Aurten, bederatzigarren urtez jarraian, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Eguna aldarrikatu nahi du Udalak, eta horretarako jarduera ugariz osatutako egitarau zabala eskainiko die herritar guztiei abenduaren 9tik 16ra (jarduera artistikoak, antzerkiak, erakusketa, solasaldiak, tailerrak eta abar).

1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen, eta, bertan pertsona guztientzako giza eskubide unibertsalak aldarrikatu zituen dokumentua sortu eta adostu bazen ere, egiaz eskubide horiek arriskuan daude, praktikan ez dira guztionak, eta gaur egun jende asko ari da lanean horiek berreskuratzeko.

Horregatik, Maite Rosende margolariak, jardunaldietako irudia egin duen artistak, ondo islatu du nola eramango gaituen edizio honek horren guztiaren inguruan gogoeta egitera, lurra mugitu eta geure eskuekin lantzera, denon artean ametsetako lurra ereiteko.

Aurtengo protagonistak izango dira, besteak beste, landa-inguruneko emakume indigenak, migrazio-prozesuak bizi eta horien ondorioak pairatzen dituzten pertsonak, pobrezia eta kale-egoera bizi duten kolektiboak eta mundu mailan hainbat herrialdetan lankidetzan aritzen diren eragileak. Haien eskubideak aldarrikatu eta eskubideon urraketak salatzea izango dugu jomuga, diziplina artistiko anitzen bitartez, baita artista eta gonbidatu bereziekin ere.

Horien artean da Eva Mena muralista, eta Aralar plazan egin duen muralean hurrengoa islatu nahi izan duena: emakumeen eskubideen aldeko borroka hainbat lurraldetan, eta bakearen, elkartasunaren eta herrien arteko batasunaren aldeko mezuaren aldarrikapena (BLBren eskutik).

Egitaraua

Abenduaren 9tik 16ra, astelehenetik larunbatera
Emakumeen erabakia: Guatemala – Erakusketa, aurkezpena eta solasaldia
[ + ]

Ordua: 17:00 -20:00

Lekua: Xenpelar Etxea

Hizkuntza: Eus / Es

*Sarrera irekia

“Emakumeen erabakia: Guatemala” argazki erakusketak Guatemalako emakume indigenek haien komunitatean egiten duten antolaketa eta jabekuntza lana eta lidergo prozesua islatzen du.

Erakusketaren aurkezpena abenduaren 12an izango da, asteartea, 18:00etan, Xenpelar Etxean, eta Idily Mérida Martínez-ekin solasteko aukera izango dugu bertan.

Idily Mérida Martínez, Guatemalako emakume indigena huehueteka da. Unibertsitateko karrera Quetzaltenango hirian amaitu zuenean, 2014an, Bilbora joan zen. Han, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko maisutza ikasi zuen, eta, orain, genero-berdintasunaren defentsan dihardu.

Antolatzailea: Bakerako Lankidetza Batzarraren – BLB/ACPP – GKE

Abenduaren 9a, larunbata
Ubuntu – Dantza tailerra

[ + ]

Ordua: 11:00 – 12:00

Lekua: Koldo Mitxelena patioa

Hizkuntza: Es

*Sarrera irekia

Gaur egungo Afro dantza modernoen inguruko dantza topaketa. Ubuntu: ni naiz, gu garelako, komunitatean partekatzeko eta gozatzeko gunea.

Adina: 6 urtetik aurrera.

Antolatzailea: Emanbira Elkartea

Abenduaren 10a, igandeaGiza eskubideen eguna

El sueño es vida – Antzezlana + Atarian
[ + ]

Ordua: 19:00 – 19:45

Lekua: Niessen Kulturgunea

Hizkuntza: Eu/Es

*Doako sarrera behar da

Eskuratu hemen edo Lekuona Fabrikan

Sinopsia

Thimbo Samb aktore protagonista senegaldarrak, perspektiba aldatu beharra iradokitzeko, bere bizitzan oinarrituta azalduko du migrazio esperientziaren historia, denon historia, hain zuzen ere.

Ondoren solasaldia artistarekin (Atarian).

Antzerki konpainia:
“Teatro sin papeles” antzerki konpainia 2018an sortu zen, eta migrazioarekin lotutako bizitza ibilbideak dituzten aktoreek osatzen dute. Espainiara migratu zuten aktoreen historietan, ibilbideetan eta esperientzietan oinarritutako antzezlanak egiten dituzte.

Sortu zenetik, hainbat emanaldi aktibatu ditu bere errealitate hurbilarekin lotutako kultura-espazioetan, hala nola Teatro del Barrio (Lavapiés, Madril) eta Ateneu del Raval (Bartzelona).

Zuzendaria: Moisés Mato

Desgargatu antzezlanaren dosierra hemen.

Abenduaren 11a, astelehena

Antilletako itsasoetatik – Ipuin kontaketa

[ + ]

Ordua: 17:30 – 18:30

Lekua: Lekuona Fabrika – Plaza berdea (1. solairua)

Hizkuntza: Eus

*Doako sarrera behar da

Eskuratu hemen edo Lekuona Fabrikan

Ipuin kontaketa honen bitartez, neska-mutilak mundu mitologiko batean sartuko dira istorio eta kondairen bitartez, eta haietxek izango dira protagonista. Jolas, musika eta eskulanen bidez ipuinetako pertsonaiengana hurbilduko gara.

