Julen Mendoza ha pedido unidad y reflexión sobre la educación en la fiesta de la escuela pública

Este domingo Errenteria ha sido la sede la fiesta de la Escuela Pública Vasca celebrada bajo el lema Makina bat taupadaUn montón de latidos-. Este año la encargada de la organización de la fiesta ha sido la comunidad en torno al colegio público Koldo Mitxelena; el año que viene será la escula de La Bastida la que se enfrente a ese reto.

En el acto de inicio de la fiesta han participado miembros de la comunidad del Koldo Mitxelena, también ha tomado parte en el mismo el alcalde Julen Mendoza. Aquí puede leerse su intervención:

Egunon guztioi, eta mila esker gaur hona gerturatzeagatik. Eskerrik asko, eskola publikoko komunitateko kideei, eta mila esker ere, eskola publikoko komunitateko kide izan ez baina gaur hona gerturatu zaretenoi, kalitatezkoa eta euskalduna izan behar duen Euskal Eskola Publikoaren alde.
Duela gutxi egin genuen festaren egitarauaren aurkezpenean esan nuen gustatuko litzaidakeela gaurko festa batasunaren festa izatea, eta era berean hausnarketarako festa ere. Batasunarena, uste dudalako hezkuntzak, eta gure herriak, hori behar duela. Egun gai honen inguruan dugun zatiketa gainditzea ezinbestekoa delako, urgentea, premiazkoa.
Eta hausnarketarako festa ere, hezkuntza eredu berri bat behar duelako urgentziz gure herriak. Eredu bakarra, guztiok bilduko gaituena, ezinbestean, gizarte aldakor honen erronka handiei erantzungo diena. Egungo eredua agortuta dagoelako, ez duelako balio gizarte anitz honi erantzuteko, beharrezkoa dugulako aniztasunean euskaraz biziko den hezkuntza eredu integral bat. Eta hori guztiok batera eraiki beharko degu. Elkarren beharra dugulako, batzuek besteek gabe, ezin izango dugulako gizarte honen erronkei erantzun.
Hori da gure herrian ere egiten saiatzen ari garena. Duela jada denbora batetik hona, gure herriak dituen ikastetxe ezberdinak, publikoak nahiz kontzertatuak, elkarrekin ari dira ibilbide batean. Helburua, gizarte honek eta hezkuntzak dituen erronka zail hauei modu bateratuan erantzutea da, bakarka ezin delako.
Horrela sortu zen “Aniztasunean zubiak eraikiz” egitasmoa, ikastetxe guztietako ikasleak batu eta elkarrekin jartzen zituena. Helburua, beraien arteko harremana sustatzea zen.
Helburu honekin egin da ere gure herrian hezkuntza diagnostikoa. Eta irailetik honaino ikastetxe guztiak prozesu batean sartuta daude, gure hezkuntzak eta herriak dituen erronka nagusienak identifikatu, lehenetsi, eta horiei erantzuteko behar diren neurriak hartzeko lanean.
Unidad y reflexión. Reflexión, porque lo necesitamos. Porque este modelo ya esta agotado, y es incapaz de responder a los grandes retos que tiene la educación y nuestra sociedad. Y unidad, porque solo seremos capaces de construir un nuevo proyecto, integral e integrador, que tenga al euskera como elemento de cohesión de las diferentes identidades que componen este pueblo, si lo hacemos juntos y juntas. Que no hay otra manera posible. Y que nuestros hijos e hijas se lo merecen, porque se merecen un nuevo país, porque “el mañana pertenece a la gente que se prepara para el hoy”.
