Archive | Kultura

Euskarazko komunikazio eskolak

Euskaraz komunikatzen ikasteko eskolak berriro martxan

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2013-04-04 | 0

Aste Santuko oporraldiaren ondoren, apirilaren 8tik aurrera, Banaiz Bagara Elkarteak eta Errenteriako Euskara Departamentuak martxan jarriko dituzte berriro euskara ikasteko saioak. Klaseak astean behin izaten dira eta berauetan, euskara era sinplean ikasten da, egunero gerta daitezkeen egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak […]

Madalenetako kartela 2012

Zabalik da “Madalenak 2013” kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea

Herri Biziaren Bidean | Kultura | Madalenak 2013-04-03 | 0

Urtero bezala,  Udalak   Madalenak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du eta argitaratu dira, jada,  lanak aurkezteko oinarriak. Aurtengo oinarrietan, gainera, lanen aurkezpena errazteko asmoz, aldaketa bat egin da:  kartelaren neurria DIN A 3 (29,7 x 42 cm) izan beharko da. Lanak beranduenez maiatzaren 17an, 14:00etan, entregatuko dira Udaletxeko Sarrera Erregistroan. Epaimahaiak epaia maiatzaren 24an, eguerdiko 12:00etan, emango […]

Katu jendea

Literatur solasaldiak apirilean ere

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-04-02 | 0

Irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoituak garatzen laguntzeko asmoz, Errenteriako Udal Liburutegiak literatur solasaldiak antolatu ditu apirilean ere. Jarduera hauek, irakurtzea gustokoa izateaz gain, irakurritakoari buruzko iritziak taldean konpartitu nahi dituzten pertsona orori bideratuak daude. Horretarako, Liburutegiak tertuliakide bakoitzari liburu bat utziko dio maileguan hizketaldia egin arte. Gazteleraz zein euskaraz egingo dira […]

xenpelar

Xenpelar omentzeko eskultura egiteko lehiaketa publikoa deitu du Udalak

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-03-27 | 0

Errenteriako Udalak, Errenterian 1835eko urtarrilaren 12an jaio zen Xenpelar bertsolaria omendu eta begirunea erakutsi nahi dio eta horretarako, bertsolaria irudikatuko duen eskultura edo monumentua hautatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian. Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki zein kuantitatiboki. Zalantzarik gabe, bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen eta baita XVIII. mendetik gaur egun […]

komu-inkomu_alta

Kukaik “Komunikazioa-Inkomunikazioa” ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-03-26 | 0

Kukai dantza konpainiak, datorren apirilaren 9an, Kulturguneko Dantza Gela Nagusian (3.solairua), Tanttaka Teatroarekin lankidetzan sortutako azken ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du, 19:30etan. Komunikaizoa-Inkomunikazioan hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara ekarri nahi izan dute egileek, sentigaitz dena sentitu edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bihurtzen da. Entsegua […]

korrika larunbateko egitaraua

Herri-bazkaria eta Ze esatek! taldearen kontzertua Errenteriako Korrika Egunean

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2013-03-21 | 0

  Larunbatean, hilaren 23an, egingo da Errenterian Korrika Eguna: herri-bazkaria, poteo musikatua, omenaldi-ekitaldia eta Ze esatek! taldearen kontzertua antolatu dituzte egun handia ospatzeko. Ondoren, goizaldeko ordu txikitan, ongietorria egingo zaio lasterketa erraldoiari Renfen. Ondorengo mapan ikus daiteke Korrikak Errenteriako kaleetan zehar egingo duen ibilbidea:  

Maddalen sariak_ 2013

Apirilaren 19an amaituko da Maddalen Sarietarako lanak aurkezteko epea

Euskara | Gazteria | Kultura 2013-03-21 | 0

Errenteriako Udaleko euskara departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 26. edizioa izango da. Irune Balentziaga euskara batzordeburuak gogorarazi du lehiaketaren helburu nagusia Errenterian bizi edo ikasten ari diren gazteen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea dela. Lanak Errenteriako Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira eta epea apirilaren 19an amaituko da. Parte hartu edota argibide […]