Archive | Kultur aniztasuna

asanblada_errefuxiatuak

Errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu bat aurkeztuko du SOS Arrazakeriak asteazkenean

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2016-02-08 | 0

Asteazkenean 19:00etan Xenpelar etxean errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu baten berri emango du SOS Arrazakeriako boluntario talde batek. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Pasa den urte amaieran “Mediterraneoko krisia” deituriko bi asanblada ireki egin zituen Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen sailak. Testuinguru horretan garatu du proiektua SOS Arrazakeriak eta jakinarazi du herritarren […]

Harrera_protokoloa

Harrera protokoloa aurkeztuko du Udalak asteazken goizean

ADN | Kultur aniztasuna 2016-02-08 | 0

Urtebete inguruz aritu da Errenteriako Udala herrira iritsi berrien Harrera Protokoloa lantzen. Eta otsailaren 10ean, asteazkena, 10:00etan aurkeztuko du Xenpelar etxean. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso duela jakinarazi du Udalak. Era berean, aurkezpena irekia izango dela gaineratu du; hortaz, gerturatu nahi duen oro gonbidatuta dago.

Julen Mendoza y Amed

Mendoza eta Anhariri elkarrizketa Info7-n Iztietari buruz argitaratutako albistearen harira

ADN | Iztieta | Kultur aniztasuna 2016-02-04 | 0

Pasa den igandean Iztieta auzoa El Correo egunkariko lehen orrian agertu zen. Titularrak honela zioen: “Polizia Iztietako islama zelatatzen ari da”. Horren harira, Julen Mendoza alkatea eta Ahmed Anhari Iztietako islamiar zentro kulturaleko presidente ohia elkarrizketatu dituzte Info7 irratian. Albistea berak ekarri zien “haserre eta kezka” izan dituzte hizpide. Baina bereziki auzoaz, elkarbizitzaz, eta aniztasunaren […]

Gani_Mirzo

Gani Mirzo abeslari eta musikari siriar-kurduak kontzertu solidarioa eskainiko du larunbatean

Kultur aniztasuna | Kultura 2015-12-17 | 0

Abeslari eta musikariak laukotean eskainiko du kontzertua larunbat honetan, abenduaren 19a, arratsaldeko 17:00etan Koldo Mitxelenako (Biteri) ikastetxeko patioan. Kontzertua doakoa izango da eta Errenteriako Udalak beste eragile batzuekin batera antolatutako Giza Eskubideen Asteari amaiera emango dio. Hain zuzen ere, aurtengo edizioa ekialde hurbilera eskainia izan da. Eta aste honetan oraindik bada zer egin, gaur eta bihar […]

giza_eskubideak_kioskoa5

“Ongi etorri herrira”

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2015-12-11 | 0

Horixe da Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, atzo, Errenteriako haurrek errefuxiatuei bidali zieten mezua. “Ekialde hurbileko egoera eta bertan urratzen ari diren eskubideak” landuko dituzten ekimenak bilduko dituen asteari hasiera eman zion ekintza honek. Hain zuzen ere, Errenteriako Giza Eskubideen asteari. Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak, udal liburutegiarekin, Aranzadi Zientzia elkartearekin eta […]

La mochila invisible dokumentalaren uneetako bat

Dokumental emanaldiak Mikelazulo elkartean, Bidez Bide elkartearen eskutik

Berdintasuna | Kultur aniztasuna | Kultura 2015-12-10 | 0

Datorren abenduaren 16 eta 17an, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren, Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkarteak ekoiztutako Compañeras de Viaje, Atrapados eta La Mochila invisible dokumentalak proiektatuko dira Mikelazulo Elkartean. Bidez Bide elkartearen helburu nagusia emakume etorkinen aldeko lana sustatzea da. Mikelazulo elkartearekin batera antolatu dituzte proiekzio hauek, eta 19:00etatik aurrera izango dira. Dokumentalen […]

giza eskubideen astea

Giza Eskubideen Astea Errenterian

Kultur aniztasuna | Kultura 2015-12-09 | 0

Bihar (abenduak 10) hasi eta 19ra arte luzatuko da giza eskubideen astea Errenterian. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da bihar eta horren harira datozen egunetarako egitarau zabala antolatu dute Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak eta liburutegiak elkarlanean. Aurtengoan antolatzaileek bereziki gogora ekarriko dituzte “ekialde hurbileko egoera eta bertan urratzen ari diren eskubide […]

Jatorkin_jardunaldiak

Gazteei zuzendutako kultur aniztasunaren inguruko jardunaldiak Merkatuzarren

Gazteria | Kultur aniztasuna 2015-12-04 | 0

“Aniztasunean hezi” izenburupean kultur aniztasunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Jatorkin etorkinen aldeko elkarteak Udalarekin elkarlanean. 16-19 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta abenduaren 11n (ostirala) eta 12an (larunbata) Merkatuzarren egingo diren bi saiok osatuko dituzte. Udalaren esanetan, gaiarekiko sentsibilizazioa lantzea eta Errenterian bizi diren jatorri ezberdineko gazteek elkar ezagutzea, zein euren artean zubiak eta harremanak […]

Koldo Mitxelena

Kultura-aniztasuna balio erantsitzat izango duen eskola baten bidean

Gazteria | Hezkuntza | Kultur aniztasuna 2015-11-23 | 0

Azaroaren 18an kulturartekotasunari buruzko hitzaldia egin zen Errenteriako Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean. Hitzaldia ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu zuen eta helburua ikas-komunitatean kultura-aniztasunari buruzko gogoeta egitea zen. Samira Goddi Mendizabal Errenteriako Udaleko Kultur Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Saileko teknikaria izan zen hizlaria. Goddik eskainitako hitzaldiaren ostean, bertaratutakoek gogoeta egitek aukera izan zuten. Eta gaiaren […]