Archive | Kategoria gabe

Gipuzkoako areto-futboleko finalak Errenterian jokatuko dituzte larunbatean

Kategoria gabe | Kirola 2012-05-23 | 0

Errenteriako Galtzarabordako Polikiroldegian erabakiko dira Gipuzkoako areto-futboleko txapelketaren irabazleak larunbat honetan jokatuko diren partidetan. Finalen egitaraua aurkezteko prentsaurreko bat izan da gaur. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Kiroletako zinegotzia, Pablo Ibarreta Gipuzkoako Areto-Futboleko Batzordearen presidentea eta Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendaria izan dira. Hiru erakundeok izan dira, hain zuzen ere, txapelketa hauek Errenterian jokatzea […]

Mikel Odriozola Errusian da 50 kilometroko ibilketan mundu kopa irabazten saiatzeko

Kategoria gabe 2012-05-10 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra Errusian da igandean ospatuko den 50 kilometroko ibilketa kategoriako mundu txapelketan parte hartzeko prest. Errenteriako Klub Atletikoko (CAR) kide hau sei alditan izan da Espainiako txapeldun kirol mota honetan. Igandeko probarako prestakuntza bere kirol ibilbidean “zailenetarikoa” izan dela aitortu du Odriozolak, izan ere, hainbat traba gainditu behar izan ditu azken hilabeteotan, […]

Udal polikiroldegian “eskubaloiaren jaialdi handia” izango da asteburuan

Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kirola 2012-05-10 | 0

Ereintza eskubaloi talde errenteriarra une historiko baten atarian dago. Asteburu honetan, Errenteriako Galtzarabordako Udal Polikiroldegian, eskubaloiko lehenengo mailako ekipo honek Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igotzeko fasean parte hartuko du. Ereintzako Francisco Barrosek, Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Jose Manuel Ferradas Kirol zinegotziarekin batera, prentsaurreko batean izan da gaur kirol-ekitaldi hau aurkezteko. Barrosek prestatutako egitarauaren berri eman […]

Zamalbideko lineako autobusak (U-33) bere ibilbidea luzatuko du

Kategoria gabe 2012-05-02 | 0

Gaurtik, maiatzak 2, hasita, U-33 lineako autobus zerbitzuak, Gaztetxulo-Agustinak-Markola-Zamalbide ibilbidea egiten duenak, bere ibilbidea Zamalbideko kaskoraino luzatuko du, eta bertako markesinaren ondoan egingo du itzulia. Orain arte geltokia bidegurutzean  zegoen, eta ez zen kaskoraino iristen. Ibilbide berria mikrobus bidaia guztietan egingo da, aste osoan, astelehenetan izan ezik.  

Ze esatek! Taldearen kontzertua bertan behera

Kategoria gabe 2012-04-29 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi du, eguraldi aurreikuspen txarrak direla eta, bertan behera geratu dela gaur arratsaldez Ze esatek! taldea ematekoa zen kontzertua. San Marko egunaren inguruko beste ekitaldiak mantendu egingo dira, eta udalak herritarrak animatzen ditu horietan parte hartzera.

Asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko ditu Udalak

Kategoria gabe 2012-04-24 | 0

Luisma Diez Udal mantenuko zinegotziak jakinarazi du Udalak Asiar Liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko dituela herriko hainbat parke eta lorategitan. Udaletik jakinarazi dutenez, Frantziatik Euskal Herrira etorritako liztor hau “oso erasokor eta arriskutsua da bertako erleentzat”. Horregatik, “eragiten dituen kalteak ahalik eta murritzen izan daitezen, urte sasoi honetan ahalik eta erregina gehien hartzea komeni da, etorkizunean […]

800px-Oreretako_udaletxea_jaietan

Madalenak 2012: Jai Batzordea antolatzeko deialdia

Kategoria gabe 2012-04-23 | 0

Errenteriako Udaletik ahalik eta jai herrikoi eta parte-hartzaileenak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, herriko talde eta parte hartu nahi duten pertsona guztiekin Jai Batzordea osatu nahi dugu, eta, herriko eragile eta talde guztiei dei egiten diegu bertan parte hartzera. Jai Batzordea Madalenak 2012ren inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzeko gunea izango da, herritarren ekimenak eta proposamenak plazaratzeko lekua […]

Igande honetan, Artista Liburu Erraldoiaren Festa Zumardian

Kategoria gabe 2012-04-18 | 0

“Sakelako liburutik, sekulako liburura” lelopean, datorren apirilaren 22an, igandearekin, Gamon Zumardian Artista Liburu Erraldoiaren Festa egingo dute (eguraldi txarra tokatzekotan, Merkatuzarrera aldatuko litzateke ekimena). Errenteriako Udala da ekitaldiaren anolatzailea eta Luis Barriosek ( Lumar enkuadernazioa), Leire Maziziorrek eta Estibalitz Alvarezek (Txokolarte Grafika Esperimentala) garatu dute proposamena. Liburuaren kultura areagotzea, ezagutza bultzatzea eta gozaraztea dira ekimen […]