Nik bi seme ditut, eta nire bikoteak eta nik bere momentuan erabaki genuen gure semeak euskal eskola publikoan matrikulatzea. Eta orain hemen daude, Koldo Mitxelenako ikastetxean. Arrazoi ezberdinak izan genituen gure hautua hartzeko, baina esango nuke bazegoela bat bereziki gailentzen zena, horretara bultza gintuena. Pentsatzen genuen gure semeek gizarte honen aniztasunean bizi behar zutela, edo bizitzen ikasi behar zutela. Ez ginen konturatu ordea, guri ere, eskolak, aniztasun horretan bizitzea erakutsi digula.
Pentsatu genuen euskara zabaltzea nahi bagenuen, indartzea, euskarak zailagoa zuen tokietan egon behar genuela. Eta bagenekien zein zen arriskua, eta arduratzen gintuen, baina ez genuen zalantzarik izan. Hori bai, horrek gure semeen heziketan inplikazioa handitzera eraman gintuen, eta horrekin ere pozik gaude.
Baina ni ere Ikastolako semea naiz. Ikastolan aritu nintzen 18 urte bete nituen arte. Ikastolari zor diot gaur egun naizenaren parte handi bat. Baloreak, pentsamenduak, euskara…. Bertatik jaso dut ikastetxeen autonomiaren garrantzia. Edo proiektu hezitzaileetan gurasoen partehartzeak duen garrantzia. Edo ikastetxea bere inguruneko errealitatearekin txertatzea duen garrantzia. Ezin dut nire bizitza Ikastolaren ekarpenik gabe baloratu, eta ezin dut ezta ere herri hau Ikastolaren ekarpenik gabe pentsatu. Handia izan delako, eta delako ere, Ikastolak egiten duen ekarpena.
Eta bisitatu ditut beste ikastetxe batzuk ere alkate izan naizen bitartean. Eta gustatu zaizkit zituzten hezkuntza proiektuak, eta baita ere irakaslegoaren inplikazio erabatekoa. Eta eskertu dut ere herri honi egiten dioten ekarpena.
Es la realidad actual que vivo con mis hijos la que me lleva a asegurar que es urgente cambiar este modelo de educación. Que ya empezamos a tener grandes problemas, y que si no cambiamos ya, los problemas serán enormes, no solo para el sistema educativo, sino también para la sociedad.
Que creo que tenemos experiencias ejemplares que nos demuestran la importancia de la autonomía del centro educativo para el desarrollo de un buen proyecto educativo. Que es importante que el proyecto educativo de cada centro responda a la realidad y a la necesidad del lugar en el que se encuentra. Y que es importante también para ello, que los Ayuntamientos adquieran mayores competencias en el ámbito de la educación, no solo competencias en cuanto al mantenimiento, sino que también competencias en cuanto al ámbito docente.
Finean, herri hezitzaile bat behar dugula. Guztion artean eraiki behar degun herri hezitzailea. Publikotasunean oinarritua, hezkuntza komunitatea indartuko duena, gizarte honen erronka garrantzitsuei erantzungo diena, eta euskalduna eta parekidea izango dena. Ea ba gure buruari begiratzen diogun, elkarren artean hitzegiten hasten garen, eta eredu berri eta BAKAR bat eraikitzeko gai garen.
Bukatu nahiko nuke Koldo Mitxelenako komunitate osoari nire eskerrik beroenak emanez. Sinistuta nago hezkuntzan zerbait aldatuko bada zuek egin duzuen moduan izango dela. Orduak pasa dituzue, ordu asko, bai festa honen antolaketan eta baita ere bestelako ekimenetan ere. Eta benetan bihotzez eskertzen dizuet, ez delako soilik zuen seme alabengatik egiten dezuen zerbait, baizik eta gizarte honi ekarpen izugarria egiten diozuelako.
Eskerrik asko ere, gure herriko eta eskualdeko ikastetxe publikoetako komunitateari, urte osoan zehar eta gaurko egunean ere emandako laguntzagatik.
Eskerrak ere eman nahi dizkiot ere EHIGEri, gure herria aukeratu izanagatik festa honetarako. Eskerrik asko ere egiten duzuen lan guztiarengatik.
Mila esker bihotz bihotzez eta disfrutatu gaurko jaiaz, merezi duzue eta.