Archive | Kategoria gabe

Laikotasunari buruzko adierazpen instituzionala bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Kategoria gabe 2012-05-28 | 2

Hona bihar Errenteriako Udaletxean, arratsaldeko 18:30ean, izango den udalbatzarraren gai-ordena: GAI-ORDENA 1. Udalbatzak 2012ko otsailaren 28an eta 2012ko martxoaren 27an eginiko ohiko osoko bilkurei dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (304 zk.tik 402 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (588 zk.tik 776 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. Socialistas […]

Irrien Lagunen klubaren Errenteriako herri batzordea sortu da

Kategoria gabe 2012-05-28 | 0

2012ko maiatzaren 16an Errenteriako Irrien Lagunen klubaren proiektua garatzen hasiko den batzordea eratzeko bilera egin zen. Lehen bilera honetan batzordera gonbidatu daitezkeen pertsona eta eragileen zerrenda osatu zen, eta herrian eskaintzen den aisialdiaren azterketatxo bat egin zen. Bi gai horiek landuz abiatu da proiektua.  Bilera giro politean egin izana eta parte-hartze metodologia arin eta bizia […]

20120525_181117

Jai Batzordeak erabaki du: aldaketa dator Madalenetera

Kategoria gabe 2012-05-26 | 3

Hiru bilkura eta hainbat eztabaida eta iritzi-sorta elkarbanatu eta gero, Jai Batzordea iritsi da Madalenetarako erabakia adostera. Horren arabera, erabaki da: – Uztailaren 21ean, herri bazkaria antolatzea Kabia Espazio Kreaktiboan. Bazkariaren ondoren, herriko taldeak elkarrekin txupinazora joatea. – Soka-muturra egitea uztailaren 23an eta 24an. – Musika kontzertu entzutetsua antolatzea. – Kale-animazioa eta berbenak bultzatzea (guztira […]

Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) jardunaldiak antolatu dituzte herrigintza eta komunikazioari buruz

Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Herrigintza eta komunikazioari buruzko ‘Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak’ antolatu dituzte Mikelazulo elkarteak, Oarsoaldea-Bidasoako Hitzak, eta Herri Biziak ostiral eta larunbaterako. Egitasmo honen bultzatzaileen hitzetan, “helburua bizi garen herrian sarea egin, eta eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez  gure informazioa sortu eta balioestea da”. “Jardunaldi hauek Agustin Sarasolaren izena daramate eta balioetsi nahi dute […]

IMG_1924

Errenteriako emakumeak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira

Berdintasuna | Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Errenteriako emakume elkarteetako kideak eta Berdintasun Kontseilukoak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira elkarren arteko esperientzia truke batetan. Bilkura honetara, astelehenan burutu zena, 30 pertsona inguru  azaldu ziren. America Romualdo eta Ana Cristina Enriquez El Salvadorretik etorritako ekintzaileek beren herrialdean emakumeen eskubideen aldeko defentsa nola burutzen duten azaldu zieten errenteriarrei. America Romualdo ibilbide luzeko […]

Mendi ibilaldiak antolatu dituzte Jaizkibeleko labarretan barrena

Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Maiatzaren 26an (larunbata) ibilaldi bat egingo da oinez, Fanderiako igerilekuetatik abiatuta Jaizkibelgo labarretan barrena, Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta. Ibilbideak 18 kilometro inguru ditu eta aurreikusten da 4.30 ordutan egitea (geldialdiak barne). Guztira 607 metro igoko dira. Jarduera hori doakoa da Udal Kirol Patronatuan abonatuta dauden pertsonentzat, baina […]

Gipuzkoako areto-futboleko finalak Errenterian jokatuko dituzte larunbatean

Kategoria gabe | Kirola 2012-05-23 | 0

Errenteriako Galtzarabordako Polikiroldegian erabakiko dira Gipuzkoako areto-futboleko txapelketaren irabazleak larunbat honetan jokatuko diren partidetan. Finalen egitaraua aurkezteko prentsaurreko bat izan da gaur. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Kiroletako zinegotzia, Pablo Ibarreta Gipuzkoako Areto-Futboleko Batzordearen presidentea eta Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendaria izan dira. Hiru erakundeok izan dira, hain zuzen ere, txapelketa hauek Errenterian jokatzea […]

Mikel Odriozola Errusian da 50 kilometroko ibilketan mundu kopa irabazten saiatzeko

Kategoria gabe 2012-05-10 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra Errusian da igandean ospatuko den 50 kilometroko ibilketa kategoriako mundu txapelketan parte hartzeko prest. Errenteriako Klub Atletikoko (CAR) kide hau sei alditan izan da Espainiako txapeldun kirol mota honetan. Igandeko probarako prestakuntza bere kirol ibilbidean “zailenetarikoa” izan dela aitortu du Odriozolak, izan ere, hainbat traba gainditu behar izan ditu azken hilabeteotan, […]

Udal polikiroldegian “eskubaloiaren jaialdi handia” izango da asteburuan

Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kirola 2012-05-10 | 0

Ereintza eskubaloi talde errenteriarra une historiko baten atarian dago. Asteburu honetan, Errenteriako Galtzarabordako Udal Polikiroldegian, eskubaloiko lehenengo mailako ekipo honek Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igotzeko fasean parte hartuko du. Ereintzako Francisco Barrosek, Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Jose Manuel Ferradas Kirol zinegotziarekin batera, prentsaurreko batean izan da gaur kirol-ekitaldi hau aurkezteko. Barrosek prestatutako egitarauaren berri eman […]