
248 PCR proba negatibo eta 4 positibo Jasokundearen Parrokian ospatutako hileta-elizkizunaren ondorioz egindako baheketan
Atzo osteguna, abenduak 31, Osakidetzak PCR probak egiteko dispositiboa antolatu zuen Reina Aretoan 09:00 – 14:00 ordu tartean. Bertan joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Jasokundearen parrokiako hileta-elizkizunera joan ziren pertsonei egin zitzaizkien probak. Gaur Osakidetzak publiko egin ditu baheketaren datu ofizialak hauek direlarik emaitzak: 252 proba behin betikoak. 248 proba negatibo. 4 proba […]

Oiartzo Ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu da
Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 92 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zaie Oiartzo batxilergo-ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu zen abenduaren 23 ilunabarrean Niessen aretoan; aurten COVID-19agatik, ikasleekin bakarrik, irakasle eta familiarik gabe. Oiartzo Ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari, iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak emanez, etorriko direnei ongietorria eginez, irakasle eta langile taldea eskertuz […]

Osakidetzak PCR probak egitera joateko deitu ditu abenduaren 22an, 19:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak
Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu diote PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Asuntzion parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, abenduak 30, 10:00etatik aurrera; edo bihar, abenduak 31, eguerdiko 12:00ak baino lehen; edo […]

Abenduaren 19an Andra Mari abesbatzaren kontzertura joan ziren ikusle-entzuleen artean ez dago agerraldirik
Joan den astean Osasun Sailak eta Osakidetzak abenduaren 19an Andra Mariren kontzertuan izan ziren pertsonei eskatu zieten PCR proba egitera joateko, abesbatzako kideen artean izandako agerraldi baten ondorioz. Probak larunbatean egin zituzten, hilak 26, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie ikusle-entzule egon zirenei, baheketaren aurrean emandako erantzunarengatik eta erakutsitako ardurarengatik. Halaber, Udalak eskerrak eman dizkie […]

Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea, zabalik
Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2020ko 3. HIRUHILEKOari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen arabera. […]

‘Errenteriako uzta’, bertako produktuak eta ekoizleak ezagutarazteko kanpaina
Kanpainaren helburua udalerrian ekoizten dela ikusaraztea da, bertako produktuak eta ekoizleak ezagutaraztea eta euren salmenta herrian indartzea. Covid-19aren ostean ekonomia sustatzeko Talka- eta Suspertze-Planaren baitan martxan jarri zen BIZI Errenteria egitasmoan kokatzen da kanpaina. Hiru helburu nagusirekin jarri zuen abian Errenteriako Udalak Bizi Errenteria egitasmoa: Errenterianko biztanleek bertako aukerak hobetsiz tokiko ekonomia-eredua balioestea, ekonomia zirkularra […]

Udalak ehiza-uxaldien eremuak seinaleztatu ditzala eskatu dio Foru Aldundiari
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 2020ko abenduaren 19aren eta 2021eko martxoaren 27aren artean, ehiza larriko uxaldi ugari baimendu ditu. Hauek Errenteriako 103. kuadrilla izenekoak burutuko ditu, ostegunetik igandera, basurdeak eta orkatzak ehizatuz, zinegetiko gisa hartutako baso-ugaztunak hain zuzen. Faunako 24 uxaldi hauek Aiako Harriko Natura-parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) gauzatuko dira, Errenteriako udalerrian. Ehiztari […]

Abenduaren 19an Andramariren kontzertuan izan zirenak deitu dituzte Covid probak egitera
Osakidetzak Errenteriako Udalari hurrengo oharra helarazi dio: INFORMAZIO-OHARRA Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu dio PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 19an, Fatimako Andre Mariaren parrokiara Andra Mari Abesbatzaren kontzertura joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin […]

Abenduaren 24ean, 25ean, 31ean eta urtarrilaren 1ean aparkatu ahal izango da Iztieta pasealekuan
Errenteriako udaltzaingoak baimena emango du Iztieta pasealekuan aparkatzeko abenduaren 24ko 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00eta. Zehazkiago, ibaiaren ondoan berariaz ezarri dute gunea eta behar bezala seinaleztatu dute. Oinezkoak etxadiaren ondoan pasatu ahal izango dira. Autoa aparkatuko dutenek bidegorria eta anbulategiko langileentzako erreserba errespetatu beharko dituzte. Abenduaren 31ko 18:00etatik, urtarrilaren leheneko 22:00etara gune horretan bertan aparkatzeko baimena […]