Archive | Kultura

IMG_2092

Xenpelar Tailerren eskaintza aurkeztu dute

Kultura 2021-09-09 | 0

2021-2022 ikasturterako Xenpelar Tailerrek eskainiko dituzten ikastaroak aurkeztu dituzte gaur Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak. Ohikoa denez, helduentzako pintura, zeramika, argazkigintza, egur taila, zaharberritze eta patchwork tailerrek osatuko dute eskaintza. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako, berriz, arte plastikoen tailerra antolatu dute. Iazko ereduari jarraiki, pintura eta zeramika tailerrak hiruhileko bi […]

Xenpelar

Xenpelar Tailerren erakusketa

Kultura 2021-06-25 | 0

2020/21 ikasturteari amaiera emateko Xenpelar Tailerretan online erakusketa osatu dute bertan egiten dituzten lanak ikusgai jartzeko. Haur eta gazteen lanak, argazkigintza, egur tailla, patchwork, pintura, zaharberritzea eta zeramika disziplinetan burutatuko lanak ikusi ahal izango dira esteka eta bideo hauetan: Xenpelar Tailerrak 2020/21  

DSC_9175

Lekuona Fabrika komunikabideei erakutsi die Aizpea Otaegi alkateak

Kultura 2021-05-21 | 0

Egun gutxi falta da Lekuona Fabrikak bere ateak ireki ditzan. Herritarrek, hala ere, maiatzaren 15etik aurrera izan dute eraikina bera eta bertan garatuko den proiektua ezagutzeko aukera Udalak horretarako antolatu dituen ate irekien saioei esker. Atzo komunikabideen txanda izan zen. “Garai batean, Lekuonak ogia egiten zuen herritarrak elikatzeko. Maiatzaren 27an irekiko den Lekuona Fabrikak kulturarekin […]

DSC_8819

Antzerkiak hartuko du Niessen Kulturguneko oholtza apirilean eta maiatzean

Kultura 2021-04-21 | 0

5 antzezlan eskainiko ditu Niessen Kulturguneak datozen apirila eta maiatzean. Publiko guztiei zuzendutako programazioa izango da, ikusleen segurtasuna lehenetsita sortutako protokoloari jarraituz sortutakoa. Gaur, hilak 21, agenda horren xehetasun guztiak eman dituzte Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak. Lehendabiziko hitzordua igandean izango da, hilak 25: Teatro en Vilo konpainiak ‘Hoy puede ser […]

Oarso 2020 aldizkaria

‘Oarso 2021’ aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Kultura 2021-03-17 | 0

Errenteriako Udalak eta Oarso urtekariko erredakzio batzordeak gonbita egiten dute 2021eko maiatzaren 16a baino lehen Oarso aldizkarira artikuluak aurkezteko. Duela 90 urtetik hona, eta ia etengabe, aldizkariak bere hasierako asmoa bete du, alegia, errenteriar kultur bizitza islatzea, herritarren idazlanak bere orrialdeen artean hartuz eta ezagutza hori guztia komunitate osoari zabalduz. Bere ibilbide luzea dela eta, […]