niessen afagi-h

Asteburuan Alzheimerrari buruzko hitzaldia eta kontzertua egongo dira AFAGI elkartearen alde

Kultura | Solidarioa 2019-03-13 | 0

Niessen Elkarteko, AFAGIko eta Easo Abesbatzako kideak Niessen Elkarteak, hainbat elkarteri laguntzeko helburuari jarraiki, bi ekimen antolatu ditu asteburu honetarako. Jarduera horiek AFAGIren (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) alde izango dira, eta haien helburua izango da gaixotasuna agerian jartzea zein haren inguruan kontzientziatzea. Lehenengo ekimena Koldo Aulestiak, AFAGIko lehendakariak, eta Jon […]

Continue Reading 0
flickr Inauteriak 2019

Inauterietako argazkiak herritarren eskura

Inauteriak | Kultura 2019-03-13 | 0

Inauterietako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditu Herri Biziak, Kaldereroetatik hasi eta Inude eta artzainen desfilea arte. Guztiak Flickr-en jarrita daude, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea […]

Continue Reading 0
Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, atzo emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Berdintasuna 2019-03-12 | 0

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du astelehenean, martxoaren 11n, Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. […]

Continue Reading 0
makina bat taupada

Altxorraren bila arituko dira ostiralean Lezon Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurrerapen gisa

Gazteria | Hezkuntza 2019-03-12 | 0

Ekainaren 2an Errenterian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitako aurretiko jarduerek aurrera darraite, eta datorren ostiralean, martxoak 15, Oarsoaldeko familiek Lezon izango dute hitzordua. “Altxorraren bila” jolas dibertigarria prestatu dute ostiralerako antolatzaileek. Bertaratzen direnek jolasean parte hartu ahal izango dute, eta ondoren mokadu bat jateko aukera ere izango dute. Hitzordua Lezo Herri Eskolan izango […]

Continue Reading 0
Paperezko bitxiak egiteko tailerra-h

Paperezko bitxiak egiteko tailerra egongo da datorren astean

Kultura 2019-03-12 | 0

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Agara Agirre bitxigileak, Habian! hazitegi kolaboratiboaren ekitaldien programaren barruan, paperezko bitxigintza tailerra antolatu dute martxoaren 21an arratsaldeko 16:00etan Torrekuan. Ikastaro honetan papera berrerabiliz bitxiak egiteko dauden aukerak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek. Paperezko bitxien mundura hurbilduko dira artista ezberdinen lanak ezagutuz. Teknika tubularra ere ezagutzeko aukera izango dute bertaratuak. Ondoren, teknika erraz […]

Continue Reading 0
Mila esker Kukai

Kukai Dantzak omenaldia jasoko du Errenterian

Kultura 2019-03-11 | 0

Bere ibilbide artistikoan eskuratutako lorpenenak direla eta, datorren martxoaren 20an, Errenteriak omenaldia egingo dio Kukai Dantzari. Ekitaldian dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko du parte. Baina horrez gain, errenteriarrek ere izango dute Kukaiko partaideei mezu bat bidaltzeko aukera. Horretarako, ‘Mila esker, Kukai’ lelopean txartel batzuk prestatu dira. Udalak gonbitea luzatu nahi die […]

Continue Reading 0
hezkuntza sistema eta segregazioa hitzaldia-h

Hezkuntza-sistema eta segregazioaren inguruko hitzaldia egongo da ostegunean

Hezkuntza 2019-03-11 | 0

Martxoaren 14ean Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformako hainbat kidek hitzaldia emango dute Reina aretoan. Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemaren eta segregazioaren inguruko gogoeta egingo dute bertan. Halaber, elkartearen lanaren nondik-norakoak eta euskal hezkuntza sisteman sare publikoaren tokia aldarrikatzeko gauzatzen duten lana azalduko dute. Hitzaldia martxoaren 14an izango da, 18:30ean, Reina aretoan.

Continue Reading 0
Iñude eta Artzaiak

Kalez kale ibiliko dira igandean Iñude eta Artzainak

Inauteriak | Kultura 2019-03-07 | 0

Aurten hogeita bigarrenez, Orereta Ikastolako Iñude eta Artzainen konpartsa datorren martxoaren 10ean, inauteri-igandearen osteko lehen igandean, aterako da herriko kaleetara. Koldo Mitxelena plazan ekingo zaio jaiari eguerdiko 12:00etan. Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, Alfonso XI, Pelotarien kalea, Kapitan Enea eta Viteri (txiki) kaleetan zehar Gamon Zumardira iritsiko da; eta han fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute. […]

Continue Reading 0