Archive | Kultur aniztasuna

Zaintzen azoka-h

‘Zaintzen Azoka’ egongo da bihar

Gazteria | Kultur aniztasuna | Solidarioa 2019-03-29 | 0

‘Zaintzen Azoka’ egongo da bihar Merkatuzarren, InteRed Euskal Herriak antolaturik. Bizitza erdigunean ipintzen dituzten hainbat elkarte izango dira bertan: Algaraklown, Ametsak Sortzen, Bihotz Inguru Baso-Eskola, Gehitu, Goiener Taldea, Haziz Hazi, Kabi Etxeak Gipuzkoa, Sorkin – Jakintzen Iraultegia eta Territorio Doméstico. Hauez gain, jolas kooperatiboen txokoa, Floriparen klown ekitaldia eta Trakamatrakaren kontzertu-tailerra birziklatutako musika tresnekin. Zaintzen […]

Koldo Mitxelena aniztasunaren jaia

Oarsoaldeko ikastetxe publikoek antolatutako Aniztasunaren jaia egongo da larunbatean

Hezkuntza | Kultur aniztasuna 2019-03-27 | 0

Datorren larunbatean, martxoak 30, aniztasunaren jaia egingo dute Koldo Mitxelena eskolako patioan. Duela zenbait urte hasi ziren jai hori antolatzen, baina aurtengoa berezia izango da, Oarsoaldeko ikastetxe publiko guztien artean antolatu baitute, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan. Bertara hurbiltzen direnek era askotako jarduerez gozatzeko aukera izango dute, goizeko 10:30etik hasita. Hona hemen larunbaterako aurreikusita dagoen […]

en sus zapatos-h

Palestinar emakume errefuxiatuen larrutan sartzeko aukera izango dute gazteek ostiralean, antzerki-joko baten bidez

Gazteria | Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2019-03-26 | 0

Martxoaren 29an, ostirala, Palestinar emakume errefuxiatuen egoera taularatzen duen ‘En sus zapatos’ antzerki-jokoa izango da 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Reina aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ikuskizuna Hortzmuga Teatroak sortu du. UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean. ‘En sus zapatos’ Krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria […]

Bakearen eraikuntza kolonbian jardunaldiak-h

Datorren asteartean Kolonbiako bakearen eraikuntzari buruzko jardunaldia egongo da

Giza Eskubideak | Kultur aniztasuna 2019-03-20 | 0

Emigrad@s Sin Fronteras erakundeak eta Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioaren bidez, ‘Bizitza eta Bakearen eraikuntza defendatzen dituzten ahotsak Kolonbian’ jardunaldiak egingo dituzte Xenpelar etxean martxoaren 26an, 18:00etan. ‘Bizitza eta Bakearen eraikuntza defendatzen dituzten ahotsak Kolonbian’ jardunaldia Kolonbian bake akordio historikoa sinatu zen Juan Manuel Santos-en, gobernuko presidente ohiaren, eta FARC-RP gerrillaren artean. Hala ere, […]

Egin zaidazu bisita_markesina-h

‘Egin zaidazu bisita’ abestiaren kanpainako argazkiak ikusgai izango dira gaurtik aurrera autobus geltokietako markesinetan

Kultur aniztasuna 2019-02-08 | 1

Errenteriako Udalak aurreko hilaren 19an aurkeztu zuen Egin zaidazu bisita abestiaren bideokliparen harira, eta bertan parte hartu zuten hamalau protagonistarekin, ostiral honetan komunikazio kanpaina bat jarriko da martxan herriko hemezortzi autobus geltokitan. Horren helburua da herri osoan zehar, auzo desberdinetan, Errenteriak duen aniztasuna balioan jartzea, elkarbizitzaren mezua zabaltzea eta herri abegitsua dela adieraztea. Irudietan ikus […]

argazkiak4

‘Egin zaidazu bisita’ bideoklipa aurkeztu dute 170 pertsona baino gehiagoren aurrean

ADN | Kultur aniztasuna 2019-01-19 | 0

Errenteriako Udalak  Egin zaidazu bisita abestiaren bideoklipa aurkeztu du Niessen kulturgunean gaur, larunbatean. Ehun eta larogei lagun inguru hurbildu dira Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Jonatan Camacho eta David Escudero (Sonakay), Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek nahiz herriko hiru koruk (Zaria, Andramari eta Landarbaso) kantatutako abestiaren bideokliparen lehen […]

Egin_zaidazu_bisita

‘Egin zaidazu bisita’ abestiaren bideoklipa estreinatuko dute larunbatean Niessen kulturgunean

Kultur aniztasuna 2019-01-16 | 0

Errenteriako Udalak datorren larunbatean, hilaren 19an, goizeko 12:00etan, “Egin zaidazu bisita” abestiaren bideoklipa aurkeztuko du Niessen kulturguneko auditorioan. Hain juxtu ere, Leire Martinez (La oreja de Van Gogh), Jonatan Camacho eta David Escudero (Sonakay), Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek nahiz herriko hiru koruek ahotsa jarri zioten abestia (Zaria, Andramari […]

Armarria_udala

Arlo ezberdinetako diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdiak onartu dituzte 2019 urterako

Berdintasuna | Euskara | Gazteria | Hezkuntza | Kirola | Kultur aniztasuna | Kultura | Ongizatea 2019-01-02 | 0

2019an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 30 deialdi. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda zehatzarekin batera. Hona hemen zerrenda zehatza: 2019. urtean […]

SOS arrazakeriaren tailerra-h

Atzerritarren diskriminazioari buruzko prestakuntza-tailer bat emango du SOS Arrazakeriak datorren asteartean

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-12-14 | 0

SOS Arrazakeriak atzerritarren diskriminazioari buruzko prestakuntza-tailer bat antolatu du datorren astearterako, hilak 18rako. Tailerra Merkatuzarren izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta bereziki, gizarte-erakundeei zuzenduta badago ere, sarrera librea da edozeinentzat. Helburua da antzematea noiz diskriminatzen den norbait, zer egin daitekeen jakinaraztea, etab. Gainera, sortu duten aplikazio bat aurkeztuko dute, diskriminazio-salaketak bidaltzea ahalbidetuko duena.