Archive | Kultura

Larrie irudia

LARRIE, Errenteriako Gaztelekuetako gazteek egindako laburmetraia, asteazkenean estreinatuko dute

Gazteria | Kultura 2018-10-29 | 0

2017-2018 ikasturtean zehar, Errenteriako Udal Gaztelekuetan parte hartzen duten gazteek LARRIE izeneko laburmetraia sortu  dute. Hori dela eta, datorren azteazkenean, urriaren 31an, 18:30tan, emanaldi berezi bat egingo dute Niessen Aretoan. LARRIE laburmetraia Gaztelekuetan landutako prozesu baten emaitza da. Hain zuzen ere, urtero egiten duten Izuaren Etxearekin lotura zuzena duena. 2017Ko abenduaren 28an, AKELARREA izeneko izuaren etxearen […]

Astelehenean irekiko da San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea

Astelehenean irekiko da San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea

Kultura 2018-10-26 | 0

  San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea urriaren 29an irekiko dela eta azaroaren 9an amaituko dela. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, eskaera eredua bete beharko dute interesdunek. Eredu hau ZU! zerbitzuan bertan, Niessen Kulturgunean (Alfonso […]

Errenteria-2018

Errenteriari buruzko argazki erakusketa, Xenpelar Etxean ikusgai

Kultura 2018-10-26 | 0

Aste honetan zabaldu da Errenteriako Argazkilaritza Taldeak Errenteriari buruz antolatutako argazki erakusketa Xenpelar Etxean. Hauek dira argazkilariak: Mar Barros, Esther Boticario, Txus Caballero, Ignacio Camarero, Juantxo Gamio, Luis Garcia, Xanti Garcia, , Daniel Martin eta Juan Carlos Pombar. Erakusketa azaroaren 3a arte irekia egongo da, 17:00etatik 20:00etara.  

Alaia Martin - Bertsolaria

Bertso-saioa egongo da larunbatean

Kultura 2018-10-25 | 0

Urriaren 27an, larunbatean, bertso-saioa izango da Niessen Kulturgunean, eta punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute bertan. 19:00etan hasita, honako sei bertsolari hauek parte hartuko dute: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza, Jon Maia eta Sustrai Colina. Gai jartzailea Amaia Agirre izango. Sarreraren prezioa 10 eurokoa da, eta, nahi izanez gero, aldez aurretik eros daitezke […]

urriaren 27ko kontzertua

Kontzertu bateratua eskainiko dute Oñati abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza Abesbatzak larunbatean

Kultura 2018-10-24 | 0

Datorren larunbatean, hilak 27, 20:00etan, Oñati abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Maria Magdalena Basilikan. Mirengu Plazaolaren (Oñati Abesbatza) eta Saioa Zuaznabarren (Mariaren Bihotza Abesbatza) zuzendaritzapean, eta Gerardo Rifon ezaguna organoan dutelarik, honako errepertorio hau eskainiko dute: • Ave Virgo Sanctissima – Josep Ollé i Sabaté • Cantique de Jean Racina – […]

MendiTour2018h

Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan Errenterian proiektatuko dituzte

Kirola | Kultura 2018-10-24 | 0

Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzaz, mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 8an eta 9an, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, 2017ko Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan ikusi ahal izango dira. Egun bakoitzean film labur bat eta bi film emango dituzte, eta saio bakoitzak bi ordu iraungo ditu gehienez. Programazioa honako hau da: […]

20181019_Urria-abendua programazioaren aurkezpena

Niessen Kulturguneak arte eszenikoez gozatzeko aukera bikainak dakartza udazkenean

Kultura 2018-10-19 | 0

Udazkenak arte eszenikoen eskaintza zabala dakar Niessen Kulturgunera, gustu eta adin guztietarako. Hala azaldu dute, gaur, urriak 19, Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak Niessen Kulturguneko hall berrituan egindako prentsaurrekoan. Eurekin, Ibai Maritxalar artista errenteriarra ere izan da. Tolosak datozen hilabeteotan Kulturgunean izango diren ikuskizunen zertzelada batzuk eman ditu hasteko: “Izaera oso […]

Inauteriak 2018_larunbat inauteria (26)

Inauteriak antolatzeko lehenengo bilera datorren ostegunean

Inauteriak | Kultura 2018-10-18 | 0

Errenterian antolatzen diren jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada handia eman die azken urteotan inauteriei, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Azken urteotako egitarauan proposamen berriak landu dituzte eta izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori dela eta, 2019ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo dute […]

Guda, gaztaka armatu eta bake ekimen-h

“Guda, gaztaka armatu eta bake ekimen” erakusketa, Niessenen ikusgai

Kultura 2018-10-15 | 0

Gaurtik urriaren 28ra Niessen Merkatalgunean FISC ONGD-ak sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzaren ekintzen barruan antolatutako Guda, gaztaka armatu eta bake ekimen argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da. Erakusketaren irudi eta idatziak munduan bizirik dauden gaztaka armatuen zergatietara eta bere ondorioetara hurbilduko dituzte ikusleak, gudak ez direla arrazoi politikoen ondorioak bakarrik, egiturazkoak eta sozialak ere izan daitezkela […]