2019ko txupinazoa Aurten ere Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz (denera 10 lagunentzat) zozketatuko ditu Udalak. Izena emateko esteka honetan jadanik erabilgarri dagoen formularioa bete behar da: herribizia.errenteria.eus/zozketa. Internet bidez egin ezin dutenek 943 449 598 telefono zenbakira dei dezakete uztailaren 4tik 8ra bitartean, 09:00etatik 13:30era. Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena. […]
