xenpelar

Xenpelar omentzeko eskultura egiteko lehiaketa publikoa deitu du Udalak

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-03-27 | 0

Errenteriako Udalak, Errenterian 1835eko urtarrilaren 12an jaio zen Xenpelar bertsolaria omendu eta begirunea erakutsi nahi dio eta horretarako, bertsolaria irudikatuko duen eskultura edo monumentua hautatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian. Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki zein kuantitatiboki. Zalantzarik gabe, bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen eta baita XVIII. mendetik gaur egun […]

Continue Reading 0

Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko ohiko ordutegia aldatuko da Aste Santuan

Kirola | Udal komunikabidea 2013-03-26 | 0

Galtzarabordako Udal Kiroldegia martxoaren 28tik apirilaren 1era (biak barne) itxita egongo da jendearentzat. Fanderiako igerilekua itxita egongo da martxoaren 28, 29 eta apirilaren 1ean (osteguna, ostirala eta astelehena, hurrenez hurren). Martxoaren 30ean (larunbata) 09:00etatik 21:30era irekiko da eta martxoaren 31n (igandea) 09:00etatik 14:00etara.  

Continue Reading 0
komu-inkomu_alta

Kukaik “Komunikazioa-Inkomunikazioa” ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-03-26 | 0

Kukai dantza konpainiak, datorren apirilaren 9an, Kulturguneko Dantza Gela Nagusian (3.solairua), Tanttaka Teatroarekin lankidetzan sortutako azken ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du, 19:30etan. Komunikaizoa-Inkomunikazioan hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara ekarri nahi izan dute egileek, sentigaitz dena sentitu edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bihurtzen da. Entsegua […]

Continue Reading 0
Fauna eta flora liburuxa_azala

Espezie exotiko inbaditzaileak kentzeari buruzko liburuxka argitaratu du Udalak

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2013-03-26 | 1

Bioaniztasuna eta fauna eta floraren natur habitat eta espezieak mantentzea izendatu du Errenteriako Udalak legegintzaldi honetako ingurumen alorreko helburuetako bat. Hori horrela, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina publiko baten esparruan, Flora eta Fauna exotiko inbaditzailea. Basabizitza eta ekonomiarentzako mehatxua izeneko informazio liburuxkaren 2.500 ale argitaratu ditu. Bertan adierazten da espezie hauek Errenteriako auzoetan nola banatzen diren, […]

Continue Reading 1

Udalean enpresa mediku lanpostua denboraldi batez betetzeko deialdia egin da

Udal komunikabidea 2013-03-26 | 0

Aurkeztutako oinarrien xedea da enpresa mediku lanpostua denboraldi batez betzeko deialdia arautzea, hots, lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte. Lansaioa, hasiera batean, % 42,86a izango da. Baldintzak (besteak beste): Medikuntza eta Kirurgian lizentziadun titulu ofizialaren jabe izan edo lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Era berean, laneko medikuntzan edo enpresako […]

Continue Reading 0
urmozketa

Ur-mozketa Galtzarabordan, bihar

Udal komunikabidea 2013-03-25 | 0

Parke kaleko garajetan giltza berria jartzeko, bihar, martxoaren 26, ur-mozketa burutuko da 8:30etatik 09:30etara. Mozketak Parke kaleko 30 zenbakiari, Ernio kaleko 1 eta 3 zenbakiei eta Urdaburu kaleko 23, 25, 27 eta 29 zenbakiei eragingo die. Barkatu eragozpenak.

Continue Reading 0
Juntaizoa_532x768

“Juntaizoa”, gaur, Gure Esku taldeak antolatuta

Bidearen Bidean | Euskara 2013-03-25 | 0

Jada bi hilabete pasa dira euskara eta euskalgintza sustatzen diharduen Gure Esku taldeak lehen aurkezpena egin zuenetik. Orain arte egindakoaren gaineko hausnarketa egiteko “Juntaizo” bat proposatu dute gaur, hilaren 25, 19:00etan, Merkatuzarren. Bilkuran, taldearen filosofia eta proiektuaren ibilbidea herritar ororekin partekatu nahi dituzte antolatzaileek. Hemendik aurrerako erronka, ideia eta iradokizunen berri eman nahi dute eta […]

Continue Reading 0
Retoeuskaraz

“20×20 erronka” kirol instalazioetan

Kirola 2013-03-25 | 0

Serviocio, S.L.k, Errenteriako udal kirol instalazioetako kirol zerbitzuaren enpresa adjudikazio-hartzaileak, erronka bat proposatu nahi die erabiltzaileei, Fanderian eta Galtzarabordan hilabetez egiteko. Honakoa da erronka: martxoaren 20tik apirilaren 20ra,  ahalik eta egun gehienetan , igerilekuan 20 luze edo 20 minutuko entrenamendu kardiobaskularra egitea. Parte-hartzaileek opari txiki bat jasoko dute parte hartzeagatik. Argibide gehiago zentroetako harreretan eta […]

Continue Reading 0