Egitaraua

  • 15:00 Sorgintxulo kalean zehar Gamon ikastetxeko kadereroen desfilea.
  • Ondoren, ikastetxeko patioan pregoia eta dantza.
    Antolatzailea: Gamon Ikastetxea

  • KALDEREROAK
  • 19:30 Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin.Antolatzailea: Arditurri Alabergako Auzo Elkartea.
    Ibilbidea: Alabergako plazatik irten, Biteri, Biteri-txiki, Gamon Zumardia, Herriko Enparantza (kanpamentua jartzeko), Madalena, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alabergako plaza.
  • Antolatzailea: Arditurri Alabergako Auzo Elkartea.

  • KALDERERO TXIKIAK
  • 11:00Kalderero Txikien Konpartsa, Pasai txaranga eta Telleri-Alde abesbatzarekin.
    Ibilbidea: Telleri Alde Ikastetxea, Bittor Idiazabal, Ikutza Kontsarioa, Biteri, Biteri Txiki, Gamon Zumardia (geldialdia), Santa Klara, Gabierrota pasealekua, Zaharren egoitza (geldialdia eta tenorearen saioa), Gabierrota pasealekua, Santa Klara, Erdiko kalea, Herriko Plaza (geldialdia, tenorearen saioa eta udal txistularien banda), Madalen kalea, Xenpelar, Morrongilleta eta Koldo Mitxelena plaza (geldialdia, tenorearen saioa eta ibilbidearen amaiera). Antolatzailea: Telleri Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea
  • 12:30 Herriko plaza. Kaldereroen Kanpaldia, Udal txistularien Bandarekin.

  • OSTEGUN GIZENA
  • 6:00 Erdialdeko kaleetan zehar. Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 16:45 San Markosene. Danza-rinen saioa.
  • 17:30-19:00 Foru plaza, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza eta Diputazio plaza. Aurpegia margotzeko tailerrak haurrentzat.
  • 18:00-20:00 Herriko kaleetan zehar. Lagunak txaranga
  • 19:00 Herriko plaza Haurraren Azeri Dantza. Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskola
  • 19:00 Herriko kaleetan zehar. Azeri Dantza | Ibilbidea: Juan de Olazabal, Biteri, Xabier Olaskoaga plaza, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea, Zumardiaeta Herriko plaza.Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea
  • 20:00 Herriko plaza. Inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia: Azeriko lagunak Udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko.
  • Jarraian, Herriko plazan Azeri Dantza
  • Ondoren, erdiguneko kaleetan zehar. Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak txaranga

  • OSTIRAL ARGALA
  • 6:00 Etxeberrieta, Iztieta eta Alberga Behealdea. Txistularien Udal Bandaren diana joko du.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar. Inauteri jaiaren desfilea. Gaia: Musikalak. Ibilbidea: Pilotarien kalea (Biteri eskola)- Galizia errotonda – Donostia kalea – Alabergako errotonda – Biteri kalea – Xenpelar kalea – Foru enparantza – Madalen kalea – Herriko enparantza – Zumardia – Nafarroa etorbidea. Antolatzailea: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.
  • 14:45 Inauteridesfilea. Gaia: Euskal Inauteriak. Ibilbidea: Bizarain ikastola (Beraun eraikina), Crisostomo Arriaga, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Pablo Sorozabal enparantza, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola. Antolatzailea: Bizarain ikastola.
  • 15:30 Erdialdeko kaleetan zehar. Inauteri desfilea. Gaia: Lantzeko inauterik. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo kalea, Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri kalea, Gamon Zumardia. Antolatzailea: Orereta Ikastola
  • 18:00 Erdialdeko kaleetan zehar. “Euskal inauteria” desfilea Antolatzailea: Errenteria MusikalUdal Musika eta Dantza Eskola.
  • 19:30 Erdialdeko kaleetan zehar. “ Magiapoteoa” kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30 Galtzarabordako Udal Kiroldegia. Konpartsen aurkezpena: Eureka, Alaia, Telleri ikastetxeko IGE, Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkartea, Boveda, Showtime, Furius, Odissey, Euforia eta Mystic.

