dasdfafda

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean deklaratzen diren artikulu guztietatik, hain justu 13. artikulua, zirkulazio-askatasuna defendatzen duena, gehien urratzen direnetakoa da, zalantzarik gabe. Gatazka belikoak, pobrezia, klima-aldaketa… ugariak dira pertsonak haienaz besteko herrialdeetara migratzera bultzatzen dituzten arrazoiak, baina bakarra da lortu nahi duten helmuga: bizitza hobeagoa.

Baina kasu gehienetan, hori bilatzeko bidean, hamaika semaforo gorrirekin egiten dute topo, eta hortik datozkie traba burokratikoak, pobrezia, lan-prekarietatea, arraza- eta klase-diskriminazioa eta, kasurik txarrenean, baita heriotza ere; horregatik, errealitate hori salatu eta ikusarazi nahi izan dugu, Niessen plazan Maite Rosende artistak sortutako ilustrazio bat erakutsiz, hain zuzen ere, artikulu horren eta errealitatearen arteko kontraesana islatzen duena.

Baina, ezbairik gabe, ez da hori urratzen den eskubide bakarra, eta, ondorioz, Errenteriako Udalaren Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuak antolatu duen Jardunaldien VIII. edizioan beste urraketa batzuk ere islatu nahi izan ditugu, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen egunean, hasiko den programa zabal baten bidez. Hasierako jarduera zuzenean lotuta dago Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I. Jaialdiarekin, zinemaldiko hainbat sari banatuko baitira bertan. Programak hurrengo astean jarraituko du, hainbat jarduerarekin, eta, horien artean, antzerki-diziplina nabarmendu eta agertokira igo nahi izan dugu, ahalduntzeko eta gizartea eraldatzeko duen gaitasunagatik, besteak beste. Gainera, aurten bereziki, publiko guztiei zuzendutako programa bat eskaini nahi izan dugu, beharrezko ikusten baitugu justizia sozialarekiko eta giza eskubideekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa gutako bakoitzarengan egotea. Hartara, helduei zein txikienei zuzendutako jarduerak eskainiko ditugu, adin guztietatik balio horietan hezteko, eta elkarrekin ibil gaitezen Giza Eskubideen bidetik.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bideo bidez ere ikus daiteke:

Egitaraua

Abenduaren 5etik abenduaren 16ra
Begiradak: bidaia magikoa Afrikaren bihotzera – Erakusketa
[ + ]

Ordua: 17:00 -20:00

Lekua: Xenpelar Etxea

Erakusketa honen bidez, Etiopia Utopia Fundazioak sentsibilizazio-proposamen bat egiten du, Etiopiako hainbat eskualdetatik etorritako pertsonen bizitza ikusarazi nahi duena, haien egunerokotasuna eta bizimoduak erakutsiz. Nuria Faig sortzailearen eskutik, “Begiradak” erakusketak bidaia magiko bat eskaintzen du Afrikaren bihotzera, mundu desberdin eta misteriotsuan murgiltzera gonbidatzen gaituen argazki-bilduma bat erakutsiz.

Erakusketaren dosierra jaitsi (Gazteleraz)

Erakusketaren inaugurazioa egingo da abenduaren 5ean izango da, astelehena, 17:00etan.

Abenduaren 10a, larunbata
Giza Eskubideen eguna – Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren lehenengo jaialdiaren sari banaketa

[ + ]

Ordua: 18:00

Lekua: Niessen Kulturgunea

Errenteriako Giza Eskubideen zinema dokumentalaren Iº Jaialdiaren irabazleei sariak banatuko zaizkie ekitaldi berezi baten bidez. Giza eskubideak ikus-entzunezkoen bidez defendatzea eta ikusaraztea helburu izan duen zinemaldia izan da.

Sariak:

  • Juanmi Gutiérrez Laborategiko Sari Nagusia
  • Aipamen bereziaren Saria
  • Ikusleen Ion Arretxe Saria

Zinema dokumental jaialdiaren informazio guztia hemen.
*Doako sarrera.

