Archive | Kultura

Irrien Lagunak, haur eta helduentzat ekimen berria ostiralean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2013-02-27 | 0

“Irrien Lagunak” izeneko egitasmoa abian da dagoeneko gure herrian. Familian aisialdi hezitzaile bat garatzea da helburu nagusia. Familien auzolana eta parte-hartzea tresna gisa hartuta, betiere euskaratik eta euskaraz. Haurrak ditu protagonista, eta haurrei zuzendua dago; baina ez da, hala ere, mugatua, eta gurasook ere badugu egitasmo honetan gure lekua. Zertarako hau guztia? Familia giroan eta […]

nan-cartel

NAN lana ikusgai larunbatean Kulturgunean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-27 | 0

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar […]

Literatura hizketaldien denboraldia hasiko da

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-26 | 0

Errenteriako Udal Liburutegiak ezagutzera eman nahi ditu datozen hileetan izango diren literatura hizketaldiak. Berauek Errenteriako Udal Liburutegiak, irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoiak garatzen laguntzeko asmoz, usaian burutzen dituen jarduerak dira. Horregatik, jarduera hauek irakurtzea gustatu eta, irakurritakoari buruzko iritziak taldearekin konpartitzea gustatzen zaizkion pertsonentzat bideraturikoak dira. Horretarako Liburutegiak liburu bat uzten […]

AISA, etorkinentzat euskara ikastaro laburra

Berdintasuna | Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-22 | 0

Udaleko euskara departamentuak euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat, AISA ikastaroa. Ikastaroa 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat. Irune Balentziagak, euskara batzordeburuak, AISA ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea dela adierazi du. Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: […]

argazkia

Argazki erakusketa Mikel Mitxelenaren eskutik

Jasangarritasuna | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-21 | 0

Oraindik ikusgai dago Xenpelar Etxean Mikel Mitxelenaren argazki erakusketa ederra, Jaizkibel: forma eta koloreen sinfonia deiturikoa. Non: Xenpelar Etxea (Madalena kalea, 32). Noiz: otsailaren 12tik 27ra. Ordutegia: 18:00- 21:00 (astelehenetik ostiralera) Erakusketaren inguruan Aranzadi Zientzia Elkarteko Carlos Galanek egindako ohar interesgarriak [PDF] ere irakurtzeko aukera dago

komu-inkomu_alta

“Komunikazioa-Inkomunikazioa” Kukai dantza konpainiaren proiektu berria

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-02-21 | 0

KUKAI-TANTTAKA-ARRIAGA Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte Egote-Izate horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi, dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den […]

logo cenas def

Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan

Kultura | Partehartzea | Sareak 2013-02-19 | 0

Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera, “Ostegun anitzak Gaztelun” deitutako afaria antolatuko du hilabetean behin. Ideia xumea da: otsailetik ekainera bitarte, hilean ostegun batez, herrialde desberdin bateko sukaldari batek bere jatorriko herrialdeko elikagaiez baliatuz, afari ederra prestatuko du. Afaltzen hasi aurretik, aukeratutako herrialdeari buruzko solasaldia egingo dugu. Hango errealitateaz, euren proiektu migratzailearen nondik norakoez eta […]

txontxong

Haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena Mikelazuloren eskutik

Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-12 | 0

Mikelazulo Kultur Elkarteak bertan  ospatuko den haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena luzatu du. Tailerra hurrengo otsailaren 15ean ospatuko da, ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 4 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Gehienez 10 umerentzako tokia egongo da, beraz etorriko diren haurren izenak jaso behar dira. Horretarako, Mikelazulotik pasa (Errenteria-Oreretako Beheko Kalean gaude, 4. zenbakian), edo telefonora deitu (943 […]