  • LARUNBAT INAUTERIA
  • 12:00 Herriko kaleetan zehar. Familiak dantzan jartzeko, Oarsoirriak txarangada. Ibilbidea: Merkatuzar, Foru plaza (geldialdia), Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria de Lezo kalea, Madalena kalea, Herriko plaza (geldialdia), Gamon Zumardia (geldialdia). Antolatzailea: Oarsoirriak
  • 14:00 Merkatuzar. Herri bazkaria. Bazkalostea girotzeko, Azeriko lagunen Musikala.
  • 17:00 Herriko kaleetan zehar. Buruhandiak eta erraldoiak
  • 17:30 Herriko kaleetan zehar. Deiadar txaranga
  • 18:00 Herriko Plaza “Musikalen Inauteria” Photocalla
  • 18:30 Erdiguneko kaleetan zehar. Konpartsen desfilea: Danza-rin, Club jubilados de Errenteria, Telleri, Alaia eta Activadance. Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 20:15 Herriko kaleetan zehar. Herriko plazatik abiatuta. Batukada Zo-zongo perkusio taldearekin.
  • 23:00 Zumardia. Kontzertua: The Sparteens

  • IGANDE INAUTERIA
  • 6:00 Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga. Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 12:00 Erdigunekokaleetan zehar. Konpartsen desfilea:, Eureka, Alaia, Intxaur-Txiki, Show Time, Boveda, Errenteriako Jubilatuen elkartea, Danza-rin, Telleri Ikastetxeko IGE, Furius, Odissey, Euforia, Activadance eta Mystic. Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 17:30 Zumardian. Txantxariak,familia giroko musika ikuskizuna.

  • TXIKIEN EGUNA
  • 6:00 Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota. Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 11:30 Niessen Kurlturgunea Go!azen pelikularen emanaldia
  • 17:00-19:00 High School musikalean oinarritutako Txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat.
    Antolatzaileak: Udal Ludotekak.

  • ASTEARTE INAUTERIA
  • 6:00 Erdigunea. Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 18:00 Herriko kaleetan zehar. Sardina Ehorzketa iragartzeko erretreta. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera.
    Antolatzailea: Amulleta Danborraren Kofradia.
  • 19:30 Herriko kaleetan zehar. Sardina ehorzketaren hileta-segizioa, Errenteriako musika kultur elkarteko bandak eta Amulleta danbor kofradiak lagunduta. Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza.
  • Jarraian, Herriko Plazan. Bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da. Antolatzailea: Ereintza Elkartea

  • IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
  • 11:30Edialdeko kaleetan zehar. Piñata Igandea: Iñudeen eta Artzaien desfilea. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, AlfonsoXI, Pelotari, Kapitainenea, Zumardia, Herriko plaza, Foru plaza, Xenpelar, Morronguilleta eta Koldo Mitxelena plaza. Euria eginez gero Koldo Mitxelena patioan izango da.
    Antolatzailea: Orereta Ikastola.

Taberna mozorrotuen lehiaketa

This poll is closed! Poll activity:
Start date 22-02-2017 23:59:59
End date 28-02-2017 23:59:59
Poll Results:
Tabernen arteko mozorro lehiaketa | Concurso de disfraces entre bares

Albisteak

    Herri bazkaria_kartela

    Larunbatean jarriko dira salgai inauterietako herri-bazkarirako tiketak

    Inauteriak | Kultura 2019-02-14 | 0

    Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: martxoaren 2an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren. Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Gainera, menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da 15 euroren truke. Tiketak […]

    Oarsoirriak_zirkuaren musikala

    Inauterietan herritarrak dantzan jarriko ditu Oarsoirriak taldeak Zirkuaren Musikalarekin

