P1040789

Santo Tomas azoka, munduaren akaberaren hasiera mundiala

Kategoria gabe 2012-12-17 | 0

Auzoetan egindakoak eta gero, ostiral honetan izango da San Tomaseko feria handia gure herrian. Lanean urteetan aritu den Santo Tomas Batzordeak halaxe aurkeztu du feria: Laster iritsiko zaigu mundu osoan zain gauden eguna. Munduaren akabera? Ez, Oreretako Santo Tomas azoka! Orereta ez ezik, Oarsoalde osoa eta baita Euskal Herri osoa eta mundu osoa ere egongo da […]

Continue Reading 0

Xenpelar, Chopin, Egaña eta bi arreba

Kategoria gabe 2012-12-16 | 0

Ikuskizun paregabea atzo Niessen Kulturunean eskaini zigutena Andoni Egaña eta Xabier Lizaso piano-jotzaileak. Agian historiako bi bertsolari handienak, Xenpelar eta Andoni Egaña, eta Chopin piano-jotzailea elkarrekin euren arrebei gorazarre egin zieten. Hemen atzoko saioko une bat ikusgai.  

Continue Reading 0
auzoak

“Auzoak” atala sortu dugu Herribizian

Kategoria gabe 2012-12-14 | 0

Auzoetako errealitateak gurean ere isla izan dezan, “Auzoak” atalari ekin diogu Herri Bizian, pantailaren eskuinaldean ikusiko duzuena. Bertan, auzoetako web orrialdeetan argitaratzen dituzten albisteak eta informazio guztia irakurri eta gozatu ahal izango duzue. Hasi baino ez gara egin, baina denborarekin auzo guztiak batzea espero dugu. Anima zaitezte denak!

Continue Reading 0
aurrekontuak2

2013ko aurrekontuen proposamenaren aurkezpen publikoa

Kategoria gabe 2012-12-13 | 0

Astelehen honetan, hilak 17, 18:30ean Merkatuzarren egingo du Errenteriako Udalaren Gobernuak 2013rako aurrekontuen proposamena. Bertako kideek adierazi dutenez, aurkezpenaren helburua “herritarrek egiten den proposamenaren berri zuzenean izatea ” da. Aurten, herritar askok parte hartu duten prozesu batean oinarritu dira aurrekontuak. Azalpen guztiak eta herritarren galdera guztiak erantzungo dituztela azaldu du Julen Mendoza alkateak. “Aurrekontuok parte hartze […]

Continue Reading 0
irugurutzeta

Belaunaldien arteko I. ibilaldia, larunbat honetan

Kategoria gabe 2012-12-13 | 0

Errenteriako jubilatu elkarteek belaunaldien arteko goizeko lehen irtenaldia antolatu dute, abenduaren 15ean (larunbata).Urte askotan antolatu izan dira goizeko irteerak, eta arrakasta handia izaten dute gure herriko jubilatu elkarteetako bazkideen artean.Horrelako jarduerek ariketa fisikoa egitea sustatzen dute, eta, baita gure inguru ezaguna ezagutzea ere. Oraingo honetan ekimenaren aldeko apustua da irtenaldi horietaz gozatzea ondoko pertsona gazteagoekin, […]

Continue Reading 0
mariasunlanda

III. Mariasun Landa sariak, Berdintasun Kontseiluak antolatuta

Kategoria gabe 2012-12-13 | 1

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hirugarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu. […]

Continue Reading 1

Tokiko Gobernu Batzarraren Ezohiko eta Presazko Bilkura ostiral honetan

Kategoria gabe 2012-12-12 | 0

Hau da abenduaren 14an, 08:00etan egingo den bilkuraren gai zerrenda: 1. Gobernu Batzarrak 2012ko azaroaren 16an eginiko aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Zergabilketako Agente Exekutibo lanpostua betetzeko lehiaketa espezifikoa deitzea. Deialdia arautuko duten oinarrien onespena. 3. Proposamena: “Mindara Elkartea” Elkarteen Udal Erregistroan inskribatzea.

Continue Reading 0
stopdesahucios

Udal Gobernuko zinegotziak Lorenarekin bat

Kategoria gabe 2012-12-12 | 0

Gaur “ Kaleratzeak STOP” plataformak Lorena gure herrikideari laguntzeko Kontzentrazioa egin du Kutxabank-eko egoitzaren aurrean, berehalako etxe kaleratze agindua izan baitezake. Elkarretaratze horretan Errenteriako Udalaren hainbat zinegotzi izan dira, kaltetutako pertsona horri beren elkartasuna erakusteko.

Continue Reading 0