Giza Eskubideen VI. jardunaldiak

Irudia: Maite Rosende

Muga ikus(ezinak) izenburupean ospatuko dira abenduaren 9tik 19ra.

Aurtengo gaia mugimendu askatasunerako eskubidea izango da.

Ekintza guztiak doakoak izango dira baina, edukiera neurriak betetzeko, sarrerak hartu beharko dira, hitzaldirako, filmerako, film laburren emanaldirako eta antzerkirako, dela BIBE bidez edota dela Niessen Kulturguneko harreran.

Eskertu nahiko genieke jardunaldietan edukiz eta interes handiz parte hartu duten guztiei.

Edizio honetako gaiari lotutako abestia osatu zen:

Migrantearen kanta:

Egitaraua

Erakusketa:

Abenduak 9 – abenduak 19

Erakusketa: Zutik, hautsaren eta hondarraren artean

Nuria Gonzalezek ateratako argazkiak ikusgai izango dira. Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsaren aldeko borroka osatzen duten pertsonak banaka, antolaketan edo komunitatean ikusarazten ditu.

Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du behin eta berriz, nazioarteak oraindik ere ez du erantzunik ematen. Ondorioz, garrantzitsua da gazteek hezkuntzarako eta eraginerako dituzten gaitasunak garatzea, bizi duten errealitateaz jabetzeko eta aldatzeko.

Antzerkia

Abenduak 9, 18:30

Antzerkia: Los caminos de la vida

Arteako migratzaile/errefuxiatu etxean bizi diren jatorri desberdineko hiru emakumeek euren bizi-istorioak lehen pertsonan kontatuko dituzte. Gidoia eta obran agertzen diren dantzak haiek sortu dituzte eta musikak ere haiek hautatu dituzte. Hiru emakume ahaldunduek haien sorterritik abiatuta egungo bizilekuraino egindakoko bidearen kontakizuna eszenatokira ekarriko digute.

Antzerkiaren ostean Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kideek solasaldian parte hartuko dute.

Informazio gehiago, hemen.

Film laburren emanaldia

Abenduak 10, 10:00

Film laburren emanaldia

Emaús Gizarte Fundazioak eta Koldo Mitxelena Institutuko gazte talde batek etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko sentsibilizazio prozesu batean parte hartu osteko istorioak baliatuta 3 film labur ikusgai izango dira.

Koldo Mitxelena institutuko areto nagusian

Hitzaldia

Abenduak 10, 18:30

Hitzaldia: Mugan

Parte hartuko duten hizlariak lau izango dira. Montse Sanchezek, Caminando Fronteras eragiletik, hain juxtu, “La Vida en la Necrofronteras” txostena landuko du. Mohcen Hammanek Algecirasetik, el saladillo elkartetik, harrera politikak, egungo pandemia egoera nahiz sentsibilizaziorako Tanger hiritik landuriko proiektu baten esperientzia hurbilduko ditu. Zaporeak elkarteako eta Salvamento Marítimo Humanitarioko kide banak hurbileko eragileak diren aldetik, mugan diharduten proiektuak eta egungo testuingurua agertuko dizkigute.

Niessen Kulturgunea

Film-proiekzioa

Abenduak 11, 18:30

Film-proiekzioa: Hamada

Eloy Domínguez Serén zuzendariak bizitasuna eta umorea baliatu ditu , Hamada filmean Saharako basamortu harritsuaren erdian kokatzen den errefuxiatu-kanpamentu batean bizi den gazte-talde baten erretratu ohiz kanpokoa egiteko. Lagunek sormenaren eta dibertimenduaren ahalmena baliatzen dute inguruko errealitatea salatzeko eta kanpamentuaren mugetatik haratago iristeko.

Trailerra ikusi.

Saharar Delegaritza Euskadiko delegatua den M.Liman Mohamed Alik solasaldian parte hartuko du. Jatorrizko bertsioan emango da, euskarazko azpitituluekin.

Niessen Kulturgunea

Ekitaldia

Abenduak 12

Ekitaldia: Harresirik gabeko lurrak eta urak

“Giza eskubideak orain, guztientzat” izenburupean, Zumardian kokatua dagoen Migrantea eskulturari plaka bat eta argiteria jarriko zaizkio. Plakako olerkia Oscar Mansok sortu du, eta Idoia Hernandezekin batera, 2Bat taldeko kide diren aldetik, musikarekin eta olerkiekin giza eskubideen aldeko memoria eta aitortza sortuko dute. “Migrantea” eskultura Alvaro Ledesma artistak sortu zuen Migranteen alde 2018an.

Zumardia