Abenduaren 12a, astelehena
Mustafá está en el rellano – antzerki foroa + atarian
[ + ]

Ordua: 19:00

Lekua: Niessen Kulturgunea

Sinopsia: Auzo-komunitate batean denei eragiten dien arazo bat aurkitzen dugu. Bizikidetza ohikoa den arren, interes jakin batzuen aurrean gatazkak sortzen dira, eta aurreiritziz zein estereotipoz betetako jarrerak azaleratzen joango dira “bestearekiko”. Jarrera horiek oztopo komunikatiboa eragiteaz gain, arrakala sortuko dute eta ezinezko bihurtuko da irtenbide bateratua aurkitzea. Konpainiaren filosofiari jarraiki, ikusleen parte hartzea sustatuz, agertokian proposaturiko gatazkari, irtenbide kolektibo bat eman nahi zaio.Antzerki konpainia“Forn de teatre Pa’tothom” antzerki konpainiak zapalduaren antzerkiaren bidez ahalduntzea lantzen du. Tresna bat da hori, sistema baztertzaile eta zapaltzaile batean bizi garela oinarri hartuta, antzerkiaren bidez topagune bat sortzeko, halako egoerek irudikatzen dituzten errealitateak azaltzeko alde batetik, eta haien analisia ahalbidetzeko, bestetik.

Antzezlanaren dosierra hemen.

*Doako sarrera.

Abenduaren 13a, asteartea
Errenteriako Giza Eskubideen I. Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sarituen emanaldia

[ + ]

Ordua: 19:00 – 20:00

Lekua: Niessen Zinemak

Jaialdiko film labur dokumental irabazleak proiektatuko dira.

Zinema dokumental jaialdiaren informazio guztia hemen.
*Doako sarrera.

Abenduaren 14a, osteguna
Aporofobia STOP – antzezlana + atarian
[ + ]

Ordua: 19:00
Lekua: Niessen Kulturgunea

Sinopsia

Obrak pobrezia, etxegabetasun edo egoera ekonomiko zaurgarrian dauden pertsonek bizi duten errealitatea ikusarazi eta haienganako gorroto-delitua salatu nahi du: aporofobia. Errealitate hau bizi duten pertsonen eskutik sortutako eta antzeztutako lana da, hain zuzen ere, beraiekin egindako prozesu baten emaitza.

Antzerki konpainia:

“ADOS Teatroa” antzerki konpainiak arte eszenikoen bidez giza eskubideen inguruan hausnartzen du. Horretarako, eremuan profesionalak diren kideen (aktoreak, dantzariak, teknikariak) lankidetza baliatzen du bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiteko. Horrela, prozesu baten bidez, eremu ezberdinetako kideen elkarlana sustatuz, ikuskizun bat sortzen dute, obra bat sortzen dute, gidoitik eszenaratzera.

Antzezlanaren dosierra hemen.

*Doako sarrera.

Abenduaren 15a, ostirala
Txori Urdina – liburu irakurketa
[ + ]

Ordua: 18:00
Lekua: Sala Reina

Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietako asko isolamenduan eta FIES artxiboan sailkatuta. Bere testigantza espetxe-sistema salatzeko ariketa bat da, errealitatearen gordintasunetik, baina baita umoretik ere.

Bizipen horiek jasotzen dituen liburuaren irakurketa egingo da Sare-ren eskutik. Zigor Olabarria egilea eta Gorka Lazkano, Santi Cobosen laguna, egongo dira bertan.

Edukiera bete arte.

Abenduaren 17a, larunbata
Urpekakariak – Haurrei zuzenduriko bertsolaritza antzezlana
[ + ]

Ordua: 11:00
Lekua: Lekuona Fabrika (Plaza berdea)

Galtzerdi eta Leotardo, igerilekuan elkartu diren bi lagun, uretan murgilduko dira beren gorputzekin eta gainerakoenekin topo egingo duten mundu batean, eta aniztasunari, sexualitateari, rolei eta abarri buruz gogoeta egitera eramango gaituzte sotilki eta umorez.

*Doako sarrera.

*Ikuskizunetarako doako sarrerak hemen eskuratu beharko dira, abenduaren 5etik aurrera:

Programazioaren kartela PDF-n.