Archive | Merkataritza

DSC_1954 (2)

Irailaren 5ean abiatuko da Bizi Errenteria erosketa bonuen laugarren kanpaina

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Merkataritza 2022-08-30 | 0

Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira eta irailaren 5etik abenduaren 4ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 € edo gehiagoko erosketan 5 €ko hobaria eskuratuko da. Gazteen artean herrian erosteko ohitura sustatze aldera, bonu gehigarriak jasoko dituzte 18 eta 35 urte arteko gazteek. Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu kanpaina honetara. Aurreko kanpainetan 250 establezimendu baino […]

Merkatuko marka berriaren aurkezpena_h

Errenteriako Merkatuak marka berria aurkeztu du

Merkataritza 2022-07-15 | 0

Errenteriako merkatua merkataritzaren bihotza da errenteriarrentzat, eta erreferentea beste udalerri batzuetako bisitarientzat. Hirugarren belaunaldia da, egungo merkatuak, Niessen eraikinean dagoenak, bi aurrekari izan baitzituen: azoka zaharra, Foru plazan zegoena, eta 1960an inauguratu zena, gaur egun Merkatuzar dena. Bertako saltzaileek honako hau azpimarratu dute “gure merkatuaren hirugarren belaunaldian merkatu-eredu tradizionala belaunaldiz belaunaldi mantendu duten saltokiak daude, […]

Bizi logoa

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Merkataritza 2022-07-08 | 0

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera tokiko ekonomia bultzatzeko irailean hasiko den bono-kanpainan parte hartzeko. Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu guztiak. Deialditik kanpo gelditzen dira, beraz, firma handien, eta estatuan edo nazioartean ezarpen handia duten […]

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako dirulaguntzak-h

Errenteriako Udalak dirulaguntzen lerro berri bat jarri du abian, merkatariei, ostalariei eta zerbitzuei digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultzatzen laguntzeko

Garapen ekonomikoa | Merkataritza 2022-07-04 | 0

Argazkian: Errenteriako Udaleko, Errenkoaldeko, Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkarteko (EMKT), Ostari elkarteko eta merkatari independenteen talde batetako ordezkariak. Deialdia hiri-ekonomiako eragileekin batera landu da eta hasierako aurrekontua 450.000 eurokoa izango da Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreek azken urteotan abiatu dituzten planetan ―hala nola Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia (PERCO), eta Errenteriako Ostalaritzaren Plan Estrategikoa― aukera gisa identifikatu dute […]

Talka Bulegoak 48 negozio lagundu ditu bere lehen urtean

Talka Bulegoak 48 negozio lagundu ditu bere lehen urtean

Merkataritza 2022-06-15 | 0

Errenteriako Udalak Talka Bulego berria jarri zuen martxan iaz, pertsona autonomoei, negozioei eta enpresei doako orientazio- eta aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzeko, bereziki merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei, kulturari eta abarri begira. Zerbitzua Covid-19ak tokiko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko garatu ziren ekintza guztietako bat izan da eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eskaintzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen […]

Erosi Errenterian A3_ona-h

69 dendak eta tabernak parte hartuko dute Errenteriako ‘Berria Zabalik’ kanpainan

Euskara | Garapen ekonomikoa | Merkataritza 2022-06-06 | 0

Egin klik irudia handitzeko Gaur hasi eta ekainaren 14a arte, Errenteriako biztanleek, Berriak tokiko merkataritza biziberritzeko abiatu duen kanpainarekin bat egiten duten saltokietan erosiz gero, 1.000 euro eskuratzeko zozketan parte hartuko dute Berriak maiatzaren 10ean abiatu zuen kanpaina. Hasieran, establezimenduek eta ostalariek izena emateko epea zabaldu zen, maiatzaren 10etik 20ra bitarte. Babes handia izan du […]

Berria Zabalik kanpaina

Bihar hasiko da tokiko merkataritza sustatzeko ‘Berria Zabalik’ kanpaina

Euskara | Merkataritza 2022-05-09 | 0

Ezkerretik eskuinera: Aizpea Otaegi, alkatea; Maika Martin, Errenkoaldeko lehendakaria; Ainhoa Ibarburu, Biteri kaleko Kutxabanken bulegoko zuzendaria eta Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria. Berriak ‘Berria Zabalik’ kanpaina abiatuko du Errenterian, merkatari txikien jarduna biziberritzeko. Eginahal horretan, lagun izango ditu Errenteriako Udala eta Errenkoalde. Kanpaina bi kolpetan gauzatuko da: lehenengoan, egitasmoan parte hartu nahi duten merkatariek izena eman […]

2022-05-03-KoopFabrikaren aurkezpena

Errenteriako Udala eta Olatukoop lankidetzan ari dira ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan proiektu kooperatiboak bultzatzeko

Garapen ekonomikoa | Merkataritza 2022-05-03 | 0

Ezkerretik eskuinera: Beñat Irasuegi, Olatukoopeko eta Talaios kooperatibako kidea; Aizpea Otaegi, alkatea; Eneko del Amo, Garapen Ekonomikorako zinegotzia; eta Silvia Portela, Olatukoopeko eta Skura kooperatibako kidea. 2019-2023 Legegintzaldi Planaren oinarrietako bat tokiko ehun ekonomikoa indartzea da. Ildo horretan, gizarte-ekonomiako proiektuak bultzatzea tokiko ekonomiaren esparruan orain arte garatutako ekintzen multzoari gehitu nahi zaio. Olatukoop, bestalde, kooperatiba-enpresen […]

Euskaraz_ederrago

Martxan da “Euskaraz ederrago!” ekimena, Oarsoaldeko estetikako establezimenduei zuzendutako kanpaina

Euskara | Merkataritza 2022-04-27 | 0

Dagoeneko 46 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin, ostalaritza eta merkataritza sektoreetan euskararen normalizazioa sustatzeko. Urteak dira, hogeita bost zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Aurten ere lanketa berezia egingo da merkataritza sektore jakin batekin eta atzo aurkeztu zituzten, hain zuzen ere, Trintxerpeko Naiu estetika […]