
Ikuskizunak
Pistak
- Motozerrarekin ez da mozten inola / fruitu gisa bertsoak dituen arbola: ‘Xenpelarren fruituak’ eskultura (Erdigunea)
- Saskibaloia, futbola eta egin liteke korrika / ta bizikleta estatikoa bankuetan eserita: Bidegorri ondoko parkea (Fanderia)
- Plaza txiki bat egin zidaten, han nire izena jarriz / politagoa izango zen nik margotua izan balitz: Antonio Valverde plaza (Kaputxinoak)
- Pertsonala den zeozer galdu badugu goaz bertara / hura aurkitu nahian bidean lehen galtzen ez bagara: Udaltzaingoa (Pontika)
- Hutsuneak badauka makina bat arte / lehen gure parte zen, orain gure parke: Jorge Oteiza ibilbidearen ondoko parkea (Agustinak)
- Nahiz Fanderian badagoen bat ez konparatu mesedez / bera estalia baita urtean 3/4 eta ni ez: Beraungo igerilekua (Beraun)
- Zein parke dotorea egoteko, ole! / Irakurri behar dut Parole Parole: Ion Arretxe parkea (Galtzaraborda)
- Antxorantz doanari pistaren karraio / buelta bat ematea komeniko zaio: Kirogako biribilgunea (Alaberga)
- Nahiz hurbilduko ziren halako batean / ateo gutxi dago bertako atean: Zamalbideko Eliza (Zamalbide)
- Errenterian plaza bat dut nik, Gipuzkoan alajaina! / Bizkaiko herri baten izena ezarri zidaten baina: Gernika plaza (Olibet-Ugarritze)
- Paraje polit liluratsua eskaintzen du Arramendik / sentimenduak adierazteko ez dago leku hoberik: Arramendiko ‘7 mugarri’ eskultura (Gaztaño)
- Ezin gara sentitu ezintasunean / hitzek argitzen duten iluntasunean: ‘Hitzen itzala’ eskultura (Erdigunea)
- Tripleak sartzen ez nau ikusi inork hain kantxa zaharrean / piramide bat baitut ondoan grada batzuk beharrean: Saskibaloi kantxa (Gabierrota)
- Etxe honetan izaten ditu sarri sekulako lanak / andaluziar kulturak eta WhatsAppeko sebillanak: Concha Rocieraren egoitza (Beraun)
- Kolindanteak diren herriak hemen dezente badira / hemendik joan gintezke Oiartzun edota Hondarribira: Lartzabalgo biribilgunea (Lantzarbal)
- Hibaikak soilik erakutsi du bere herriko trainera / nola eramaten den uretatik biribilgune batera: Hibaikaren biribilgunea (Pontika)
- Piramide bat naiz hartuz gero burdinezko 4 zutabe / niri eskerrak ez zarete ba geratuko argi gabe: Iberduero (Pontika)
- Eskuin aldetik San Markosera joan liteke edonola / ta ezkerrean egin zidaten herriko azken eskola: Bizarain ikastetxearen biribilgunea (Beraun)
- Mendian noizbait denok kantari arituagatik trebe / hemen kantari jardun liteke mendira joan gabe ere: Landarbasoren egoitza (Igantzi)
- Gora eta behera ibiltzen naiz hegan / orain Kaputxinotan, orain Alabergan: Alabergako igogailua (Alaberga)
- Helduz gero Txirrita zenaren mailara / Jainkoaren ondoan eseriko gara: Jasokundearen Eliza (Erdigunea)
- Panderojole hilezkor batek Maurizia izena zuen / gurea ere antzekoa da, Ravel asmatzen duzuen: Maurice Ravel kalea (Beraun)
- Gure etxeak Jainkoarekin baditu zenbait hitzarmen / aitaren eta amaren eta monjen izenean amen: Monjen etxea (Agustinak)
- Astelehena, jai ondoren alferra. Ezer egiteko, ez goaz… Lanera!: Lanerako tximinia (Erdigunea)
- Kiroldegian ibili ezinik bukatzen omen dugu maiz / ba Beraunera igotzekotan behar-beharrezkoa naiz: Kiroldegi ondoko igogailua (Galtzaraborda)
- Orain 15 urte pabilioi, almazen… / juergistek gosaltzeko zein leku ona zen!: Lekuona (Olibet-Ugarritze)
- Aldapa gora hasten denetik eta behera heldu arte / ia orduko hazi guztiak bihurtzen dira tomate: Herri baratzeak (Gaztaño)
- Operak, Zarzuelak ere bai akaso / Pablo bat du berea ta ez da Picasso: Pablo Sorozabal plaza (Beraun)
- Pedalei beti fuerte ematen utzi izan dut arima / jakin nahi nuke txirrindek noiztik behar duten gasolina: Laguntasunaren biribilgunea (Gabierrota)
- Bi alde lotzen a zer nolako ahala! / Abenduak sei eta zortzia bezala: Fanderia eta Lartzabal lotzen dituen zubia (Lartzabal)
- Nahiz saiatuko garen bertara hurbiltzen / joandako urak ez du sekula mugitzen: Errota (Fanderia)
- Nahiz esaten den gotorlekua modaz guztiz pasa dela / haurrentzat beti modakoa da inguruko pasarela: San Marko Gotorlekuaren ondoko parkea (Zamalbide)
- Korrika hona etorri egin nahiko bazenu gehienbat / hirurehun ta hogeitamahiru metro luze da buelta bat: Mikel Odriozola estadioa (Beraun)
- Joan behar genuke honako tokira / astoak OTA jartzen hasiko balira: Astotokia (Erdigunea)
- Errenterian jaioa eta Realeko jokalari / baina herrian jarri ninduten ez daukat ba oso argi: Jesus Mari Zamora futbol zelaia (Kaputxinoak)
- Aldapan, bi dorretxek, babesaren truke / ate ikusezin bat bistaratzen dute: Nafarroako atea (Erdigunea)
- Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala. Pozez betetako eguna, zatoz gurekin laguna. Mandalak etxera eta bi egunetako oporrak…: Mandalen zubia (Iztieta)
- Raketak hartu ta jolastea nork ez ote du gustuko / eta gainera agian ez dut OTA hola ordainduko: Agustina Otaola frontoia (Fanderia)
- Besteak urdin kolorea du, nirea gorriz janzten da / bestea Bilbo aldera doa ta ni berriz Gasteizera: Renfeko geltokia (Olibet-Ugarritze)
- Nire izenez bizi da hemen Mendizale Elkartea / baina mendira joan aurretik badaukat nire parkea: Urdaburu parkeko kioskoa (Galtzaraborda)
- Pontikatikan Gaztañora arte zenbat jira eta bira / gaur egun “yija” batean heldu gintezke Arramendira: Tirolinen parkea (Gaztaño)
- Ahateak beti dauka bere maratila / hementxe dago nire lagun kua-kuadrila: Ahateen pasealekua (Gabierrota)
- Etxe honetan ez dauden arren maiz futbolari begira / gipuzkoarrak izanagatik osasunakoak dira: Lartzabalgo anbulategia (Lartzabal)
- 100 metroko kale luze bat daukat nik nire etxean / ta izango dut autobus batek lurrera bota ezean: Iztietako autobus geltokia (Iztieta)
- Agustinak bihurtu dira pausoz pauso / auzoak elkarte ta elkarteak auzo: Agustinetako Auzo Elkartea (Agustinak)
- Behar duenak tokia dauka txukun-txukun merke-merke / gozamenaren babesleku da, esperantzaren aterpe: Belabaratz (Zamalbide)
- Pandemia hau bukatu eta plazara irten berritan / ganbak jatea ondo legoke farola baten argitan: Ganbo plaza (Igantzi)
- Parke hau dela eta zer nolako mauka! / Titanic-ek bezala helizea dauka: Jose Manuel Zamarreño parkea (Kaputxinoak)
- Aizkorri orain ezin da igo oso modu seguruan / baina bueltaka ibil gintezke sarri bere inguruan: Aizkorri plaza (Igantzi)
- Neronek betetzen dut parkeko erdia / ta hemendik ikusten dut kiroldegia: Kiroldegi ondoko parkeko kioskoa (Alaberga)
- Hasieratik nire izena nahiz ez den oso polita / arraun egiten dute lehengo odola erabilita: Mataderoa (Iztieta)