#herribirusa, Mendi Urruzunoren erakusketa

 

Kutsatzen dira gaitzak, minak eta birusak, baina kutsatzen dira pozak, elkartasuna, lankidetza, eta zaintza ere. Minean herri izan gara; balkoiak eta leihoak plaza bihurtu ditugu, birusari komunitate izurriz erantzun diogu; haurrei, zaharrei, hango eta hemengo herrikideei nor izateko aukera eman diegu; trazatu dugu izan nahi dugunaren bidea, ez baita atzokoa herri honen nortasun kolektiboa.

Naizenaren eta garenaren arteko zubi ikusezina zeharkatu dugu elkar zaintzeko, elikatzeko. Maskarak jantzi behar izan ditugu baina gure aurpegia erakutsi dugu.

Distantzia luzeetan, ausentzietan, hitz berrietan nabigatzen ikasi dugu, anabasaren erdian galdera berriak egin ditugu. Gure herriko kaleek zeharkatu gaituzte gu, nahita itxi ditugu begiak deserosotasunarekin esperimentatzeko, haurrek ireki ditzagun esan diguten arte.

Urruntzeak gerturatu gaitu
Hustasunak bete
Minak herri gisa hazi
Herribirus ederrago egin

Informazioa gehiago:

Datak: 2020ko abuztuaren 1etik irailaren 13ra

Kokagunea: Erdialdea + Iztieta