Archive | Madalenak

Madalenetako kartela 2012

Zabalik da “Madalenak 2013” kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea

Herri Biziaren Bidean | Kultura | Madalenak 2013-04-03 | 0

Urtero bezala,  Udalak   Madalenak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du eta argitaratu dira, jada,  lanak aurkezteko oinarriak. Aurtengo oinarrietan, gainera, lanen aurkezpena errazteko asmoz, aldaketa bat egin da:  kartelaren neurria DIN A 3 (29,7 x 42 cm) izan beharko da. Lanak beranduenez maiatzaren 17an, 14:00etan, entregatuko dira Udaletxeko Sarrera Erregistroan. Epaimahaiak epaia maiatzaren 24an, eguerdiko 12:00etan, emango […]

Jai Batzordea

Herriko eragileen ordezkaritza zabala bildu zen Madalenetako Jai Batzordearen lehen bileran

Bidearen Bidean | Madalenak | Partehartzea | Udal komunikabidea 2013-03-18 | 0

Bigarren urtez ekin zaio Madalena herrikoi eta partehartzaileak antolatzeko, Udalak iaz martxan jarri zuen prozesu partehartzaileari. Ostiralean, hilaren 15, egin zen lehenengo bilera eta herriko 23 eragilek izan zuten ordekaritza bertan. Bertaratutakoak agurtzearekin batera, Irune Balentziaga Kultura Zinegotziak zera adierazi zuen: “Asmoa, iazko prozesu bera errepikatzea da; izan ere, 2012ko Madalenetan arrakasta handia izan zuten […]

Madalenak 2012: Txupinazoa eta Zentenarioa!

Madalenak 2012-07-26 | 0

Madalenak bukatu dira, baina Herri Bizian gure jaietako une garrantzitsuenak berriz ere bizitzeko aukera dago bildu ditugun argazki eta bideoen bitartez. Herri Bizian zuzenean eskaini dikizuegu gure jaietako une garrantzitsu hauek Madalenen hasieran streaming bidez emititutako saio berezi batetan. Horrela, aurten, atzerrian dauden errenteriarrek ere txupinazoa zuzenean jarraitu ahal izan dute. Aipatu beharra dago aurtengo […]

IMG_2868

Kuadrilen egun jendetsu eta partehartzailea

Madalenak 2012-07-25 | 0

Eguraldiak ere lagunduta urtetik urtera jendetsuago eta partehartzaileago bihurtzen ari den Kuadrilen Eguna ospatu zen astelehenean.             Txozna gunean bazkaldu ondoren, D Bull-ek jarritako musikarekin lagundurik poteo-kalejira egin zen arratsaldean.             Amaiera aldera, Kuadrilek eta Xanti eta Maialenek bat egin zuten eta azken hauek Dj […]

Milaka lagunek ikusi zituzten Madalenetako su artifizialak

Madalenak 2012-07-25 | 0

Milaka lagun bildu ziren Igandean Barandiaran Plazaren inguruetan Zaragozana Pirotecnia konpainiak Arramenditik jaurti zituen su artifizialak ikusteko. Betan izan ez bazinaten, bideo honetan ikusi ditzakezute Errenteriako zeruetan ikusi ahal izan zen ikuskizun honen une batzuk.

hibaika

Estropadak Pasaiako badian

Kirola | Madalenak 2012-07-24 | 0

Larunbatean Pasaiako badaian ospatu zen Hibaika bandera, Trintxerpeko trainerua garaile izan zelarik. Bertan izan ziren Hibaikako herritarrak, eta festa giroan ikusi zuten estropada.                         Ikusi Herri Biziaren Estropadak2012 argazki galerian estropadaren inguruko argazki guztiak:

herribazkaria1

Herri Bazkaria Kabian: Jai giroa eta auzolana

Madalenak 2012-07-23 | 0

Larunbatean egin zen Jai Batzordeak antolatutako lehen Herri Bazkaria. Auzolana eta jai giroa nagusi izan ziren, eta datozen urteetarako abiapuntu ederra izan zen.               Herri Biziak egindako argazki galerian ikusi eta jaso ditzakezue argazkiak: