Herri Biziaren Bidean
-
Bihar da Madalenetako herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna
Jai Batzordeak herritar guztiei gogorarazi nahi die, bihar izango dela uztailaren 21erako antolatu duten herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Bazkaria Merkatuzarreko plazan izango da, […]
-
Madalenetan gazteak argazkilari bihurtuko dituen lehiaketa antolatu du Kultur Sustapen Elkarteak
Errenteriako Kultur Sustapen Elkarteak XIX. Gazte Argazki lehiaketa antolatu du 17 urtetik beherako gazteentzat. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 17, 18 eta 19an, 18:00etatik 20:00etara […]
-
Ostegunean egingo dute Fanderiako Udal Pilotalekuan orduak alokatzeko zozketa
Unai Unsuain Errenteriako Udal Kirol Patronatuko Presidentek, Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela jakinarazi du. Zozketa hau datorren 2013-2014 denboraldiari dagokio, hau da, […]
-
Txupinazo garbi baten aldeko deia egin du Jai Batzordeak
Bigarren urtez aritu da Jai Batzordea Madalenak antolatzeko lanean. Ilusio handiz aritu dira eta adin guztietarako hamaika ekimen prestatu dituzte herritar guztiek “ongi pasa” dezaten. […]
-
Bihar hasiko dira Biteri kalea oinezkoentzako ixten
Jaiegun eta asteburuetan trafikoari itxita egongo da Biteri kalea bihartik aurrera, hilak 13. Oinezkoentzat ixtea Madalenetan egiten denaren antzekoa izango da eta erdialde osoari eragingo […]
-
Hasi dira jada Madalenetako programa banatzen
Herritar ugari gerturatu da, gaur, udaletxeko atarira Madalenetako egitarau eta poltsikorako esku-orriak jasotzera. Datorren astelehenean eta asteartean ere izango da, ordea, programa bertan eskuratzeko aukera, […]
-
Hondakinen Taldeak azken hilabeteotako lanaren emaitzak aurkeztu ditu
Hondakinen Taldeak 10 hilabetean zehar egindako lanaren emaitzak aurkeztu zizkion, pasa den asteartean, Ingurumen Aholku Kontseiluari. Hasieratik herritarrak proposamenaren parte egiteko saiakera egin dute eta […]
-
Madalenetako programa aurkeztu dute udalbatzako kideek
Alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dira gaur Udaletxeko Areto Nagusian 2013ko Madalenetako egitarau ofiziala aurkezteko. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, hasteko, aipamen berezia egin nahi izan […]
-
Euskararen aldeko herri-lasterketa antolatu nahi du Gure esku taldeak
Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herri-lasterketak “Euskaraz bizi nahi dut” egitasmoaren barnean eta Gure esku taldeari luzatu dio Errenterian lasterketa prestatzearen […]
-
Lizarrustitik Otzaurtera, Urdaburuk antolatuta
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 13. etapa antolatu du uztailaren 20rako. Ibilbidea Lizarrustiko gainetik Otzaurteko gainera egingo dute eta bidean Irumugarrieta, Intxusburu […]
-
Esklerosi Anizkoitzaren aldeko “Busti zaitez” kanpaina Errenterian
Datorren igandean, hilak 14, ADEMGIk, Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak, “Busti Zaitez” kanpainaren 16. edizioa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoko 80 igerileku eta hondartzatan. Horietako bat […]
-
Vietnami buruzko diapositiba proiekzioa Urdaburun
Datorren ostegunean, uztailaren 11n, Santi Garciak “Vietnametik ibilaldia” izenburupeko diapositiba proiekzioa eskainiko du, 20:00etan, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.