Abenduaren 22an “Zumba maratoi solidarioa” izan zen Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Guztira 85 pertsonek hartu zuten parte. Hasierako saioan, haurrei zuzendutakoan, 10 neska-mutil aritu ziren eta helduentzako saioan, berriz, 75 lagun. Parte hartzaile horien ekarpen ekonomikoari eta 0 lerroan jasotako diruari esker, 581 euro bildu ziren. Diru-kopuru hori, osorik, Errenteriako Mindara Elkarteari eman diote ekitalditxo honetan. […]