5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Antolatzailea: Emanbira Elkartea

Abenduaren 12a, asteartea

Etxerik gabe, kalez kale

Laburmetrail emanaldia eta solasaldia
[ + ]

Ordua: 10:00 – 12:00

Lekua: Xenpelar Etxea (1. solairua)

Hizkuntza: Eus

*Sarrera irekia

Nola iritsi daiteke pertsona bat kale egoeran egotera? Koldo Mitxelenako 4. DBHko ikasleek sortutako film laburren proiekzioa, Emaús Gizarte Fundazioak kudeatzen dituen zerbitzuetako pertsona batzuen historiak ezagutu ondoren.

Antolatzailea: Emaús Gizarte Fundazioa

Abenduaren 13a, asteazkena

Errenteria munduan – solasaldia
[ + ]

Ordua: 18:00 – 19:00

Lekua: Xenpelar Etxea

Hizkuntza: Eus

* Sarrera irekia

Munduan zehar hainbat herrialdetan proiektuak burutzen ari diren eta Errenteriako Udalak diruz lagundu dituen GGKE, GKE eta elkarteen arteko solasaldia, lankidetza arloko erronka eta indarguneen inguruan.

Parte-hartzaileak:

  • Bakerako Lankidetza Batzarrea (BLB/ACPP)
  • Abay Etiopía
  • Asociación Amor Sin Barreras
  • Derandein Fundazioa
  • Enraiza Derechos
  • Fundación Proclade Yanapay
  • Gipuzkoako Oscar Romero Solidaritza Batzordea
  • Helduak Elkartea
  • Lankidetzarako Ingeniaritza (ICLI)
  • Nazioarteko Elkartasuna

Dinamizatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Abenduaren 14a, osteguna

Errenteriako Giza Eskubideen zinema dokumentalaren II. Jaialdiaren irabazleen proiekzioa
[ + ]

Ordua: 19:00 – 20:00

Lekua: Niessen Zinemak

Hizkuntza: Eus / Es

*Doako sarrera behar da

Eskuratu hemen edo Lekuona Fabrikan

II. Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdian sarituak izan diren laburmetrailen proiekzioak:

  • Juanmi Gutiérrez Laborategiko Sari Nagusia:
    • La Rotonda (Carmen Tortosa): Bader eta Yunes etorkin marokoarrak dira eta kokaleku batean bizi dira, Almeriako kostaldeko auzo turistiko batera doan errepide baten biribilgune baten ondoan. Beren egunerokotasuna erakutsiko digute. Inork ez ditu ikusten.
  • Aipamen Berezia:
    • Acuatenientes (Andrés Gil; Michael Avila): Kolonbia iparraldean, bananondoen aborantzan eta olio-palman oinarritutako ekonomia duen udalerri bat dago. Landaketa horiek lur-jabe handienak dira, eta haiek jabetzen dira uraz, hainbat herri erabat lehor utzita.
  • Ikusleen Ion Arretxe Saria
    • Agur artzai (Julien Zubiete): Julen Gorbeiako azken artzainetako batengana hurbiltzen da, amaitzen ari den bizimodu bat erretratatu nahian. Biek elkarrekin pasatzen duten denboran, iraganeko ateak irekitzen dira, atzean zer geratu den ikusteko.

Jaialdiaren informazio guztia hemen.

Antolatzailea: Ozzinema Elkartea

Abenduaren 15a, ostirala

Ametsen bidean – Solasaldia eta liburu aurkezpena
[ + ]

Ordua: 18:00 – 19:00

Lekua: Lekuona Fabrika – Plaza horia (2. solairua)

Hizkuntza: Es

*Sarrera irekia

Junior Baba Fotso Toukam idazlearekin solasaldia Afrikako hainbat herrialdetan zehar Euskal Herriraino egindako bideari buruz, eta Sur le chemin de ses rêves liburuaren aurkezpena; berak idatzitako liburu da eta zeharkaldi hura deskribatzen du.

Dinamizatzailea: Sihara Nuño

Abenduaren 16a, larunbata

Inor ez dago urrun
– Kaleko antzezlana
[ + ]

Ordua:

1. saioa: 18:00 – 18:30

2. saioa: 19:00 – 19:30

Lekua: Herriko plaza (Euria egiten badu Koldo Mitxelena patioa)

Hizkuntza: Es

*Sarrera irekia

Sinopsia

Aporofobiaren fenomenoari buruzko performancea kalean, arte eszenikoetako eta plastikoetako profesionalek eta pobrezian edo etxerik gabe dauden pertsonek sortua.

Jardunaldien aurreko edizioan aurkeztutako “Aporofobia STOP” lanaren jarraipena da, hain zuzen ere.

Antzerki konpainia

ADOS Teatroa antzerki konpainiak arte eszenikoen bidez giza eskubideen inguruan hausnartzen du. Horretarako, eremuan profesionalak diren kideen (aktoreak, dantzariak, teknikariak) lankidetza baliatzen du bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiteko. Horrela, prozesu baten bidez, eremu ezberdinetako kideen elkarlana sustatuz, ikuskizun bat sortzen dute, obra bat sortzen dute, gidoitik eszenaratzera.

Ekoizpena: Bidebitarte Kooperatiba eta Ados Teatroa

Zuzendaritza eszenikoa: Garbi Losada

Proiektuaren diseinua: José Antonio Vitoria

Deskargatu antzezlanaren dosierra hemen.

Deskargatu jardunaldien programa osoa hemen.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin: 943 44 95 96 / Watsapp: 662 944 626