Archive | Kategoria gabe

IMG_0186

Kaputxinoetako udal igerileku berriek bihar zabalduko dituzte ateak

Kategoria gabe 2012-06-17 | 0

Kaputxinoetako Udal Igerileku berriak jendearentzat bihar irekiko dira. Julen Mendoza Errenteriako Alkatea eta José Manuel Ferradás Udal Kirol Patronatuko presidentea igerilekuei bisita egin zieten ostiralean, herriko alderdi  guztietako zinegotziekin. Horretaz gain, Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaria eta Asier Sarriegi Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko zuzendaria izan ziren bertan. Mendozak igerileku hauetan aurrekoekiko […]

Kaputxinoetako erretiratuen elkarteak testamentuei buruzko hitzaldia antolatu du

Kategoria gabe 2012-06-14 | 0

Kaputxinetako “San José” jubilatuen elkarteak jakinarazi nahi du testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango dela elkartearen lokaletan, ekainaren 18an (astelehena), 17:00etan. Bertan honako gaiak argituko dira: zer da testamentu bat? zergatik egin behar da oinordekoen adierazpena? zer da oinordetza banatzea?. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia auzoko guztientzat izango da.

Urrezko ezteiak egiten dituztenei Madalenetan omentzeko deialdia egin du Udalak

Kategoria gabe 2012-06-13 | 0

Urreko ezteiak egiten dituzten errenteriarrak Madalenetan ekitaldi batetan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, urtero bezala. Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei. Parte hartu nahi dutenei ekainaren 23a baino lehen jakinaraztea eskatzen zaie Udaletik. Horretarako 943 44 96 11 telefonora deitu dezakete edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora idatzi.

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitan batzar irekiak, datorren astean

Euskara | Gazteria | Kategoria gabe | Partehartzea | Sareak 2012-06-05 | 0

Herri batzar irekiak egingo dira datorren astean Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezon, Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitan. Batzarra bera finkatzea eta lan taldeak osatzea izango dute helburu, datorren ikasturtean hainbat ekimen abian jartzeko. Lan talde horietako baten zeregina, gazte eta helduekin herri batzarrak direla medio egin den bezala, umeen parte hartzea bideratzea izango da. Umeekin […]

DSC01363

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenterian izango dira datorren astean

Kategoria gabe 2012-06-01 | 0

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenteriako Merkatuzar gunean ospatuko dira ekainaren 4tik 10era. Beira topaketa hauen helburua beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea da, bai ea hura erabiltzea ere, ez bakarrik apaingarri gisa, praktikan ere bai, materialaren ezaugarriak kontuan hartuta. Hala azaldu dute gaur eskainitako prentsaurreko batean Errenteriako Udaletxean Artiola artisau elkarteko kideek, ekimen hau bultzatzen dutenak, […]

Iñaki Villagran idazleak bere azken liburua, ‘Irreverencias’, Errenterian aurkeztuko du

Kategoria gabe 2012-05-28 | 0

Maiatzaren 30ean (asteazkena), 19:30ean, Iñaki Villagran idazle donostiar eta Errenteriako Udal Adinduen Egoitzaren zuzendariak “Xenpelar” Etxean (Madalena kalea, Errenteria) bere azken liburua, “Irreverencias”, aurkeztuko du. Ekitaldiaren sarrera Txema Arenzanak egingo du. Irreverencias liburuan narratzailea Ba al da bizitza bera baino ironikoagoa den zerbait? galderari erantzuten saiatzen da: Absurduaren ikuspegitik kontakizun hauen hondoan murgiltzeko gonbitea egiten […]

Iztietako Donostia kaleko ontziak eta kartoiak biltzeko puntuen aldaketa

Kategoria gabe 2012-05-28 | 0

Gaurtik aurrera, hondakinak biltzeko zerbitzua antolaketa hobetzearren, Donostia kalea 9an ontziak eta kartoiak biltzeko dauden puntuak eramango dira Pasaia kalea 1 zenbakiko aurrealdera, San Jose Langilea elizaren ondora. Denbora gutxi barru, eta bizilagunei hala jakinaraziko zaie, lurperatutako puntu horiek hondakin organikoak biltzeko puntuak izango dira.    

Laikotasunari buruzko adierazpen instituzionala bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Kategoria gabe 2012-05-28 | 2

Hona bihar Errenteriako Udaletxean, arratsaldeko 18:30ean, izango den udalbatzarraren gai-ordena: GAI-ORDENA 1. Udalbatzak 2012ko otsailaren 28an eta 2012ko martxoaren 27an eginiko ohiko osoko bilkurei dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (304 zk.tik 402 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (588 zk.tik 776 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. Socialistas […]