42. postuan heldu zen helmugara. Kabia Espazio Kreaktiboan bildutako errenteriarrek Mikelekn lehia jarraituo zuten zuzenean bertan jarritako pantailari esker, Mikelekin Londresera! ekimenaren barnean. Egitasmo honen bitartez Odriozolaren entrenamendu eta prestakuntza guztia jarraitu […]

Mikel Odriozolak Londreseko Joko Olinpikoetan “sorpresa” eman dezakeela uste du

Kirola 2012-08-06 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra bihar abiatuko da Londresera bertako Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Odriozola sei alditan izan da Espainiako txapeldun 50 kilometro martxan. Orain, Joko Olinpikoetara doan hirugarren aldia da eta “sorpresa” eman dezakeela uste du. Prentsaurreko bat eskaini du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Unai Unsuain Kiroletako Udal Patronatuko presidentearekin batera, bideo honetan ikusi […]

Mikel Odriozola bere azken entrenamenduak burutzen ari da Londresera joan aurretik

Kirola 2012-08-03 | 0

Mikel Odriozola atleta olinpiko errenteriarra bere azken entrenamenduetan buru belarri ari da Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko aste eskas bat besterik falta ez denean. Laster Herri Bizian Mikel Odriozolak gaur eskaini duen prentsaurrekoaen bideoa ikusi ahal izango duzute. Ez ahaztu Mikelekin Londresera! Ekimenari esker atleta errenteriarraren prestaketaren egunerokotasuna jarraitu dezakezute www.mikelodriozola.com webgunean. Errenteriako Klub Atletikoko […]

Galtzarabordako polikiroldegian geldialdi teknikoa egingo dute abuztu hasieran

Kirola 2012-07-26 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo dela uztailaren 31-tik abuztuaren 15-era (biak barne). Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Bai Kaputxinoetako estali […]

hibaika

Estropadak Pasaiako badian

Kirola | Madalenak 2012-07-24 | 0

Larunbatean Pasaiako badaian ospatu zen Hibaika bandera, Trintxerpeko trainerua garaile izan zelarik. Bertan izan ziren Hibaikako herritarrak, eta festa giroan ikusi zuten estropada.                         Ikusi Herri Biziaren Estropadak2012 argazki galerian estropadaren inguruko argazki guztiak:

IMG_0205

Ereintza eskubaloi taldeak abonatuak lortzeko kanpaina hasi du gaur

Kirola 2012-07-16 | 0

Ereintza eskubaloi talde errenteriarra Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igo da azken denboraldian izan duen ibilbide bikainari esker eta, lehiekata maila honek eskatzen dituen baliabide ekonomikoak lortzeko asmoarekin, abonatuak lortzeko kanpaina bat hasi du gaur. Francisco Barros Ereintzako arduradunak klubak abonuak ahalik eta merkeen izaeko ahalegina egin duela adierazi du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Jose Manuel […]

Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean ospatuko da Kabian

Gazteria | Kirola 2012-07-05 | 2

Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean burutuko da Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Oreretako Gazte Asanbladaren baitan sortutako Eskalada Taldea ari da ekimen hau antolatzen, eskaladan interesa duten pertsona guztiei irekita egongo dena, bai adietuei eta baita eskaladan eskarmentua ez dutenei ere. Eskalada Taldetik azaldu dutenez, txapelketa hau sortzeko ideia herriko gazteei futbolaz haratago […]