Archive | Sareak

Atzegi aurkezpena

Atzegik kolaborazioa eskatu dio gizarteari

Herri Biziaren Bidean | Sareak 2013-10-10 | 0

Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zurea kanpainaren Oarsoaldeako aurkezpena egin zuen atzo adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkarteak. Elkarteko ordezkariez gain Jon Txasko eta Juanra Cano Errenteria eta Pasaiako Gizarte Ongizate Saileko zinegotziek ere hartu zuten parte bertan eta biak ala biak ordezkatzen duten erakundearen babesa erakutsi nahi izan zioten kanpainari. Txaskok, gainera, […]

Chernobileko haurrei harrera

Txernobylgo haurrei harrera egin zieten udal ordezkariek

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal komunikabidea 2013-07-17 | 0

Joan den asteartean, uztailaren 16an, arratsaldeko zazpietan Errenteriako Udal Pleno Aretoan egin zitzaien Txernobyldik etorritako haurrei harrera ekitaldia. Ekitaldia Gazteria Departamentuak antolatu zuen eta bertan, aurten Ukrainatik etorritako haur eta bi begiralez gain, haurrak hartu dituzten Errenteriako familiek eta Udal ordezkari politikoek hartu zuten parte. Unai Unsuain Gazteria Zinegotziak esker oneko hitzak izan zituen Chernobil […]

Erretiratuen Elkarteak oso pozik “Ateak zabalduz” parte-hartze astearekin

Herri Biziaren Bidean | Sareak 2013-06-18 | 0

Errenteriako Erretiratuen Udal Elkarteek, “Acoge” taldeek eta Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatuta, “Ateak zabalduz”  parte-hartzearen astea ospatu zen maiatzaren 13tik 17ra. Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea izan zen eta horretarako egitarau zabala prestatu zuten. Erretiratuen Elkarteek oso modu positiboan baloratu dute astea eta datorren urtean ere “errepikatzeko gogoz” […]

Merkatukraft

40 artistak baino gehiagok beren lana erakutsiko dute Merkatuzarren

Herri Biziaren Bidean | Sareak 2013-05-28 | 0

Aljarafe elkarteak antolatuta, Diseinu Independentearen 1go Azoka egingo da datorren ekainaren 1ean, Merkaturzarren, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Antolakuntzak azaldu duenez, 80tik gora izan dira parte hartzeko nahia adierazi duten artista ez-profesionalak eta guztien artean 40 bat hautatu dituzte azokan parte hartzeko: “Aniztasuna baloratu dugu, produktuen kalitatea, aurkeztutako argazkiak eta erabakigarriak izan diren hainbat faktore […]

ADEMGI prentsaaurrekoa

Porrotx eta Porrotxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute esklerosiaren alde

Herri Biziaren Bidean | Sareak 2013-05-15 | 0

Maiatzaren 26an, Irrien Lagunak Elkartasun Taldeak bultzatuta, Porrotx eta Porrotxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearen alde. Jon Barriola ADEMGIko kideak jakinarazi duenez, sarreren salmentarekin lortutako irabaziak, ADEMGIk Donostian duen esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun neurologikoen zentroan eskaintzen duen errehabilitazio zerbitzua finantzatzeko erabiliko dira. Ikuzkizuna Errenteria Hiria Kulturgunean egingo dute bi emanalditan […]

ateak zabalduz_800x569

Erretiratuen elkarteen parte-hartze astea gaur hasi da

Herri Biziaren Bidean | Sareak 2013-05-13 | 0

Errenteriako Erretiratuen Udal Elkarteek, “Acoge” taldeek eta Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatuta, gaur eman zaio hasiera  “Ateak zabalduz”  parte-hartzearen asteari. Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea da eta horretarako egitarau zabala prestatu dute gaurtik ostiralera bitartean. Ekintzak bost egun hauetan zehar burutuko dituzte goiz eta arratsaldez, Merkatuzarren. Egitaraua: Astelehena […]

logo cenas def

Maroko izango da anfitrioi Gazteluko afarian

Kategoria gabe | Kultura | Partehartzea | Sareak 2013-03-21 | 0

Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaur izango da “Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan” tertulia-afarien bigarren saioa. Oraingo honetan, Maroko izango du herrialde protagonista, Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera antolatutako ekimenak. Solasaldia 19:30etan hasiko da eta Marokotik etorritako bi lagunek hartuko dute parte bertan: 18 urteko Laila El Hamyouy, Enpresa zientzien gradu ertaineko ikaslea, eta […]

DSCF2649

Errenteriako Udalak Saharar herriarekiko atxikimendua erakutsi du

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal komunikabidea 2013-02-27 | 0

Otsailaren 27an, asteazken honetan, Saharako Errepublika Arabiarraren aldarrikapenaren 37. urtemugarekin batera, Udaletxearen balkoian kartela jarri da Saharar herriarekiko atxikimendua erakusteko. Horrelako erabakia Bozeramaileen Batzordeak hartu zuen, eta duela hainbat hamarkadatik Saharar herriaren eta Euskal Herriaren artean dagoen elkartasuna are gehiago sendotzeko keinua da. Elkartasun, begirune eta eskubideen oinarrietan eraikita sendotu da, izan ere, pertsona guztiek […]

logo cenas def

Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan

Kultura | Partehartzea | Sareak 2013-02-19 | 0

Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera, “Ostegun anitzak Gaztelun” deitutako afaria antolatuko du hilabetean behin. Ideia xumea da: otsailetik ekainera bitarte, hilean ostegun batez, herrialde desberdin bateko sukaldari batek bere jatorriko herrialdeko elikagaiez baliatuz, afari ederra prestatuko du. Afaltzen hasi aurretik, aukeratutako herrialdeari buruzko solasaldia egingo dugu. Hango errealitateaz, euren proiektu migratzailearen nondik norakoez eta […]