Archive | Kultura

San Isidroak

Bertso pilota saioa izango da gaur Zamalbideko San Isidro festetan

Auzoak | Bidearen Bidean | Kultura 2013-05-15 | 0

Gaur hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko San Isidro jaiak 11:45ean zaindariaren elizaren inguruan egingo den ibilaldiarekin. Arratsalderako, bertso pilota saio berezia antolatu dute. Bertan, Mikel Goñi pelotari ezaguna San Sebastianekin batera arituko da Lizaso-Aranburuk osatutako bikotearen aurkako lehian. Botilero lanak, berriz, Xamoa eta Agin Rezola bertsolariek egingo dituzte. Ikuskizuna Perurenako frontoian izango da, 18:30ean eta sarrerak […]

poesia uneak

Poesiaz gozatzeko uneak eskainiko ditu Mikelazulok maiatza eta ekainean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-05-14 | 0

“Poesia uneak” ekimena antolatu du Mikelazuko Kultur Elkarteak maiatza eta ekainerako. Izan ere, tradizio handia izan dute bere ibilbidean poesiak eta literaturak, eta aurtengo udaberrian lau ekitaldirekin osatu dute eskaintza, batez ere poesia oinarri hartuta. Emakumeen begiradak plazara errezitaldiarekin ekingo diote egitarauari. Larunbatean izango da hori, hilaren 18an, arratsaldeko 19:30etan, Mikelazulon eta bertan Miren Agur […]

Errenteria Musikal

Errenteria Musikaleko ikasleek Musikasten parte hartuko dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-05-13 | 0

Ohikoa denez, Errenteria Musikalek Muskikasten parte hartuko du bertako ikasleekin baina baita gonbidatutako talde kolaboratzaileekin ere: Lezoko Udal Musika Eskolako Banda, Legazpiko Big Band Doinua, Oiartzungo flauta taldea eta  Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako Ganbarkada eta The Hastelen’s taldeak. Emanaldiak Xabier Olaskoaga plazan izango dira, astelehenetik ostiralera 19:00etatik aurrera eta larunbatean 18:30etik aurrera. Programazioa: .- Astelehena […]

musikaste kartela

Musika garaikidearekin hasiko da XXXXI. Musikaste, bihar

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-05-08 | 0

Maiatzaren 9tik 18a arte izango da Eresbilek antolatutako aurtengo Musikaste. Egitarauak euskal musikagileen lanak hedatzea du helburu eta bi astetan zehar, askotariko musika entzuteko aukera izango da Errenteriako agertoki ezberdinetan: musika garaikidea eta jazza Kulturgunean, eliz musika Jasokundeko Andre Mariaren elizan, koruen musika Fatimako Parrokian edo txistularien eta bandaren kontzertua Foru Plazan. Egitaraua: 2013-V-9 .- […]

Ereintza beteranoak

Ereintza Elkarteko txistulari beteranoen kontzertua, igandean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-05-03 | 0

Maiatzaren 5ean, igandea, Madalena kaleko zabalgunean (Lekuzarra tabernaren parean) Ereintza Elkarteko txistulari beteranoen kontzertua izango da, 13:00etan. Euria eginez gero Udaletxeko arkupetan izango da. Kide hauek hartuko dute parte: Txistulariak 1.: Iñigo Mitxelena, Mikel Ugalde eta Josetxo Oliveri. Txistulariak 2.: Jose Miguel Izagirre, Iñaki Zapirain eta Jose Miguel Gallastegi. Silboteak: Olegario Izagirre, Pello Ibarguren eta […]