Archive | Kultura

logo cenas def

Maroko izango da anfitrioi Gazteluko afarian

Kategoria gabe | Kultura | Partehartzea | Sareak 2013-03-21 | 0

Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaur izango da “Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan” tertulia-afarien bigarren saioa. Oraingo honetan, Maroko izango du herrialde protagonista, Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera antolatutako ekimenak. Solasaldia 19:30etan hasiko da eta Marokotik etorritako bi lagunek hartuko dute parte bertan: 18 urteko Laila El Hamyouy, Enpresa zientzien gradu ertaineko ikaslea, eta […]

Oarso 2012

Abian da jada “Oarso 2013”

Herri Biziaren Bidean | Kultura 2013-03-20 | 0

Errenteriako Udala hasi da, jada, Oarso aldizkariaren 2013ko edizioaren prestaketa lanetan. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditu errenteriarrontzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak landu edo argitalpena ilustratu dezaketen antzinako argazkiak bidaltzera. Aurrerapen gisa, aurten “Burdinbidearen 150 urte Euskadin” gaiari buruzko lan sorta egiteko asmoa dutela adierazi dute arduradunek. Horrez gain, jakina, ohiko gaiek ere izango dute […]

San marko

San Marko Eguna antolatzeko gizarte eragileei deia

Bidearen Bidean | Kultura | Partehartzea 2013-03-19 | 0

Apirilaren 21ean San Marko Eguna antolatuko da urtero bezala. Egunaren egitaraua udalaren esku bakarrik ez dagoela kontuan izanda, garrantzitsua da herriko eragileek ere egunaren antolaketan parte hartzea, eguna bera ahalik eta aberasgarriena eta osatuena izan asmoz. Horregatik, San Marko egunean ekimenen bat antolatuko duen eragile orori, kultura@errenteria.net helbidera bere planteamendua bidaltzeko deia egin nahi dio […]

Lupa

Mikelazulo eta Banda Bat elkarteek LUPA aurkeztu dute

Kultura 2013-03-19 | 0

  Datorren astean ekingo zaio LUPA dokumentalen mostraren seigarren edizioari. Ekimena Errenteriako Mikelazulo eta Donostiako Banda Bat elkarteen arteko elkarlanaren emaitza da. Martxoaren 27tik 31ra egingo dute mostra eta bost egun hauetan zehar proiekzioak, otorduak, topaketak eta mahai-inguruak antolatu dituzte, dokumental zinemaren argiak bustita guztiak. Mostra Errenterian hasiko da, martxoaren 27an, Zintzilik Irratiaren historiari buruzko […]

txistu

Udal Txistulari Bandaren emanaldiak, bihar

Auzoak | Kultura 2013-03-16 | 0

Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, bihar goizean, martxoaren 17, Iztieta auzoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu. Horrez gain, kontzertua ere eskainiko du 12:45etan Udaletxeko arkupetan,  txistularien errepertorioko ohiko doinuak eskainiz: kalejirak, dantzak, rapsodiak… Gehiago irakurri

Vaiven

“Terapiak” ikuskizunaren aurre estreinaldia

Kultura | Udal komunikabidea 2013-03-14 | 0

Vaiven konpainiak “Terapiak” antzezlanaren aurre estreinaldia eskainiko du datorren igandean, martxoaren 17, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eromenezkoa den eta alde guztietatik zaurgarritasuna darion komedia da “Terapiak”. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala aurkitzen saiatzen da bere hauskortasunetik, eta baita ere ingurukoekin loturak sortzen hain mendeko ez izateko, baina bidean estropezu egiten dute baldarki. Beren sexu-identitatearen bila dabiltza, […]

Kantujira larunbatean eta Txistulari Banda igandean

Kultura 2013-03-08 | 0

Martxoaren 9an (larunbata) ohiko kantujira izango da. Egin ohi duten bezala, parte-hartzaileak 12:00etan elkartuko dira Herriko plazan, eta handik aterata herriko erdiguneko kaleetan barrena ibiliko dira kantu-kantari, oraingo honetan Txistularien udal bandak lagunduta. Beste alde batetik, Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, martxoaren 10ean, igande goizean, Pontika auzoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu […]