“Arramendipe” Jubilatuen Elkartearen batzar orokorra

Udal komunikabidea 2013-01-28 | 0

Pontikako “Arramendipe” Jubilatuen Elkarteak bazkideei jakinarazi nahi die urtarrilaren 30ean, ostirala, batzar orokorra izango dela, lehen deialdian 17:30ean, eta bigarren deialdian 18:00etan. Eztabaidatuko diren gaien artean diru-kontuak eta iazko jardueren memoria daude, hala nola zuzendaritza batzordea berritzea. Batzarra amaitutakoan, bertaratu diren guztiei txokolatea pastekin zerbitzatuko zaie.

Continue Reading 0
ihauteriak

Aurtengo Inauteriek badute programa

Herri Biziaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-01-27 | 0

Urtarrilaren 24tik Inauteriak bitarte: Herriko tabernetan eta kaleetan, erakusketa: Oreretako pertsonaien, lekuen eta momentu historikoen argazkiak eta irudiak Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.   Otsailak 1.- KALDEREROAK  15:00etan, Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri Ikastetxeak antolatuta. Ibilbidea: Luis Mariano plaza, Beraun kalea, Jose Maria Usanditzaga (atzealdea), Norberto Almandoz, Aita Donostia, San Marko eta Jose […]

Continue Reading 0
DSC_0083

Julen Mendoza alkatearen aurkezpen hitzaldia Eraikiz zine eta antzerki zikloan

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Udal komunikabidea 2013-01-25 | 1

Arratsaldeon eta eskerrik asko gaur hona gerturatu zareten pertsona orori: eragile politikoei, sozialei, herri honetan biolentziaren ondorioz sufritu duzuen pertsona orori, eta orohar, hemen zaudeten guztioi. Nik esango nuke, gaur hasi eta aurkezten dugun zine eta antzerki ziklo honek duen bertuterik handiena hura antolatzeko lortu dugun adostasuna izan dela. Kultura politiko oso ezberdineko pertsona eta […]

Continue Reading 1
amianto-foto

Ingurumenak Zamalbide auzoko lurzoru publikoan bi amianto isurketa ilegal itxi ditu

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Landa garapena 2013-01-25 | 0

Mendi eta ingurumen saileko zinegotzi arduradunak, José Manuel Ferradasek, jakinarazi du joan den ostegunean amaitu zituztela nekazaritza eremuko lurzoru publikoan legez kanpo isuritako fibrozementua (amiantoa) biltzeko lanak. Material honen biltze-lanak udalerriko bi lekutan egin dira. Lehenengoa Txikierdirako errepidetik hurbil, Larretxiki baserria azpialdean. Bigarrena Aitzondo baserritik hurbil, HIRISA (Txoritokieta) harrobitik gertu. Lan hau bi arlo ezberdinen […]

Continue Reading 0
Pontika2

Errenteriako Hondakinen batzordeak positiboki baloratu du auzoetako bileren lehen astea

Aholku kontseiluak | Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2013-01-25 | 0

Urtarrilaren 14an eman zion hasiera Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Batzordeak, udalerriko hondakinen arazoari aurre egin asmoz, auzoz auzo antolatu dituen bilera informatiboei. Lehen astean Iztieta, Kaputxinoak, Agustinak, Pontika, Beraun eta Alaberga auzoetan izan ziren Batzordeko ordezkariak, azken hilabeteetan lan-taldean egindako hausnarketak auzokideekin partekatzeko. Orotara 170 bat lagun bildu dira lehenengo bost egunetan. Hondakinen Batzordeko […]

Continue Reading 0
DSC_0089

Eraikiz zikloaren hasiera bizia

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2013-01-24 | 0

Eraikiz zine eta antzerki zikloak, etorkizun baketsua eraikitzeko hausnarketarako lehioa izan nahi du, eta lehen saioan herritar ugari bildu ditu, gonbidatuak izan diren politikariekin batera zikloari hasiera emateko.Bertan jasotako argazkiek argi adierazten dute izan den giro bizia: Argazkiak Pelukasek bidali dizkigu Herri Biziara, eta bere blogean ere argitaratu ditu.

Continue Reading 0

Eraikiz lehen saioa “Memorias de un conspirador”

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean 2013-01-23 | 1

Urtarrilaren 24an, osteguna, 19:00etan, hasiko da “Eraikiz” zinema eta dantza zikloa. Helburu du urratsak ematea gure gizartearen etorkin baketsua eraikitzek0 Egun horretan hasierako ekitaldi ofiziala izango da, eta bertan izango dira Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak. Aurkezpenaren ondoren “Memoria de un conspirador” filma emango dute, eta bertan izango dira Angel Amigo filmaren zuzendari errenteriarra, […]

Continue Reading 1

Errenteriako I. Indoor Triatloia larunbatean

Kirola 2013-01-23 | 0

Otsailaren 9an (larunbata) Serviocio S.L. Errenteriako udal kirol instalazioen kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta, “Errenteriako I. Indoor Triatloia” burutuko da, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren lankidetzan. Proba 17,00etatik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute: igeriketa: 500 metro igerilekuan, ziklismoa: 10 kilometro bizikleta estatikoan eta 2,5 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Parte-hartzaile […]

Continue Reading 0

Irrien Lagunak Oarsoaldea ekimenean parte hartu!

Auzolana | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Oarsoaldea | Partehartzea | Sareak 2013-01-22 | 0

Auzolanean haur, gazte zein heldu, guraso, osaba, amona zein lagun bildu gara guztiok elkarrekin aisialdi hezitzaile euskaldun baten alde lan egiteko. Horra abenduak 2an egin genuen jaialdiaren laburpena. Irudiek dena esaten dute… Umeen parte-hartze saioa from Oarso Jolas on Vimeo. Irrigintza Jaia from Oarso Jolas on Vimeo. FlashMoba from Oarso Jolas on Vimeo. Animatu, parte […]

Continue Reading 0