    Inauteriak | Kultura 2019-02-13 | 0

    Oarsorriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez,  OarsoIrriak Zirkuaren Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei.  Martxoaren 2an izango da hori. Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, ‘Gure Zirkua’ […]

    Iazko emanaldia herriko plazan

    Azeri Dantza ikasteko bigarren entsegu irekia ostegunean izango da

    Inauteriak | Kultura 2019-02-11 | 0

    Herritarrek Azeri Dantza ikas dezaten, entsegu irekiak antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak. Bigarren saioa ostegunean izango da, hilak 14, 20:00etan, Merkatuzarren. Urteak dira Ereintza Dantza Taldeak ematen diela hasiera Errenteriako inauteriei. Azeri dantzarekin herriko kaleak girotzen dituzte urtero eta Herriko Plazako emanaldiaren Inauteriei hasiera ematen zaio ostegun gizenez. Dantza “zirikatzailea eta dibertigarria” da azeri dantza, […]

    2015 azeri dantza

    Azeri Dantza ikasteko entseguak izango dira aurten ere

    Inauteriak | Kultura 2019-01-30 | 0

    Urte mordo bat dira Ereintza Dantza Taldeak Inauteriei hasiera emateko ardura bere gain hartu zuela. Azeri dantzarekin Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen dira eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie urtero-urtero ostegun gizenez. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi […]

    Sindi_mozorroa

    Zabalik da inauterietako tabernen arteko mozorro lehiaketan izena emateko epea

    Inauteriak | Kultura 2019-01-16 | 0

    Inauteriak direla eta, Errenteriako Udalak, Inauterietako batzordearen ekimenez, tabernen arteko mozorro lehiaketa antolatuko du bosgarren urtez. Pasa den azaroan egindako herri-galdeketan, datorren inauteria zirkuak jantziko duela erabaki zuten herritarrek eta, horixe izango da, lehiaketan parte hartu nahi dutenek ardatz hartu beharko duten gaia. Parte hartzeko, nahikoa da, Zu! Zure Udala zerbitzuan eskaera egitea otsailaren 8a […]

    Inauterietako gaiaren aurkezpena

    Zirku giroa ekarriko du 2019ko Errenteriako inauteriak

    Inauteriak | Kultura 2018-11-23 | 0

    Inauteriak festa haundi bihurtu nahi ditu Inauteri Batzordeak eta horregatik, aurten ere, lanean gogora ari dela adierazi zuten, atzo, hilak 22, prentsa aurrean: ‘Dagoeneko ezagunak zaizkigun Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi ditugu herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu’. Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dutela esan zuten eta […]

    Asteme-eta-Oilarqueen-h

    Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2019ko inauterietan?

    Inauteriak | Kultura 2018-11-02 | 4

    Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du. Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan. Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal […]

    Inauteriak 2018_larunbat inauteria (26)

    Inauteriak antolatzeko lehenengo bilera datorren ostegunean

    Inauteriak | Kultura 2018-10-18 | 0

    Errenterian antolatzen diren jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada handia eman die azken urteotan inauteriei, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Azken urteotako egitarauan proposamen berriak landu dituzte eta izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori dela eta, 2019ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo dute […]

    Inauteriak2018

    Inauterietako argazkiak herritarren eskura jarri ditu Herri Biziak

    Inauteriak | Kultura 2018-02-27 | 0

      Inauterietako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditu Herri Biziak, Kaldereroetatik hasi eta Inude eta artzainen desfilea arte. Guztiak Flickr-en jarrita daude, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea […]

    Albiste gehiago

#mememozorro lehiaketa

Aurtengo inauterietan zein mozorro jarriko duzu? “Musikalak” gaiak ez dizu pistarik ematen? Agian oraindik ez duzu argi…

#mememozorro bat egin ezazu orduan!!! Horretarako josten ikasi beharrik ez duzu 🙂 #mememozorro onenentzat sariak daude! Baita parte hartzaileentzako opariak ere!



inauteriak-02