Kutxa magikoa

Mundua hobetzeko proposamenak

Mundua apur bat pattal dago eta egoera hau aldatzeko OarsoIrriak taldeak haurrek eta familiek zer esateko asko dutela uste du: familien ahotsak, irudimena, egoera aldatzeko duten gogoa… Beraz, horra Ventana a la Diversidad kolektiboarekin elkarlanean egin duen proposamena.

KUTXA FAMILIAN v1.4 from Ventana a la Diversidad on Vimeo.

Marrazki batean eta minutu bateko iraupena duen audio batean, familiek kontatu beharko dute mundua hobetzeko zer opari eskatuko lioketen Mari Domingiri edo Olentzerori mundua hobetzeko; edo, eurek zein opari egingo luketen mundua hobetzeko.

TUTORIAL KUTXA v.1.4 from Ventana a la Diversidad on Vimeo.

Paperean egindako marrazkia Kutxa Magikoaren bitartez marraztu beharko da eta www.11etxekolore.net/kutxamagikoa web orrian dagoen formularioaren bidez bidali. Ondoren, jasotako materialarekin marrazki bizidunak sortuko dituzte antolatzaileek. Ekarpenak Kultur Malutak ekimenaren web orrian jarriko dituzte ikusgai bertatik mundura zabaltzeko.

Kutxa Magikoa eraikitzeko beharrezkoa den materiala auzolanean bildu da Xenpelar Kultur denda, Orereta Ikastola, Telleri-alde ikastetxea, Koldo Mitxelena Herri ikastetxea, Hostoak paper denda eta Lau Haizetara elkarteari esker. Familek abenduaren 11tik aurrera izango dute Xenpelar Kultur dendan eskuragarri doan. Familia bakoitzak gehienez pack bat jaso ahalko du.