Archive | Solidarioa

Juneren Hegoak, zumba maratoi solidarioa

Zumba maratoi solidarioan bildutako diru ekarpena eman diote Juneren Hegoak elkarteari

Kirola | Solidarioa 2018-01-12 | 0

Abenduaren 23an zumba maratoi solidarioa egin zuten Galtzarabordako udal kiroldegian. Guztira, 91 pertsonek hartu zuten parte. Hasierako saioan, haurrei zuzendutakoan, 14 neska-mutil aritu ziren eta helduentzako saioan, berriz, 77 lagun. Parte hartzaile horien ekarpen ekonomikoari eta 0 lerroan jasotako diruari esker, 852 euro bildu ziren. Diru-kopuru hori, osorik, Errenteriako Juneren Hegoak elkarteari eman diote gaur […]

Familia argazkia-herri-aliantza-aniztasuna

Aniztasunean elkarbizitza sustatzeko aliantzaren itzultze ekitaldia egin dute

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-12-21 | 0

Larunbatean, abenduaren 16an, elkarbizitzako herri-aliantzaren itzultze saioa egin zuten Reina aretoan. Goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte ekintza desberdinak gauzatu ziren bertan, eta 30 bat lagun bertaratu ziren herriko eragile desberdinen izenean, nahiz norbanako gisara interesatuta. Saioari irekiera eman zion ongi etorria emanez, udaleko Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkariak, Nagore Basurtok. Ondoren, bideo labur baten bidez, orain arteko […]

elkartasun-maratoia-kirolak-Juneren Hegoak

Zumba maratoi solidarioa egingo dute Juneren Hegoak ekimenaren alde

Kirola | Solidarioa 2017-12-14 | 0

Abenduaren 23an, larunbata, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko pistan zumba maratoi solidarioa egingo dute Juneren Hegoak ekimenaren alde. Maratoia Errenteriako udaleko Kiroletako azpisailak eta Serviocio-BeOne Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak antolatu dute batera, Juneren Hegoak elkartearekin elkarlanean. Jardueran parte hartzen duten helduek parte-hartzailearen motxila jasoko dute. Bertan Super Amarak, EMKTk (Errenteriako Merkatua) eta Nutrisportek […]

aniztasuna-elkarbizitzan oinarritutako herri-aliantza

Elkarbizitzarako herri-aliantza sortzeko diagnostiko-fasearen itzulera ekitaldia egingo dute larunbatean

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-12-12 | 0

Aniztasuna lantzeko erronkak identifikatu dituzte alor ezberdinetako 50 eragile baino gehiagok eta hainbat herritarrek. Diagnostiko-fasearen emaitzak sozializatu eta aurrera begirako urratsak ezagutaraziko dituzte, besteak beste, larunbateko ekitaldian. Elkarbizitza herri-kohesiorako ezinbesteko elementua izanik, horren aldeko adostasun zabala lortzeko, parte hartzeko dinamika bat jarri zuen abian Udalak azaroaren hasieran; hain zuzen ere, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortzeko eta […]

Herri-aliantzaren prozesuaren aurkezpen ekitaldia.

Elkarbizitzarako herri-aliantzaren diagnostikoa osatzeko dinamika irekia egingo dute azaroaren 29an

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-11-27 | 0

Errenteriako Udalak aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarako herri-aliantza eratzeko parte hartzeko dinamika bat jarri du abian, hain zuzen ere, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortzeko eta balio positibo gisa sustatzeko. Lehenengo urratsa diagnostikoa osatzea izango da eta, horretarako, herriko arlo ezberdinetako hainbat eragilerekin hausnarketarako dinamikak egiten ari dira egunotan; aurrera begira zer erronka ditugun ikusteko eta konpromisoak hartzeko herria […]

23herrien-astea-portada

Herrien Astea, harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2017-11-15 | 0

23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraiki leloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen. Egitaraua: Azaroak 20: […]

Herri-aliantzaren prozesuaren aurkezpen ekitaldia.

Aniztasunean oinarritutako herri-aliantza osatzeko prozesua hasi dute

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-11-08 | 0

Errenteriako Udalak elkarbizitzarako eta herri-kohesioaren mugarri garrantzitsua izango den herri-aliantza gauzatu nahi du, aniztasunean eta herriko eragile eta norabanakoekin elkarlanean. Horretarako, abendura bitartean, diagnostiko parte hartzailea egiteko prozesua jarriko dute abian: gaiaren inguruko diagnostikoa egiteko, arlo bakoitzean egiten dena balioan jartzeko, aurrera begirako erronkak zehazteko eta hartuko diren konpromisoak identifikatzeko. Prozesuaren hasiera ekitaldia egin dute […]

Azokaren aurkezpena.

Beste eredu ekonomiko bat erakustarazi nahi dute Ekonomia Sozialaren Azokan

Ingurumena | Jasangarritasuna | Solidarioa 2017-11-07 | 0

Ekonomia Sozialaren V. Azoka egingo dute azaroaren 18an Errenterian, Ekonomia bizitzaren zerbitzura lelopean. Egun horretarako eta bezperarako, mintegiak, tailerrak, eta beste ekintza batzuk prestatu dituzte antolatzaileek. Ekonomia solidarioa indartzea, eta ekonomia bera beste modu batera antolatzeko aukera badagoela erakutsi nahi dute azokaren bidez. Azoka hau OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadi-k (Ekonomia Alternatibo […]

portada

Ekonomia Solidarioaren V. Azoka azaroaren 18an Merkatuzarren

Ingurumena | Jasangarritasuna | Solidarioa 2017-10-31 | 0

Ekonomia Solidarioaren eta Eraldatzailearen V. Azoka Gipuzkoan egingo dute aurten. Errenteriako Merkatuzarren egingo dute azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara. Aurten ere, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa izango da azoka. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea hazten ari den errealitate sozio-ekonomikoa da, eta krisiari erantzunak eskaintzen dizkio ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo […]