Apirilaren 30ean izango den Sagardo eguna aurkeztu dute

20160426_183931Errenteriako Sagardo egunaren aurkezpena izan zen atzo.  Aurten hildako sagardogileen omenaldia, zenbait sagardoregiri oparia, bertsolariak, dantzariak… denetarik izan zen aurkezpenean.  38 sagardotegik hartuko dute parte aurten XXVIII. edizioa ospatzen duen ekitaldi honetan. Apirilak 30eko goizean Gorena markaren sagoardoa izango da dastagai eta arratsaldean Gipuzkoako sagardo egileen elkartean dauden sagardotegiek beteko dute Zumardia. Eusko Label markaren izenean aurkezten den sagardoa barne. Era berean, Elkartean ez dauden sagardotegiak ere izango dira: Linddurrenborda, Goiko Lastola, Biriatuko ‘Cidrerie’ eta Larregain.

Gipuzkoako sagardogileen elkartearen eskutik sagardo dastaketa gidatu bat izango da asteartean Donostia sagadotegian 20:00tan. Horretarako Gillermo Castaños enologoa gonbidatu dute eta hark eramango ditu bertaratzen direnak sagardoaren usain eta zaporeak deskribatzeko bidaian.

Tripa sagardoz soilik bete ezin denez, jateko aukera ere izango da plazan. Txahala errreko dute, eta Ataungo eta Oreretako talogileak ere izango dira. Aparola baserriko barazki eta bbestelako generoa izango da, Usurbileko eta Ermuako gozogileak eta baita Lekugaraingo gazta ere.

Kale animaziorik ere ez da faltako: bertako dultzaina joleak, Lapurdiko gaiteroak, eskualdeko txistulariak, Ereintzako dantzariak, Lezoko musika eskolako partaideak, Andone Elizondoren trikiti taldea, Sanjuandarren astoak…

Omenaldiak

Ez zen aurkezpen soila izan. Lehenengo eta behin Jon Urruzola Etxaberen familiari (Elutxeta) hurbiltasuna eta errespetua adierazi zioten lore eskaintza baten bidez  eta baita Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarri ere.  Haien omenez zuhaitza landatu zuten «gure lureran sustraitu dadin gugan sentimenduak sustraitu diren bezala, fruitu ederra eman dezaten udaberriro». Ondoren, Luis Mari Oiartzabal ‘Xamoa’-k hiru bertso kantatu zituen.

Horren ostean, Laxaro Etxaberi, Goiko-Lastolako sagardogileari eta Sebastian Belokiri Biriatuko ‘Cidrerie’ sagardotegiko nagusiari eskultura bana oparitu zioten.  Antton Mendizabalek egindakoa da eskultura.  Haren esanahiari buruz, honakoa esan zuten antolatzaileek: «Barrikaren parte soil bat irudikatu dezake, baina baita pertsonen arteko lotura bat, lagunen arteko gertutasun bat, haien arteko konplizitatea edo elkartasuna, luzatzen den beso abate inguratzen gaituenean».

120160426_184522