Archive | Sareak

Irrien Lagunak Oarsoaldea ekimenean parte hartu!

Auzolana | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Oarsoaldea | Partehartzea | Sareak 2013-01-22 | 0

Auzolanean haur, gazte zein heldu, guraso, osaba, amona zein lagun bildu gara guztiok elkarrekin aisialdi hezitzaile euskaldun baten alde lan egiteko. Horra abenduak 2an egin genuen jaialdiaren laburpena. Irudiek dena esaten dute… Umeen parte-hartze saioa from Oarso Jolas on Vimeo. Irrigintza Jaia from Oarso Jolas on Vimeo. FlashMoba from Oarso Jolas on Vimeo. Animatu, parte […]

FIARE

Banka etikoari buruzko solasaldia gaur Reina aretoan

Ahalduntzea | Sareak 2012-12-03 | 0

Gaur abenduak 3, 19:00tik aurrera  Banka etikoari buruzko solasaldia izango da Reina Aretoan. Zehazki Fiare proiektuaren aurkezpena egingo da Fiareko zuzendari Peru Sasia eta Oarsoaldeko tokiko taldeko Beñat Irasuegiren eskutik. Solasaldian ondorengo gaiak landuko dira: FIARE proiektua eta Banku Etikoak FIARE proiektuaren helburua Oinarri soziala eta erakunde parte-hartzaileak FIARE-Banku Etikoaren egungo operatiba Banku Etikoko Europar […]

AntiRumor Errent 1 y 2_Página_2 (2)

Etorkinen inguruko ‘Zurrumurruen Aurkako Sarea’ eraikiko dute Errenterian

HerriLab | Kultura | Sareak 2012-06-25 | 0

Errenteriako SOS Arrazakeriak eta Kabia Espazio Kreatiboak gure gizartean pertsona etorkinen inguruan hara eta hona dabiltzan zurrumurru eta estereotipoez eztabaidatzeko mahai-inguru ireki bat antolatu dute asteazken honetan, ekainak 27, 19:00tan Kabian (Pontika auzoko Barandiaran Plazan). Egitasmo honen sustatzaileen arabera, “gero eta maiztasun handiagoarekin etorkinei mota guztietako jarrera berekoi eta bidegabeak leporatzen dizkieten elkarrizketak entzuten ditugu, […]

Arduino hardware libreari buruzko tailer sorta hasi da Kabian

HerriLab | Partehartzea | Sareak 2012-06-19 | 0

Arduino hardwareak mota askotako gailu elektronikoak gure eskuekin sortzeko aukera eskaintzen duen teknologia librea da. Hardware hau lantzeko lan talde bat eratu da Errenterian gauzatzen ari den Kabia Espazio Kreaktiboa egitasmo herrikoi eta parte-hartzailea aprobetxatuz. Talde honek azken asteburuan bere lehen tailer irekia antolatu zuen. Bertan hamar pertsona bildu ziren, hauen artean teknologia honetan hasiberriak […]

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitan batzar irekiak, datorren astean

Euskara | Gazteria | Kategoria gabe | Partehartzea | Sareak 2012-06-05 | 0

Herri batzar irekiak egingo dira datorren astean Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezon, Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitan. Batzarra bera finkatzea eta lan taldeak osatzea izango dute helburu, datorren ikasturtean hainbat ekimen abian jartzeko. Lan talde horietako baten zeregina, gazte eta helduekin herri batzarrak direla medio egin den bezala, umeen parte hartzea bideratzea izango da. Umeekin […]

kabia muntaia

Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira

Auzoetako batzarrak | Auzolana | Bidearen Bidean | HerriLab | Hiri antolamendua | IKT | Kultura | Partehartzea | Sareak 2012-05-07 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboak datorren ostiralean ekingo dio bere ibilbide sortzaileari eta, horretarako, jadanik hasi dira topaleku honen egoitz izango den egitura arkitektonikoaren muntai lanak Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Orain arte hainbat bilera burutu dira, herritar guztiei irekiak izan direnak, prozesu berritzaile eta parte hartzaile honen markoan herritarrek eman nahi dituzten pausoak zehazteko. Guztira 100 lagun […]

Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzailea abian da Oarsoaldean

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Partehartzea | Sareak 2012-04-02 | 1

Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo herritarren topaketa jendetsua izan zen pasa den astean Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzaileari hasiera emateko. Errenteriako Merkatuzar izan zen bilgunea. Bertara ehun bat heldu eta 50 bat ume azaldu ziren eta denen artean ekimena gorpuzten hasi ziren, horretarako parte hartze prozesu bat zabalduz. Irrien Lagunak ekimenaren helburua ez da […]

Zintzilik irratiak atal informatibo berri bat jarri du martxan udalbatzarren inguruan

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal antolamendua 2012-03-06 | 0

Zintzilik irratiko Erretegia informatiboetan atal berri bat ireki dute hileroko azken asteazkenean burutuko dena aurreko egunean egiten ohi den udalbatzaren inguruan eztabaidatzeko. Horretarako, udal korporazioko norbaitekin solasaldi bat antolatuko dute. Pasa den asteazkenean Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia izan zen elkarrizketatua. Saio honetan Errenteriako Ezkerreko zinegotziari Mari Carmen Markezen familiaren kaleratzearen aurka aurkeztutako mozioaz galdetu […]