Lupa

Mikelazulo eta Banda Bat elkarteek LUPA aurkeztu dute

Kultura 2013-03-19 | 0

  Datorren astean ekingo zaio LUPA dokumentalen mostraren seigarren edizioari. Ekimena Errenteriako Mikelazulo eta Donostiako Banda Bat elkarteen arteko elkarlanaren emaitza da. Martxoaren 27tik 31ra egingo dute mostra eta bost egun hauetan zehar proiekzioak, otorduak, topaketak eta mahai-inguruak antolatu dituzte, dokumental zinemaren argiak bustita guztiak. Mostra Errenterian hasiko da, martxoaren 27an, Zintzilik Irratiaren historiari buruzko […]

Continue Reading 0

Beteranoen mailako Europako Atletismo Txapelketa Errenterian

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-03-18 | 0

2013ko martxoaren 19tik 24ra Donostian egingo da “EVACI 2013. IX. Beteranoen mailako Europako Atletismo Txapelketa”. Probak Europako atleta beterano onenak bilduko ditu, kirolak adinik ez duela frogatuz. Anoetako Belodromoa izango da proba horren eszenatoki nagusia, Donostiako Miniestadio eta Hipodromoarekin batera. Nolanahi ere, Errenteria izango da 5 km “Rutako Martxa”ko probak egiteko aukeratu den salbuespena. Izan […]

Continue Reading 0
10990eu

Errenteriako Udala “Planetaren ordua 2013” ekimenarekin bat

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Udal komunikabidea 2013-03-18 | 0

Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiten du, hain zuzen ere duela zazpi urtetik hona nazioarte mailan egiten ari den ekimenarekin. Mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da. Iaz, 2012an, 150 herrialdetako 7.000 hirik itzali zituzten monumentu nagusi […]

Continue Reading 0
Jai Batzordea

Herriko eragileen ordezkaritza zabala bildu zen Madalenetako Jai Batzordearen lehen bileran

Bidearen Bidean | Madalenak | Partehartzea | Udal komunikabidea 2013-03-18 | 0

Bigarren urtez ekin zaio Madalena herrikoi eta partehartzaileak antolatzeko, Udalak iaz martxan jarri zuen prozesu partehartzaileari. Ostiralean, hilaren 15, egin zen lehenengo bilera eta herriko 23 eragilek izan zuten ordekaritza bertan. Bertaratutakoak agurtzearekin batera, Irune Balentziaga Kultura Zinegotziak zera adierazi zuen: “Asmoa, iazko prozesu bera errepikatzea da; izan ere, 2012ko Madalenetan arrakasta handia izan zuten […]

Continue Reading 0
txistu

Udal Txistulari Bandaren emanaldiak, bihar

Auzoak | Kultura 2013-03-16 | 0

Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, bihar goizean, martxoaren 17, Iztieta auzoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu. Horrez gain, kontzertua ere eskainiko du 12:45etan Udaletxeko arkupetan,  txistularien errepertorioko ohiko doinuak eskainiz: kalejirak, dantzak, rapsodiak… Gehiago irakurri

Continue Reading 0
CARTEL. FINAL SOFBOL SALA CADETE. MARZO-13_559x768

Kadete mailako Emakumezkoen Areto Sofboleko Gipuzkoako Txapelketaren Finalak igandean

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-03-15 | 0

Datorren igandean, martxoaren 17an, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kadete mailako Emakumezkoen Areto Sofboleko Gipuzkoako Txapelketaren Finalak” jokatuko dira, Errenteriako Rentoks Klubak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua. Txapelketan, “Errenteriako Rentoks Kluba”rekin batera, Gipuzkoako gainerako talde hauek ere hartuko dute parte: “Orioko Bate Bizkorrak” (Orio) , “Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea”  (Lazkao-Ordizia) eta “Atletiko San Sebastián” (Donostia). Lehenengo […]

Continue Reading 0
Kartela

Gazteen Lokalen inguruko prozesu parte-hartzailearen lehen saioa

Bidearen Bidean | Gazteria | Partehartzea | Udal komunikabidea 2013-03-15 | 0

Udal Gazteria Sailak gogoratu nahi du, gaur, ostirala, hasiera emango zaiola Gazteen Lokal Alternatiboen inguruko prozesu parte-hartzaileari. Prozesuaren lehen saioa Torrekuan (Goiko kalea 5 – Jautarkol plaza) izango da, 17:00etan eta herriko gazte guztiei zuzenduta dago. Udalak herriko gazte guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera, euren iritzia ezinbestekoa da eta.

Continue Reading 0